Brasil
2022/10/31 - 15:16
Gosearekin, desberdintasunarekin eta langabeziarekin amaitzea du helburu Lula Da Silvak
Garaipena ez dela berea, ezta bere alderdiarena ere nabarmendu du Lula Da Silvak, demokrazia nahi dutenena baizik. Bolsonarok, momentuz, ez du adierazpenik egin. Ez du galdu izana ere onartu.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.

2022/10/31 - 11:09
Lula Da Silva Brasilgo presidentetzara itzuli da 12 urte geroago
Hauteskundeetan parte hartzea galarazi eta 580 egun kartzelan igaro eta lau urtera Lula Da Silvak boterera itzultzea lortu du.
2022/10/31 - 10:46
Lula da Silva, nostalgia abiapuntu
Brasilgo Caetes udalerrian jaioa, bere jatorri apal eta langileak masa fenomeno bihurtu zuen bere garaian. Zenbait ustelkeria kasutan nahastuta egon eta gero, hirugarren aldiz izango da Brasilgo presidente.

2022/10/31 - 08:09
Albiste izango dira: Lula da Silva Brasilgo presidente, NBEren egoitza Bilbon eta Gernikako Azken Astelehena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/30 - 20:13
Atzerako kontaketa Brasilen hurrengo presidentea ezagutzeko: Bolsonaro ultraeskuindarra ala Lula progresista
2003 eta 2010 artean presidente izandako Lulak babes kopururik handiena jaso zuen lehenengo itzulian, eta faboritoa da berriro bigarren itzulirako. 150 milioi brasildar baino gehiago boza ematera deituta daude igande honetan inoizko hauteskunde zatituenetan.
2022/10/29 - 16:36
Eztabaida bizia Lularen eta Bolsonaroren arteko azken aurrez aurrekoan, biharko hauteskundeen atarian
Iraganeko trapu zaharrak atera eta gezurretan ibili izana leporatu diote elkarri behin baino gehiagotan. Igande honetan hauteskundeetako bigarren itzulia dute Brasilen.

2022/10/28 - 00:37
Azken inkesten arabera, Lula da Silva da Brasileko hauteskundeak irabazteko faborito, baina alde handirik gabe
Inkestek garaipena Lula da Silvari ematen badiote ere, Bolsonaroren aldeko boto ezkutuak egoera alda lezake igandean.
2022/10/17 - 12:38
Iguazuko ur-jauzien emaria izugarri handitu da eta turistentzako pasabideak itxi egin behar izan dituzte
Argentina eta Brasil arteko mugan dauden Iguazuko ur-jauziek ur-emaria ohikoa baino hamar aldiz handiagoa da egunotan. Turistentzako pasabideak itxi egin dituzte, ur-emaria jaitsi bitartean.

2022/10/03 - 22:32
Lula eta Bolsonaro, bigarren bueltan lehiatzeko prest
Lulak ez du bigarren buelta ekiditea lortu, baina gogor lehiatzeko prest agertu da lehen balorazioetan. Bolsonarok ezkerraren arriskuez ohartarazi nahi izan du hauteskundeen emaitzen balorazioa eman duenean.
2022/10/03 - 21:17
Brasilgo hauteskundeetako lehen itzuliaren gakoak: bolsonarismoaren ezkutuko indarra eta abstentzioa
Lulak eta Bolsonarok hiru aste dituzte aurretik Simone Tebet zentro-eskuindarraren, Ciro Gomes laboristaren eta bozen % 1 gainditu ez zuten beste hamar bat hautagairen alde egin zuten hautesleen botoa erakartzeko.

2022/10/03 - 10:32
Uste baino emaitza estuagoaren ostean, Lula eta Bolsonaro aurrez aurre izango dira bigarren itzulian
Lula da Silvak botoen % 48,3 lortu ditu eta Jair Bolsonarok, aldiz, % 43,2. Inkestek aurreikusten zutena baino askoz ere estuagoa izan da bien arteko lehia.
2022/10/03 - 09:44
Albiste izango dira: Arrisku taldeen txertaketa, Hezkuntzako lan eskaintza eta Brasilgo hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/10/03 - 09:03
Lula da Silvak irabazi du lehen itzulian, eta Bolsonaro izango du aurkari bigarrenean
Langileen Alderdiko buruzagiak botoen % 48,39 eskuratu ditu, eta ultraeskuindarrak, % 43,23. Inkestek iragartzen zutena baino tarte estuagoa izan da bi hautagaien artean eta, hala, ikusteko dago zer gertatuko den urriaren 30ean, bigarren itzulian.
2022/10/03 - 01:18
Lula da Silvak irabazi ditu bozak, baina Bolsonarorekin lehiatu beharko du itzulian presidentetzaren bila
Hautagaietako batek ere ez badu botoen erdia baino gehiago lortzen, bi bozkatuenek bigarren itzulia egin beharko dute urriaren 30ean.
2022/10/02 - 20:54
Jair Bolsonaro, militar ohi ultraeskuindar bat Brasilgo agintari
'Trump tropikala' goitizena jarri diote. Brasilgo presidenteak Brasilgo diktadura militarraren (1964-1985) defendatzailea da, eta adierazpen arrazista, matxista eta homofoboak egin ditu. Covidaren kudeaketa suntsitzailea egin izana ere leporatu diote.

2022/10/01 - 22:44
Brasilgo presidentetzarako hautagaiak, lehiaren azken orduetan
Luiz Inacio Lula da Silvak eta Jair Bolsonarok indarrak neurtuko dituzte igande honetan Brasilen. Orain arte egindako inkestek Da Silva kokatzen dute buruan.
2022/09/30 - 14:47
Datozen urteotan presidente izango dena aukeratzeko prest dira Brasilen
Jair Bolsonaro kontserbadoreak beste lau urtez jarraitzea du helburu, baina zaila izango du, Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohi progresista baita inkesta guztietan presidente hautatua izateko faboritoa.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/08/30 - 22:38
Tanaru herri indigenako azken kidearen heriotzarekin, genozidio bat burutu dela uste du Survival erakundeak
Bere heriotzarekin batera, bukatu egin da tanaru herriko populazio indigena, Brasilgo Amazonian. 30 urte bakarrik eman ditu, beste gizakiengandik guztiz bakarturik.