Brexit
2019/09/03 - 19:19
Johnsonek Parlamentuko gehiengoa galdu du, diputatu bat alderdiz aldatu ostean
Komunen Ganberak gaur gauean erabaki dezake akordiorik gabeko 'brexit'a galaraziko lukeen legea izapidetzen hasi edo ez.
2019/09/03 - 11:38
Eskoziako justiziak gaur hartuko du Parlamentuko etenari buruzko erabakia
75 diputatuk erabakia lehenago hartzea eskatu zuten, baina epaileak ez zuen onartu. Hori bai, irailaren 6rako aurreikusita zegoen auzi-saioa 3ra aurreratu zuen.
2019/09/03 - 11:23
Urriaren 31ko obsesioa
Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, egun horretan Erresuma Batua automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko baita.
2019/09/02 - 23:27
Johnsonek bozak aurreratuko ditu ez badiote akordiorik gabeko 'brexit'a egiten uzten
Komunen Ganbera astearte honetan jarriko da martxan berriro, eta baliteke diputatuek lege bat onartzea Gobernua 'brexit' prozesua luzatzera behartzeko.
2019/09/02 - 12:11
Akordiorik gabeko 'brexit' baten kontrakoak Parlamentuan gelditzen saiatuko dira
Boris Johnsonek 'EBtik akordiorik gabe ateratzea' eragotzi nahi dute, eta horrek luzapen berri bat eskatuko du, Keir Starmer laboristak azaldu duenez.
2019/08/31 - 22:53
Boris Johnsonen kontrako protestek jendez bete dituzte Erresuma Batuko hiriburuak
Erresuma Batuko 30 hiriburu baino gehiagotan, milaka pertsona kalera atera dira Boris Johnsonen gobernuaren kontra 'Stop the Coup', 'kolpea geldiarazi' ohiu eginez.
2019/08/31 - 21:18
Milaka pertsona atera dira kalera Erresuma Batuan Johnsonen 'kolpea'ren aurka
John McDonell laboristen Ekonomia bozeramaile eta Jeremy Corbyn buruzagiaren ondokoak "demokrazia babesteko borrokatzeko" deia egin du.
2019/08/29 - 15:59
Epaitegira jo dute 70 diputatuk, parlamentuaren jarduna eteteko erabakiaren aurka
'Brexita' bere erara gauzatzeko Boris Johnsonek hartutako erabakiak kontrako ahotsak piztu ditu oposizioan eta baita bere alderdi barruan ere.
2019/08/29 - 12:18
Gobernua edo legea aldatzeko erronka jo die 'brexit'-aren aurkariei Komunen Ganberak
"Bi aukera dituzte, eta bietako bat egiteko adorerik ez badute, urriaren 31n EBtik joango gara, erreferendumaren emaitza errespetatuz", esan du Komunen Ganberako buruak.
2019/08/29 - 11:29
Johnsonek bonba atomiko konstituzionala bota du
Parlamentu britaniarrak beti egin ohi du egun batzuetako etena irailean, baina hainbeste astez jarduna etetea ezohikoa da
2019/08/28 - 23:16
Parlamentu britainiarraren jarduna etetea baimendu du Elisabet II.a erreginak
Boris Johnsonen neurri polemiko horren ondorioz, oposizioak apenas izango du denborarik akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko. Ganbera itxita egongo da irailaren 10etik urriaren 14a bitartean.
2019/08/28 - 16:25
Johnsonek Parlamentua bertan behera uzteko eskatu dio erreginari
Hala, urriaren 31 aurretik Parlamentuaren ekimenak geldiarazi nahi ditu eta legeen bidez ez dezatela Europazaleek 'brexit' gogorra baldintzatu.
2019/08/28 - 14:30
Gobernu britainiarrak Parlamentua desegiteko eskatu dio Isabel erreginari
Neurri polemiko hori baliatuta, oposizioak apenas izango du denborarik akordiorik gabeko 'brexit' bat saihesteko. Eskoziako lehen ministroak erabakia gaitzetsi du jada.
2019/08/28 - 10:25
'Brexit'a gelditzeko alferrikako ahalegina
Europar Batasunetik akordiorik gabe irtetearen kontra dauden alderdi britainiarrak —laboristak, liberalak, ekologistak eta Eskoziako eta Galesko nazionalistak— antolatzeko ahaleginetan dabiltza.
2019/08/28 - 01:52
Oposizioko alderdiak elkarlanean arituko dira akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko
Jeremy Corbyn buruzagi laboristak deituta, oposizioko alderdietako ordezkariek bilera egin dute astearte honetan Erresuma Batuaren egoera aztertzeko.
2019/08/24 - 23:22
15.000 lagun bildu dira G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioan
Baionan, protesta egiteko baimenik ez zuten manifestariak sakabanatu ditu Poliziak. Atzo 17 pertsona atxilotu zituzten Urruñan. Trafikoari dagokionez, berriz,ez dago zirkulazio arazorik muga aldera.
2019/08/22 - 17:30
Johnsonek ez du kontrolik ezarriko Erresuma Batuaren eta Irlandaren arteko mugan
Emmanuel Macronekin Parisen batu baino lehen, Erresuma Batua Europar Batasunetik urriaren 31ean irtengo dela adierazi du Boris Johnson lehen ministroak, nahiz eta akordiorik ez adostu.
2019/08/22 - 00:43
Merkelek eta Johnsonek agerian utzi dituzte 'brexit'ari buruzko desadostasunak
Nolanahi ere, Alemania eta Erresuma Batuko agintariak baikor agertu dira eta akordio batera heltzeko denbora badagoela uste dute.
2019/08/14 - 13:08
Alemaniako ekonomia % 0,1 uzkurtu da bigarren hiruhilekoan
Alemaniako ekonomiaren eboluzio txarraren arrazoi nagusia Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertziala da.
2019/07/29 - 00:51
Erresuma Batuko Gobernuak uste du ez duela akordio berririk lortuko EBrekin
Boris Johnsonek kabinete berri bat osatu du. "Beharrezkoak diren bitartekoak" erabilita bada ere, aurreikusitako egunean herrialdea EBtik ateratzen dela bermatzea izango da horren egitekoa.