Boris Johnson
2019/08/14 - 13:08
Alemaniako ekonomia % 0,1 uzkurtu da bigarren hiruhilekoan
Alemaniako ekonomiaren eboluzio txarraren arrazoi nagusia Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertziala da.
2019/07/29 - 00:51
Erresuma Batuko Gobernuak uste du ez duela akordio berririk lortuko EBrekin
Boris Johnsonek kabinete berri bat osatu du. "Beharrezkoak diren bitartekoak" erabilita bada ere, aurreikusitako egunean herrialdea EBtik ateratzen dela bermatzea izango da horren egitekoa.
2019/07/25 - 20:07
Europar Batasunetik 'akordiorik gabe' irteteko prest dago Boris Johnson
Brexit-a berriro negoziatu nahi duela esan du Erresuma Batuko lehen ministroak, oraingoa onartezina delako. Lortzen ez badu, ordea, argi utzi du akordiorik gabe irtengo direla.
2019/07/25 - 15:56
Johnson: 'Prest nago Europar Batasunarekin hitz egiteko'
Lehen ministro gisa Komunen Ganberan egin duen lehen agerraldian ohartarazi duenez, EBk Irlandako klausula kendu beharko luke akordioa lortzeko.
2019/07/24 - 22:27
Boris Johnsonek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du
Boris Johnsonek agindu du Erresuma Batua urriaren 31an aterako dela Europar Batasunetik eta brexit-a gauzatzeko "akordio berria eta hobea" negoziatuko duela Bruselarekin.
2019/07/24 - 20:16
Boris Johnson, Erresuma Batuko lehen ministro berria
Boris Johnsonek agindu du Erresuma Batua urriaren 31an aterako dela Europar Batasunetik eta brexit-a gauzatzeko "akordio berria eta hobea" negoziatuko duela Bruselarekin.
2019/07/24 - 11:24
Johnson, gorrotatua bezain maitatua
Politikari polemikoak 'brexit'a urriaren 31rako gauzatuko duela hitzeman du, akordioa lortu ala ez. Kontserbadoreen ustez, bera da alderdia putzutik atera eta hauteskundeak irabazteko aukera bakarra.
2019/07/23 - 17:35
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro aukeratu dute
Johnson Jeremy Hunt Atzerri ministroarekin lehiatu da Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izateko eta, beraz, Erresuma Batuko lehen ministro bilakatzeko.
2019/07/23 - 15:38
Boris Johnson izango da Erresuma Batuko lehen ministroa
Johnson Jeremy Hunt Atzerri ministroarekin lehiatu da Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izateko eta, beraz, Erresuma Batuko lehen ministro bilakatzeko.
2019/07/21 - 16:36
Asteartean Johnson edo Hunt izango da Alderdi Kontserbadoreko burua
Asteartean jakingo da nor den Downing Street-eko bizilagun berria: Jeremy Hunt ala, kinielei sinestera, Boris Johnson. Brexita izango du zeregin nagusi eta ia bakarra hurrengo hiru hiletan.
2019/06/20 - 21:50
Johnson eta Hunt lehiatuko dira lehen ministro britainiarra izateko
Alderdi Kontserbadorearen lidergoa ere izango da jokoan. Johnson da faborito nagusia, eta 313 diputatu kontserbardoreen 160 boto eskuratu ditu; Huntek , aldiz, 77 boto jaso ditu.
2019/06/19 - 16:37
Boris Johnsonek ez du ziurtatu urriaren 31n Europar Batasunetik irtengo direnik
Erresuma Batuan, lehen ministro berria izateko lehian, Boris Johnson da faborito nagusia. Atzotik bost dira hautagaiak eta telebista eztabaida izan zuten bart.
2019/06/19 - 12:00
Erresuma Batua urriaren 31n EBtik ateratzea bideragarria da, Boris Johnsonen arabera
Bestalde, Theresa May ordezkatzeko lasterketan, bera da hautagai nagusia Alderdi Kontserbadorearen barruan egindako bigarren bozketaren ostean.
2019/06/13 - 22:44
May ordezkatzeko faboritoa dela baieztatu du Johnsonek
Alderdi Kontserbadorearen baitako lehen bozketan, 313 diputatuk hartu dute parte eta Johnsonek 114ren babesa jaso du.
2019/06/12 - 21:03
Urriaren 31n Erresuma Batua EBtik aterako dela agindu du Johnsonek
"Epe gehiago ez betetzerik" nahi ez duela esan du ministro ohiak. Theresa May lehen ministro eta Alderdi Kontserbadoreko buruzagia ordezkatzeko faborito nagusia da.
2019/05/29 - 22:19
'Brexita'ren inguruan gezurretan aritzea leporatu diote Boris Johnsoni
Kargu publikoan jokabide desegokia izan zuela salatu zuten herritarrek. Johnsonek azalpenak emango beharko dituela erabaki du Londreseko Magistratuen Auzitegiko epaile batek.
2019/05/16 - 20:55
Boris Johnson Alderdi Kontserbadorea zuzentzeko hautagaia izango da
Theresa Mayk martxoan esan zuen dimisioa emango duela, Komunen Ganberak 'brexit'aren akordioa babestu ezean. Alabaina, ez zuen argitu zer egingo duen ituna enegarrenez baztertuz gero.