Brexit
2019/09/06 - 16:08
Gero eta giro nahasiagoa Erresuma Batuan, 'brexit'aren eraginez
Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroa Eskozian da gaur erreginarekin bazkaltzeko. Giro nahasia aurkitu du Eskozian ere.
2019/09/06 - 08:47
Boris Johnsonen anaiak dimisioa eman du desadostasun politikoak tarteko
Dimisioaren ondotik, Unibertsitate eta Zientzia Estatu idazkari eta diputatu izateari utzi dio. Azken asteetan, sendiari zor dion leialtasunaren eta herrialde interesen artean ibili da.
2019/09/05 - 16:30
SPRI eta enpresak 'brexit' gogorrerako prestatzen hasita daude
EAEn 500 enpresak egiten dute lan zuzen-zuzenean Erresuma Batuarekin. Esportazioei begira, Euskadirentzat hirugarren herrialdea da.
2019/09/05 - 16:11
Egoneza Erresuma Batuan, egoera politikoagatik
Atzo beste kolpe bat jaso zuen Boris Johnsone, eta orain 'brexit'a Bruselarekin negoziatu beharko du eta hauteskundeak aurreratzeko ere laboristen babesa beharko du.
2019/09/05 - 13:01
Zertan ahaleginduko da Boris Johnson?
Baino beste trikimailuren bat ba ote du gordeta? Horren berri eman ote zion Biarritzen Donald Trumpi? Kezkagarria da Trumpek atzo jarri zuen txioa.
2019/09/04 - 23:16
Hauteskundeak aurreratzeko Johnsonen proposamena atzera bota du oposizioak
Erresuma Batua Europar Batasunetik itunik gabe aterako ez dela bermatu arte, ez duela hauteskundeak aurreratzerikonartuko erakutsi du oposizioak.
2019/09/04 - 23:10
Komunen Ganberak onartu egin du akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko legea
Legea Lorden Ganberara eramango dute orain, eta, ondoren, Isabel II.a erreginak, estatuburuak, onetsi beharko du datozen egunotan.
2019/09/04 - 22:35
Akordiorik gabeko 'brexit'a ez izateko legea onartu du Komunen Ganberak
Erresuma Batua Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea eragozteko legeak lehenengo tramitea gainditu du gaur Komunen Ganberan.
2019/09/04 - 16:25
Johnsonek 'zuzen' jokatu zuen Parlamentuaren jarduna etenda, Justiziaren arabera
Lord Raymond Doherty epailearen hitzetan, erabakiak "ez du legea hautsi", Komunen Ganberaren jarduna etetea "botere betearazlea" delako, hots, Gobernuari dagokiolako.
2019/09/04 - 16:03
Boris Johnsonek lehen kolpea jaso du Parlamentuan
Atzoko bozketan gehiengoa galdu zuen bere alderdiko 21 diputatuk kontra bozkatu ondoren. Hori dela eta, 'brexit' gogorra saihesteko eztabaida ari dira egiten gaur.
2019/09/04 - 13:14
Akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko legea eztabaidatuko dute gaur Komunen Ganberan
Neurri horren arabera, urriaren 19rako akordiorik lortu ezean, Europar Batasunetik irteteko data hiru hilabetez atzeratzeko eskatu beharko dio Johnsonek Bruselari.
2019/09/04 - 11:27
Parlamentuak Johnsoni kontra egin dio eta hauteskundeak gertu egon litezke
Komunen Ganberak Boris Johnson lehen ministroari aurre egiteko bat egin du eta Erresuma Batua Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea ekiditeko lege bat tramitatzea onartu du.
2019/09/04 - 11:13
Ez dago 'brexit'ari argazkia ateratzeko modurik
Guzti hau nahaste handia iruditzen bazaizue, ez larritu, oraindik are gehiago korapilatu liteke eta….. Itxaron “Brexita a ze zalaparta!!!” telesailaren hurrengo pasarteei.
2019/09/04 - 01:43
Akordiorik gabeko 'brexit'aren aurkako legea tramitatzea onartu du Komunen Ganberak
Lege berria asteazken honetan bozkatuko dute Parlamentu britainiarrean. Itunik lortu ezean, Boris Johnsonek ezingo du 'brexit'a urriaren 31n gauzatu.
2019/09/03 - 22:14
Johnsonek Parlamentuko gehiengoa galdu du, diputatu bat alderdiz aldatu ostean
Komunen Ganberak gaur gauean erabaki dezake akordiorik gabeko 'brexit'a galaraziko lukeen legea izapidetzen hasi edo ez.
2019/09/03 - 19:19
Johnsonek Parlamentuko gehiengoa galdu du, diputatu bat alderdiz aldatu ostean
Komunen Ganberak gaur gauean erabaki dezake akordiorik gabeko 'brexit'a galaraziko lukeen legea izapidetzen hasi edo ez.
2019/09/03 - 11:38
Eskoziako justiziak gaur hartuko du Parlamentuko etenari buruzko erabakia
75 diputatuk erabakia lehenago hartzea eskatu zuten, baina epaileak ez zuen onartu. Hori bai, irailaren 6rako aurreikusita zegoen auzi-saioa 3ra aurreratu zuen.
2019/09/03 - 11:23
Urriaren 31ko obsesioa
Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, egun horretan Erresuma Batua automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko baita.
2019/09/02 - 23:27
Johnsonek bozak aurreratuko ditu ez badiote akordiorik gabeko 'brexit'a egiten uzten
Komunen Ganbera astearte honetan jarriko da martxan berriro, eta baliteke diputatuek lege bat onartzea Gobernua 'brexit' prozesua luzatzera behartzeko.
2019/09/02 - 12:11
Akordiorik gabeko 'brexit' baten kontrakoak Parlamentuan gelditzen saiatuko dira
Boris Johnsonek 'EBtik akordiorik gabe ateratzea' eragotzi nahi dute, eta horrek luzapen berri bat eskatuko du, Keir Starmer laboristak azaldu duenez.