ERRESUMA BATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batua urriaren 31n EBtik ateratzea bideragarria da, Boris Johnsonen arabera

Bestalde, Theresa May ordezkatzeko lasterketan, bera da hautagai nagusia Alderdi Kontserbadorearen barruan egindako bigarren bozketaren ostean.
Boris Johnson Alderdi Kontserbadorea gidatzeko hautagaia, BBCre egoitzara sartzen
Boris Johnson Alderdi Kontserbadorea gidatzeko hautagaia, BBCre egoitzara sartzen. Argazkia: EFE

Erresuma Batuan brexitak zeresana ematen jarraitzen du. Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministro ohi eta Londresko alkate ohiaren esanetan, "guztiz bideragarria" da Erresuma Batua urriaren 31n Europar Batasunetik (EB) ateratzea. Johnsonek azpimarratu duenez, data hori ez errespetatzeak "konfiantza galera ikaragarria" eragingo luke.

Theresa May ordezkatzeko lasterketari dagokionez, Boris Johnson da Alderdi Kontserbadoreko buru eta, horrenbestez, lehen ministro izateko hautagai nagusia. Hauteskunde primarioetan egindako bigarren bozketan, Boris Johnsonek 126 boto eskuratu zituen.

Atzerri ministro ohia bigarren bozketa gainditu duten lau hautagaiak izango ditu lehiakide: Jeremy Hunt Atzerri ministroa (46 boto); Michael Gove Ingurumen ministroa (41); Rory Stewart Nazioarteko Sustapen ministroa (37), eta Sajid Javid Barne ministroa (33).

Eztabaidan zehar, Gove eta Hunt hautagaiak brexita luzatzearen alde agertu ziren akordioa lortzeko asmoz. Stewarten esanetan, berriz, urriaren 31 aukera moduan jartzea "ez da errealista".

Mayk ekainaren 7an dimititu zuen, baina jarduneko lehen ministro izaten jarraituko du Alderdi Kontserbadoreak horren ordezkoa aukeratu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X