Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sunak gailendu da Johnsonen lekua hartzeko lehen bozketan

Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia izan da bozkatuena Boris Johnsonen lehen ministro kargua hartzeko prozesuan egin den lehen bozketan. Hautagaietako bi lehiatik kanpo geratu dira, gutxieneko babesa eskuratu ez dutelako.
Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia. Argazkia: EFE
Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia. Argazkia: EFE

Boris Johnson Alderdi Kontserbadoreko buruzagi eta Erresuma Batuko lehen ministro karguetan ordezkatzeko barne prozesuaren lehen fasean Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia izan da nagusi.

Guztira, zortzi hautagai aurkeztu dira. Gaur egin dute lehendabiziko bozketa eta hautagaietako bi -Jeremy Hunt Osasun ministro ohia eta Nadhim Zahawi Finantza ministro ohia- lehiatik kanpo geratu dira gutxieneko babesa -30 boto- eskuratu ez dutelako.  

Sunakek 88 boto eskuratu ditu eta, oraingoz, bera da Johnson ordezkatzeko faborito nagusia. Alabaina, Penny Mordaunt Merkataritzako Estatu idazkariak 67 boto lortu ditu, eta, inkesten arabera, gora egiten ari da.

Bestalde, Liz Truss Atzerri Gaietarako ministroak 50 boto eskuratu ditu; Kemi Badenoch Berdintasun ministro ohiak, 40; Tom Tugendhat Komunen Ganberako Atzerri Gaietarako Batzordeko presidenteak, 37; eta Suella Braverman fiskal nagusiak, 32.

Ostegun honetan, bigarren bozketa egingo dute, eta, datorren astean, gehiago egon daitezke, bi finalista geratu arte.

Ondoren, bi hautagaiek Alderdi Kontserbadoreko afiliatuen babesa lortzeko kanpaina bat abiatuko dute, eta abuztuan egingo dute bozketa posta elektroniko bidez.

Irailaren 5ean ezagutuko dugu barne-hauteskundeen irabazlea, eta, beraz, alderdiko buruzagi eta Erresuma Batuko ministro berria.

Zure interesekoa izan daiteke

teheran erasoak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBk eraso gehiago egin ditu Iranen aurka, eta Teheranek erantzun "sendoa eta suntsitzailea" emango duela ohartarazi du

Bi zamaontzik "istripua" izan dute Ormuzko itsasartea baimenik gabe zeharkatzen saiatzen ari zirela, orain erabat blokeatuta baitago. Azken orduetan bi aldeek elkarri eraso egin diote. Irango herrien aurkako bonbardaketekin jarraitu dute AEBtako indarrek eta Iranek Kuwaiten eta Bahrainen dauden base amerikarren aurkako erasoak egin ditu misil eta droneekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X