Brasil
2016/10/20 - 12:10
Latinoamerikaren arbuio ozena indarkeria matxistaren aurka
Protesta jendetsuak egin dituzte Argentinan, Uruguain, Txilen, Brasilen edo Mexikon, 16 urteko Lucia Perez argentinarraren hilketa lazgarriaren ostean.
2016/10/20 - 00:24
Rousseffen kargugabetzearen abiarazlea atxilotuta, ustelkeria egotzita
Antza denez, Eduardo Cunhak bost milioi dolar inguru eskuratu zituen Petrobras petrolio-konpainiaren auzia dela eta. Dirua Suitzako banketxeetan ezkutatu zuen Cunhak.
2016/10/05 - 11:56
Familiarekin batera hilda agertu zen gizonaren lobaren bila ari dira
Antza denez, susmagarriak Brasilera alde egin zuen, hilotzak agertu eta hiru egunera. Barne Ministerioarenarabera, krimena "argituta" dago jada.
2016/09/14 - 12:20
Sao Paulo inguruko favela bat kiskali du suak
Sao Paulotik gertu dagoen Osasco favela guztiz suntsitu du suak 250 etxebizitza kiskaliz. Ondorioz, 500 pertsona baina gehiago etxerik gabe geratu dira.
2016/08/31 - 23:00
Kargua behin betiko utzi beharko du Dilma Rousseff presidenteak
61 senatarik errudun jo dute Rousseff eta kargua behin betiko utzi beharko du Brasilgo presidenteak. Senatuak aurrekontuetan parlamentuaren baimenik gabe aldaketak egiteagatik kanporatu du Rousseff.
2016/08/31 - 08:53
Rousseff kargugabetu eta Temer izendatu dute Brasilgo presidente
Aldeko 61 botorekin eta kontrako 20rekin, amaiera eman diote dagoeneko presidente ohi denak "kolpe"tzat jotzen duen epaiteka politikoari.
2016/08/30 - 12:09
Rousseff: kondenatuaren defentsa
Ezbairik gabe epaiketa politiko bat da. Dilma Roussefek egindako ustezko delitua ez da kargugabetzeko modukoa.
2016/08/30 - 10:56
Dilma Rousseffek 14 orduko agerraldia egin du Senatuan
Bere hitzaldian eta ondorengo galdeketan, Brasil 'Estatu golpearen atarian' dagoela adierazi du Dilma Rousseffek.
2016/08/30 - 09:16
Rousseffek 14 ordu eman ditu senatarien galderei erantzuten
Gaur egingo du Senatuak bozketa aurreko azken nagusia. Herria "estatu-kolpetik urrats batera" dagoela salatu du Rousseffek.
2016/08/29 - 22:19
Brasil estatu-kolpe baten atarian dagoela adierazi du Dilma Rousseffek
Bere aurka egiten ari diren prozesuari Estatu kolpea iritzi dio. Brasilgo presidenteak behin-betiko kargugabetzea erabaki dezakeen Senatuan esan ditu hitz horiek.
2016/08/29 - 12:08
Rousseffek ohartarazi du Brasil 'Estatu kolpearen atarian' dagoela
Behin behinean kargugabetutako presidenteak azken hitza hartu du epaiketa politikoan, eta "injustiziaren zapore mikatza eta latza" salatu du.
2016/08/27 - 13:33
Brasilgo Poliziak ustelkeria leporatu dio Lulari
Guarujan duen etxe baten erreforma mesede politikoen truke egin izana egotzi diote presidente ohiari.
2016/08/22 - 12:59
Jai-giroan agurtu ditu Riok 2016ko Olinpiar Jokoak
Maracana estadioa musikaz eta kolorez bete zen atzo, eta Brasilgo inauterietako erritmoek eta tradizioek tartea izan zuten amaiera-ekitaldian.
2016/08/10 - 09:38
Brasilgo Senatuak Rousseff kargutik kentzeko beste pauso bat eman du
Presidentearen aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraitzea eskatzen duen txostena onartu du osoko bilkurak. Ekimenak aldeko 59 boto eta kontrako 21 jaso ditu.
2016/08/06 - 11:28
Historia, natura eta planetarekiko konpromisoa uztartu ditu Rio 2016k
Maracanako Estadioan izan da goizalde partean XXXI. Joko Olimpikoen inaugurazio ikusgarria. Ekologiaren gaineko mezua zabaldu nahi izan dute.
2016/08/06 - 11:25
Brasilgo historia eta natura protagonista, Olinpiar Jokoen hasieran
Vanderlei Cordeiro de Lima maratoi korrikalari ohiak piztu du Maracana estadioko su-ontzia.
2016/08/06 - 10:34
Rioko Olinpiar Jokoetako irekiera ekitaldia
Vanderlei de Lima maratoi korrikalaria izan da zuzia eramaten azkena eta berak piztu du su-ontzia.
2016/08/05 - 11:05
Olinpiar Jokoen erronkari krisi betean egingo dio aurre Brasilek
Herrialdearen atzeraldiak, egoera politiko nahasiak eta zikaren mehatxuak Hego Amerikan egingo diren lehen olinpiaden hasiera ilundu dute.
2016/08/02 - 13:36
Olinpiar Jokoetan polizia kopurua % 33 igoko du Riok
Guztira, ia 55.000 agente, tartean 22.000 militar, izango dira hiria jagoten.
2016/07/30 - 16:08
Ustelkeria auziek akusatuen aulkian eseriko dute Lula Da Silva
Petrobras konpainiako zuzendari ohiaren isiltasuna erosten saiatzea leporatu diote Lulari, eta epaile batek salaketa onartu du.