Brexit
2025/01/31 - 11:42
''Brexita egon izan ez balitz, Erresuma Batuko BPGa % 4 handiagoa izango zatekeen; ez da erabaki ona izan''
5 urte dira Brexita indarrean sartu eta Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zela. Niko Cuenca ekonomialariak erabaki honek ekarri dituen ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak aztertu ditu.
2024/07/05 - 15:53
Laboristek erreleboa hartu dute, kontserbadoreen porrot ikaragarriaren ondoren
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu.
2024/07/05 - 12:42
Laboristek garaipen zabala erdietsi dute bozetan, kontserbadoreen porrota berretsita
Keir Starmer lehen ministro hautatua pozarren azaldu da gehiengo osoa lortuta (412 eserleku), 14 urteren ostean. Rishi Sunakek bere gain hartu du boto-emaileek emandako kolpea. Eskoziako Alderdi Nazionalistak, bere aldetik, deskalabrua izan du, 38 ordezkaritik 9ra jaitsi baita.

2023/04/12 - 17:05
Bakearen aldeko aldarria eginez iritsi da Biden Ipar Irlandara
Eguerdian Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroarekin elkartu da Joe Biden AEBko presidentea. Ondoren, Ulsterreko Unibertsitatean hitzaldia eman du. Bake akordioaren 25. urteurrena ospatu eta 'Brexit'-aren akordio berriari bultzada ematera joan da Biden Ipar Irlandara.

2023/02/27 - 21:04
Ipar Irlandari buruzko akordioa itxi dute Sunakek eta Von der Leyenek
"Uste dut gaur adostutakoa zerbait historikoa dela", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak nabarmendu duenez, adostutako aldaketek Ipar Irlandaren eta Erresuma Batuaren arteko "merkataritza erraza" ahalbidetuko dute.

2023/02/27 - 20:37
Windsor Akordioaren hiru gako: zirkulazio askea, tokia eta defizit demokratikoa
Itun berriak arreta berezia jartzen du lurraldeko gobernantzan, subiranotasunean eta merkataritzan.
2023/02/27 - 19:17
'Stormont Brake', Belfastek EBko legeei betoa jarri ahal izateko tresna berria
Ipar Irlandako Asanbladak EBko merkatu bakarraren arauei buruz iritzia emateaz gain, lurraldean aplikazioa blokeatu ahal izango du.
2023/02/27 - 07:59
Sunakek Von der Leyen hartuko du Londresen, Ipar Irlandarako irtenbidean aurrera egiteko helburuz
Erresuma Batuko lehen ministroa Europako Batzordeko presidentearekin batzartuko da gaur, Ipar Irlandarako protokoloa adosteko negoziazioak aurrez aurre desblokeatzen saiatzeko.
2022/12/21 - 17:35
Greba bolada, Erresuma Batuan
Gabon bezpera honetan, milaka britainiar biadaiatzen hasten direnean, hainbat greba bolada hasi dira Erresuma Batuan.
2022/10/25 - 18:17
Horrelakoa da Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa
Erresuma Batuak lehen ministro berria du, Rishi Sunak. Liz Trussen dimisioaren ostean, indiar jatorriko politikariak gora egin du herrialde hartako politikan. Baina izen hori ez da berria, dagoeneko badu ibilbidea herrialdeko politikan.
2022/10/05 - 15:30
Truss, zerga erreforma bertan behera utzi ostean: "Neurri gogorrak hartzeko prest jarraitzen dut"
Lehen ministro britainiarrak alderdikideei eskatu die "lehenbailehen" bat egiteko bere egitasmo ekonomikora. "Misio zaila da, baina beharrezkoa", argudiatu du.

2022/09/08 - 22:40
Elizabeth II.a zendu da, Erresuma Batuko erregina eta azken mendeko ikur handienetakoa
Erresuma Batuko erregina 96 urte zituela hil da, Koroan 70 urte eman eta gero.
2022/09/08 - 15:58
Erresuma Batuak energiaren faktura bi urtez izoztuko die herritarrei, urtean 2.500 liberara mugatuz
Liz Truss lehen ministro britainiarrak krisi energetikoari aurre egiteko plana aurkeztu du. Bi neurri nagusi izango dira: batetik, fakturaren izoztea urritik aurrera, eta bestea, petrolio eta gas zundaketa berriak egitea, frackinga barne.
2022/09/07 - 22:47
Europar Batasuna, Ipar Irlanda eta Eskozia, Liz Trussen erronka nagusiak
Felipe Etxebarria nazioarteko adituak Erresuma Batuko lehen ministro berriaren erronkak aztertu ditu.

2022/07/07 - 17:29
Boris Johnsonek dimisioa eman du
Erresuma Batuko lehen ministroak Alderdi Kontserbadoreko buruzagitza utzi du, eta gobernuburua izateari ere utziko diola esan du Downing Streeteko 10. zenbakiko egoitzan egindako agerraldian. Alderdiak berehala hasiko du lider berria hautatzeko prozesua.