Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rousseff: kondenatuaren defentsa

Ezbairik gabe epaiketa politiko bat da. Dilma Roussefek egindako ustezko delitua ez da kargugabetzeko modukoa.

Gaztaroan, Dilma Roussefek Brasilgo diktaduraren aurka egin zuen gerrilaren kidea zen. 1972an atxilotu eta torturatu zuten.

Atzo Brasilgo Senatuan bere kargugabetzearen epaiketan egindako defentsa hitzaldian gertakari hori gogoratu zuen. Orduan amore eman ez bazuen, orain ere ez duela egingo esan zuen. Eta demokraziaren alde egiteko borrokatu bazuen, orain ere gauza bera egingo duela gaineratu zuen.

Bera suntsitzeko estatu kolpea egiten ari direla esan zuen. Ezbairik gabe epaiketa politiko bat da. Roussefek egindako ustezko delitua ez da kargugabetzeko modukoa.

Roussefen aurka egin duten politikari askok eta askok ustelkeria kasuekin zerikusia dute. Roussefi aurrekontuekin zerikusia duen kontu bat aurpegiratzen diote, ez dirua lapurtu izana.

Baina, azken finean, matematika parlamentario kontua da. Langileen alderdiak, Roussefen alderdiak, gutxiengo parlamentarioa du, eta oposizioak bat egin du bera kargutik kentzeko. Beraz, berdin dio Dilmak bere burua defendatzen badu, aldez aurretik kondenatuta dago.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X