Lula da Silva Brasilgo presidente izango da berriro
Luiz Inacio Lula da Silvak irabazi ditu Brasilgo hauteskundeak Jair Bolsonaro egungo presidentearekin lehia estua izan ostean. Lula presidente izango da berriro, hogei urteren ostean.
Lulak irabazi zuen lehen itzulia, eta bigarren itzulirako faboritoa zen. Hala ere, hauteskundeetako emaitzek erakusten dute hautesleria zeharo erdibituta dagoela; izan ere, botoen % 100 zenbatuta, progresistak % 50,9ko babesa lortu du (60.345.999 boto) eta Bolsonaro ultraeskuindarrak, botoen % 49,1 lortu ditu (58.206.354 boto).
Bozkatzera deituta zeuden 156,4 milioietatik 124 milioik baino gehixeagok eman dute botoa. Parte-hartzea, beraz, 79,42koa izan da, hau da, abstentzioa % 20,58koa izan da. 3,9 milioi boto baliogabeak izan dira, eta 1,7 milioi boto, zuriak.
Bolsonarok Lularen aurretik hasi du zenbaketa. 2,5 puntu baino gehiago ateratzen zizkion aurkariari lehen minutuetan. Hala ere, Lula aldea murrizten joan da, pixkanaka, oso mantso, baina etengabe, tantaka. Zenbaketa % 67an zegoenean, Lulak egungo presidentea gainditu du boto kopuruan.
Une horretatik aurrera, zenbaketa osoan zehar bezala, botoak pilatzen jarraitu du Lulak, pixkanaka, baina atzera egin gabe eutsiz.
2023ko urtarrilaren 1ean agintaldia bere gain hartuko duen Brasilgo presidente berriak bere garaipenaren ondorengo erreakzio labur baina esanguratsua argitaratu du Twitterren, hitz bat, argazki bat.
Hauteskundeak irabazi berritan eman duen lehen hitzaldian, Lula da Silvak brasildar guztientzat gobernatuko duela eta bakea berrezarriko duela agindu du. "Ez daude bi Brasil. Herri bakarra dago, nazio bakarra", adierazi du. Gainera, bere gobernuaren lehentasunetako bat gosearekin amaitzea izango dela aurreratu du.
Brasildarrek azken unera arte sufritu dute, eta tentsioa nabaria zen bataren zein bestearen jarraitzaileen aurpegietan. Azkenean, malkoak jalgi dira, inpotentzia eta tristurazkoak batzuentzat, eta alaitasun eta itxaropenezkoak, besteentzat.
Lula garaile Portugalen
Luiz Inacio Lula da Silva Langileen Alderdiko (PT) presidente ohiak irabazi du igande honetan Portugalgo hiru hauteslekuetan. Lisboan, Brasildik kanpoko hautesleku handienean, Lula da Silvak botoen % 64,5 lortu ditu, eta Jair Bolsonaro egungo presidenteak, berriz, % 34,5. Portoko (iparraldea) bozen % 64,8 Lularentzat izan dira, eta Bolsonarok hautesleen % 35,2ren botoa jaso du. Lula da Silvak garaipena lortu du Faron ere (hegoaldean), botoen % 52 eskuratuta. Ultraeskuineko liderrak, berriz, botoen % 48 lortu ditu.
Kontrol polizialak oztopo
Eguna nahastu dute hainbat gertakarik, izan ere Brasilgo Trafikoko Polizia Federalak (PRF, portugesez) 514 esku-hartze egin ditu gutxienez herrialdeko zenbait gunetan, hautesleentzako garraio publikoa egiten zuten ibilgailuak fiskalizatzeko.
Alexandre de Moraes EOTko presidenteak berariaz debekatu zuen larunbatean PRFk hautesleen garraio publikoarekin lotutako edozein operazio egitea, bozketa ez oztopatzeko.
Moraesek adierazi du polizia taldeek ez dutela eragotzi hautesleek beren eskubidea erabiltzea, baina, hala ere, dagoeneko kanporatu dituztela ziurtatu du.
Bestalde, Luiz Inacio Lula da Silvaren Langileen Alderdiak (PT) Errepideetako Polizia Federaleko zuzendaria atxilotzeko eskatu du, hauteskundeak oztopatzeagatik.
Era berean, Human Rights Watch (HRW) kezkatuta agertu da atxikipenengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Landetako baso-sutea berpiztu da eta 1.600 hektarea erre ditu
Oraingoz, 500 biztanle inguru ebakuatu dituzte sugarrak Luglon herrira hurbildu ahala.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.
Trumpek esan du Ormuzko itsasartea AEBko lurraldetzat joko duela "laster"
Iran "garaitu" ostean egingo duela eta Washingtonen baimenik gabe itsasontziek ezingo dutela itsasartea zeharkatu adierazi du. Teheranen hitzetan, "ezin da txioak, hegazkin-ontziak, dekretuak edo hauteskundeetako hitzaldiak baliatuta bereganatu".
Frantziako Konstituzionalak baliogabetu egin du 15 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzeko debekua
Epai horren harira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Sebastien Lecornu lehen ministroari eskatu dio Gobernuak "testu juridikoki sendoa" presta dezala, epaia bera eta Europako araudia aintzat hartuta, eta erreforma "2027ko udaberria baino lehen" indarrean sartzeko asmoari eusten diola gaineratu du.
Kolonbian 285 dira jada lurrikararen ondorioz hildakoak, eta 379 desagertu daude oraindik
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.
20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan
Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.
Nigel Farage ultranazionalista EBko Parlamentura itzuli da, Clactongo hauteskundeak irabazi ostean
Alderdi nagusiek boikota egin diete hauteskunde horiei, Faragek iritzi publikoaren aurrean bere burua indartzeko egin duen “pantomima bat” izan dela iritzita.
Ikuskizun bikoitza Stonehengen: eguzki-eklipsea eta Pertseidak, gau historiko batean
Stonehenge gau ahaztezin baten agertoki bihurtu da. Eguzki-eklipse partziala izan ostean, monumentu megalitikoak zerura begira jarri du berriro, Pertseiden unerik ikusgarrienaz gozatzeko. Milaka lagunek bat egin dute hitzordu astronomiko bikoitzarekin.
Espainiar bat, Kolonbiako lurrikaran hildakoen artean
Herrialdearen ipar-mendebaldean 7,4 graduko lurrikararen ondorioz 273 pertsona hil eta 3900 inguru zauritu dira.
Eguzki-eklipseak Europa eta Afrikako iparraldea zeharkatu ditu: Islandiatik Aljeriaraino
Ilargiaren itzalak Europa eta Afrika iparraldea zeharkatu ditu, besteak beste. Espainian ez ezik, eguzki-eklipseak Islandian, Italian, Frantzian edo Ingalaterran eta Ipar Afrikan (Tunisian eta Aljerian, esaterako) irudi ikusgarriak utzi ditu.