Boris Johnson
2022/07/15 - 10:46
Sunak eta Mordaunt, Johnson ordezkatzeko izangai bozkatuenak
Ekonomia ministro ohiak eta Merkataritzako Estatu idazkariak 101 eta 83 boto lortu dituzte osteguneko bozketan. Bost izangaik jarraitzen dute Jonhson ordezkatzeko norgehiagokan.
2022/07/13 - 22:54
Sunak gailendu da Johnsonen lekua hartzeko lehen bozketan
Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia izan da bozkatuena Boris Johnsonen lehen ministro kargua hartzeko prozesuan egin den lehen bozketan. Hautagaietako bi lehiatik kanpo geratu dira, gutxieneko babesa eskuratu ez dutelako.
2022/07/13 - 11:59
Hasi da Johnson Alderdi Kontserbadoreko buru eta Erresuma Batuko lehen ministro gisa ordezkatzeko norgehiagoka
Asteazken honetan lehen bozketara aurkeztuko diren zortzi izangai daude. Gutxienez 30 diputatu kontserbadoreren sostengua behar izango dute. Uztailaren 22rako, hurrengo asteko ostiralerako, bi izangai baino ez dira geratuko.
2022/07/12 - 12:34
Irailaren 5ean jakingo da alderdi kontserbadore britainiarreko buruzagi berria nor izango den
Prozesua azkartzeko, barne-hauteskundeetarako arau berriak adostu dituzte, hala nola 20 diputatu toryren babesa izatea hautagaitza aurkeztu ahal izateko. Gainera, lehen bozketan 30 boto lortzen ez dituztenak kanporatuta geldituko dira. Asteazken eta ostegunean egingo dira lehen bozketak.
2022/07/09 - 22:06
Ekonomia ministroak Johnson ordezkatzeko hautagaitza aurkeztu du
Nadhim Zahawik bere hitza eman du, aukeratua izanez gero, hartuko dituen neurrien artean familiei eta enpresei zergak murriztea izango dela, defentsa-gastua handituko duela eta Hezkuntzan erreformak aplikatuko dituela.
2022/07/08 - 20:13
Rishi Sunak Finantza ministro ohia, aurreneko izen handia Johnson ordezkatzeko lasterketan
Sunakek "konfiantza berreskuratu, ekonomia berreraiki eta herrialdea berriz batu" nahi du. "Zintzotasuna, seriotasuna eta ausardia" agindu ditu aurkezpen bideo batean, Erresuma Batuaren "erronka handiei" aurre egiteko.
2022/07/08 - 16:40
Alderdi kontserbadorean hasi da lider berria aukeratzeko lehia
BBCren arabera, Jeremy Hunt 2019an Johnsonen aurka lehiatu zuenak bere hautagaitza plazaratu lezake aurki. Rishi Sunnak finantza ministro izandakoa goraipatu dute gaur,berriz, "The Times" egunkarian.
2022/07/08 - 12:59
Badoa Boris Johnson
Gogoz kontra eta autokritikarik egin gabe, Erresuma Batuaren historiako inflexio-punturik handiena zuzenduta: Brexita, pandemia eta Ukrianako guerra.
2022/07/07 - 23:45
Boris Johnson: hiru urte, hamaika eskandalu
Felipe Etxebarriak Erresuma Batuko lehen ministroaren dimisioaren nondik norakoak azaldu ditu.
2022/07/07 - 23:01
Mikel Reparazek Boris Johnsonen balizko ordezkoak aztertu ditu
Boris Johnsonen dimisioaren ondoren, Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berri bat bilatzeko barne prozesuari ekingo dio. Prozesu horretan, lehenik eta behin, hautagaitzak aurkezteko aldi bat irekiko da. Hautagaiek, aurkeztu ahal izateko, beste bi diputatu kontserbadoreren babesa izan beharko dute.

2022/07/07 - 22:45
Alderdi kontserbadore barruan askok ez dute nahi lider berria aukeratu arte Johnsonek agintean jarraitzea
Gogoz kontra eta "dimisioa" hitza esan gabe, Boris Johnsonek kargua utziko du. Orain, tory-ek erabakiko dute nor izango den alderdiaren eta Gobernuaren buru. Johnsonek aitortu du mina eta tristura duela kargua utzi behar izateagatik.
2022/07/07 - 22:33
Boris Johnsonen profila: brexita gauzatzea lortzetik, distira politiko osoa galtzera
Boris Johnson, 58 urterekin, lehen ministro izan da hiru urtez. 2019ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen, politikari oso ezaguna zenean. Orduan, gehiengo zabala zuen, baina pandemiak aurrera egin ahala, bere sinesgarritasuna bertan behera geratu zen sortu zituen polemikengatik.

2022/07/07 - 20:21
Laboristek Boris Johnsonen aurkako zentsura-mozioa iragarri dute, berehala erretiratzen ez bada
Erresuma Batuko eta munduko buruzagi politikoen erreakzioak Boris Johnsonen dimisioaren aurrean.

2022/07/07 - 19:31
Nortzuk dira Boris Johnsonen ordezkoa izateko balizko hautagaiak?
Alderdi Kontserbadoreak barne-prozesu bat hasiko du hurrengo liderra aukeratzeko. Bozketa sekretuen bidez, hautagaitzak ezabatuko dituzte banan-banan, bi bakarrik geratu arte. Bi finalista horietatik aterako da hurrengo liderra. Hasi dira hautagaien izenak ateratzen.

2022/07/07 - 19:15
Boris Johnsonen dimisioa: erreakzioak
Erresuma Batuko eta munduko buruzagi politikoen erreakzioak Boris Johnsonen dimisioaren aurrean.

2022/07/07 - 17:29
Boris Johnsonek dimisioa eman du
Erresuma Batuko lehen ministroak Alderdi Kontserbadoreko buruzagitza utzi du, eta gobernuburua izateari ere utziko diola esan du Downing Streeteko 10. zenbakiko egoitzan egindako agerraldian. Alderdiak berehala hasiko du lider berria hautatzeko prozesua.
2022/07/07 - 16:36
Alderdi barruko presioak dimititzera behartu du Boris Johnson
Boris Johnsonek onartu duenez, bere alderdikideek "argi eta garbi" uste dute Alderdi Kontserbadoreak "buruzagi berri bat" izan beharko lukeela, eta, beraz, herrialdeak, "lehen ministro berri bat".
2022/07/07 - 14:54
Johnsonek kontserbadoreen buru gisa dimitituko du, baina lehen ministro izaten jarraituko du udazkenera arte
BBCk aurreratu duenez, Boris Johnsonek laster emango du dimisioa, azken orduetan jaso duen dimisio oldearen ondorioz.
2022/07/06 - 23:41
Boris Johnson inoizko egoera politiko zailenean, gutxienez 30 gobernukidek dimisioa aurkeztu ondoren
Dimititzeko asmorik ez duela argi esan du bere gaurko agerraldian Erresuma Batuko lehen ministroak, baina presioari eusten lanak izango ditu. Bere hurbilekoek eskatu diote gaur arratsaldean kargua uzteko, eta bakarrik geratzen ari da.

2022/07/06 - 20:10
Hainbat gobernukideren dimisioaren aurrean, Boris Johnsonek ez duela kargua utziko esan du Parlamentu aurrean
Legebiltzarkide kontserbadore batzuek konfidantza kendu diote lehen ministroari. Johnsonek ez duela dimitituko berretsi du Parlamentuan.