Boris Johnson
2022/01/31 - 17:22
Sue Grayren txostenaren arabera, Boris Johnsonen Gobernuaren jokabidea "justifikatzea zaila da"
Sue Grayren txostenak ondorioztatu duenez, Johnsonen Exekutiboak "lidertza eta zuhurtasun hanka-sartzeak" egin ditu. Gainera, bilera batzuk "ez zituzten egiten utzi behar", nabarmendu du.
2022/01/30 - 20:39
Ukrainara armada bidaltzeko eskaintza egin dio Erresuma Batuak NATOri
Johnsonek "ahalik eta eskaintzarik handiena" jarriko du mahai gainean; ehiza-hegazkinak, gerraontziak eta aditu militarrak bidali nahi ditu Europako mugak "sendotzeko".
2022/01/30 - 16:20
Boris Johnsonek Europa Ekialdera zabaltzeko prest egoteko agindu die Indar Armatuei
Defentsa buruekin bildu ostean, Johnsonek esan du Ukrainaren mugetan egoera gero eta kezkagarriagoa dela eta NATOko aliatuak, "lurretik, itsasotik eta airetik babesteko" prest egoteko agindu du. Oraingoz, ordea, tropak Ukrainara bertara bidaltzea baztertuta dago.
2022/01/25 - 17:48
Pandemia garaian Downing Streeten egin diren festak ikertuko ditu Poliziak
Atzo telebista britainiar batek jakinarazi zuenez, Boris Johnsonek bere urtebetetze jaia egin zuen Downing Streeteko egoitzan, 2020ko ekainaren 19an, covid-19ari aurre egiteko murrizketak urratuta.
2022/01/25 - 01:15
Johnsonek bere urtebetetzea ospatu zuen Gobernuaren egoitzan, covid-19aren aurkako neurriak urratuta
Badirudi pandemia garaian egindako festen polemika ez duela etenik eta oposizioak enegarrenez eskatu du Boris Johnsonen dimisioa, bere urtebetetzea ospatu zuela jakin ostean.
2022/01/19 - 21:45
Ministro kontserbadore ohi batek alde egiteko eskatu dio Boris Johnsoni
Dimisioa emango ez duela errepikatu du Erresuma Batuko lehen ministroak, eta ikerketa independentearen emaitzei itxaroteko eskatu die parlamentariei. Bestalde, Christian Wakeford diputatu kontserbadoreak laboristekin bat egin du.
2022/01/19 - 17:49
Eskarmentu handiko diputatu kontserbadore batek Boris Johnsoni: "Jainkoaren izenean, alde egin"
Dimisioa emango ez duela errepikatu du Erresuma Batuko lehen ministroak, eta ikerketa independentearen emaitzei itxaroteko eskatu die parlamentariei. Bestalde, Christian Wakeford diputatu kontserbadoreak laboristekin bat egin du.
2022/01/19 - 09:34
Boris Johnsonen gezur sistematikoak
Johnsonen estiloa ez da berria. Joan den mendeko 90. hamarkadan 'Daily Telegraph' egunkari kontserbadoreko Bruselan korrespontsala zenean, bere kronikak kutsu burlati eta txistosoaz, erdi egiz, erdi gezurrez beteta zeuden.
2022/01/18 - 21:42
Boris Johnsonek pandemian egindako jai guztien egutegia
Boris Johnsonek barkamena eskatu du berriro ere, baina ukatu egin du festetan neurriak urratu izana. Cummings aholkulari ohia zinpean deklaratzeko prest agertu da.
2022/01/18 - 18:31
Gobernu britaniarraren aholkulari batek adierazi du Johnsonek Downing Streeteko festa baimendu zuela
Dominic Cummings lehen ministro britaniarraren aholkularia izan zen eta Downing Streeteko egoitzan egindako festei buruz Parlamentuan azalpenak ematerakoan Boris Johnsonek gezurra esan zuela ziurtatu du.
2022/01/14 - 15:24
Downing Streetek festa bat egin zuen Philip printzearen hiletaren aurreko egunean
Downing Streeten itxialdi garaian egindako festen eskandaluak ez du etenik. Gaur ere beste filtrazio bat kaleratu da, beste festa baten berria. Oraingo honetan Boris Jonhsonen gobernua azkar atera da egindakoa aitortzera; erreginari eskatu behar izan dio barkamena.
2022/01/14 - 13:35
Boris Johnsonen gaineko presioa areagotzen ari da, Downing Streeten egindako beste bi festarengatik
"The Telegraph" egunkariak zabaldutakoaren arabera, bi agur afari egin zituzten 2021eko apirilaren 16an, orduan indarrean zeuden neurriak urratuta. Gainera, dolu nazionala ezarria zuten Erresuma Batuan, Isabel II.a erreginaren senarraren heriotzagatik.
2022/01/13 - 21:30
Boris Johnsonek dimisioa emateko presioa areagotu da, Downing Streeteko festan izan zela aitortu ondoren
Hala ere, lehen ministroak nekez emango du dimisioa, baina Gobernuan bai eman daitezke edo diputatu toryek buruzagia ordezkatzeko konfiantza mozio bat bultzatzea.
2022/01/13 - 16:20
Boris Johnsonen etorkizun politikoa, zalantzan
Britainiarren artean hamarretik seik uste dute Johnsonek dimititu egin beharko lukeela. Itxialdi betean Downing Streeten egindako festengatik barkamena eskatu eta denbora irabazi nahian dabil.
2022/01/12 - 15:11
Lehen konfinamenduan Downing Streeten egin zuten festan izan zela aitortu eta barkamena eskatu du Johnsonek
"Lan kontu bat" zela pentsatuz joan zen jai horretara, gaur adierazi duenez. Halere, britainiarren artean eragindako amorruaren jakitun, barkamena eskatu du Komunen Ganberan.
2022/01/12 - 08:10
Boris Johnson berriro ere jomugan, lehen konfinamenduan Downing Streeten egindako festa batengatik
Astearte honetan argitaratutako zundaketen arabera, britainiar gehienek uste dute Boris Johnsonen dimititu egin behar duela. Oposizioko lehen indarra den Alderdi Laboristak lehen ministroari eskatu dio "gezurra" esateari uzteko eta egia "aitortzeko".
2022/01/07 - 18:40
Erresuma Batuan Armadaren laguntza jaso dute Londresko ospitaleetan, omikron aldaerari aurre egiteko
Batzuk ostiral honetan bertan hasi dira lanean, eta urtarrilaren amaierara arte jarraituko dutela aurreikusten da.
2021/12/28 - 09:35
Urtebeteko 'brexit'aren balantzea
'Brexit'aren kostua Erresuma Batuko Aurrekontuen Erantzukizunerako Bulegoak zenbatu du. Bulego honen arabera, epe luzera Erresuma Batuko barne produktu gordina % 4 jaitsiko da. Pandemiaren ondorioz soilik, berriz, %1,5 jaitsiko zen.
2021/12/21 - 09:26
Alerta Bruselan, 'brexit'erako ministroak dimititu eta gero
Bruselako kezka da 'brexit' gogorraren aldekoek eta dimisioa eman duen ministroa ordezkatuko duen berriak kolokan jartzea azkenaldiko Boris Johnson lehen ministroaren hitzarmenaren aldeko jarrera.
2021/12/19 - 15:51
Johnsonek oposizioaren babesa beharko du koronabirusaren aurkako neurriak hartzeko
David Frostek ere abandonatu du agintaria. Erresuma Batuan egoera larria da koronabirusari dagokionez, eta zientzalariek neurriak zorroztea eskatu dute.