Brexit
2020/01/29 - 21:22
Europarlamentuak 'Auld Lang Syne' abestia abestu du Erresuma Batuari agur esateko
Erresuma Batuaren irteera onartu du Europako Parlamentuak. Bozketa amaitu eta berehala, eurodiputatuek 'Auld Lang Syne' abesti eskoziarra abestu dute britainiarrak agurtzeko.
2020/01/29 - 20:03
Europako Parlamentuak 'brexit'aren ituna berretsi du
Londresen nahiz Bruselan tramite parlamentario guztiak amaituta, Erresuma Batua urtarrilaren 31n aterako da Europar Batasunetik.
2020/01/29 - 15:16
Gurean bizi diren britainiarrek zalantza egunak dituzte hauek
Euskadin bizi diren britainiar askok herrialdetasuna bikoiztea eskatu dute. Azken urteotan asko ugaritu dira eskaera horiek.
2020/01/29 - 14:47
73 europarlamentari britainiarrak hasiak dira agur esaten
Britainia Handiko 73 europarlamentariak euren bulegoak hustutzen hasi dira. Batzuk pozik daude; beste batzuk, aldiz, oso triste.
2020/01/27 - 21:33
Europarlamentari britainiarrak bulegoak husten hasi dira
Ostirala izango dute azken eguna Europar Batasuneko kide modura. Larunbatetik aurrera 28ak ez, 27ak izango dira Bruselan. Eta eurodiputatu britainiarrak hasi dira maletak egiten.
2020/01/27 - 11:43
'Brexit'aren protagonistak
Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea ibilbide luze baten azken edo azken aurreko kapitulua da eta hainbat protagonista izan ditu.
2020/01/24 - 11:11
Europako Parlamentuko batzordeak 'brexit'a onartu du, osoko bilkuran bozkatu aurretik
Asteazkenean, hilaren 29an, Europako Parlamentuko osoko bilkurak akordioaren berrespenaz bozkatuko du. Erresuma Batua hilaren 31n irtengo da Europar Batasunetik.
2020/01/22 - 22:19
'Brexit'aren legea behin betiko onartu dute Erresuma Batuan
Horrela, bada, Erresuma Batua urtarrilaren 31n aterako da Europar Batasunetik. Ondoren, hamaika hilabeteko trantsizioa izango da, Londresek eta Bruselak bi aldeen arteko harremana negoziatu dezaten.
2020/01/14 - 20:36
Londresek ukatu egin du Eskozian beste erreferendum bat egitea
Boris Johnson lehen ministroak argudiatu du 2014an bozkatu zutela eskoziarrek, eta independentzia errefusatu zutela.
2020/01/09 - 21:49
Komunen Ganberak 'brexit'aren legea onartu du
Testua orain Lorden Ganberan bozkatuko dute, baina ganbera horretan Boris Johnsonen alderdiak ez dauka gehiengoa ziurtatuta eta, ondorioz, tramitazioa atzeratu egin daiteke.
2020/01/07 - 13:51
Europako Parlamentuak urtarrilaren 29an bozkatuko du 'brexit'aren akordioa
Bruselaren eta Londresen artean hitzartutako akordioa indarrean sartu ahal izateko, Europako Parlamentuaren eta Westminsterko Parlamentuen berrespena beharrezkoa da.
2019/12/30 - 12:09
Hamarkada berriaren atarian
Arlo ekonomikoan, ez dirudi hasiko den hamarkada berrian aldaketa handirik egongo denik.
2019/12/20 - 18:54
Parlamentu britainiarrak onartu egin du Europar Batasunetik ateratzeko akordioa
Kontserbadoreek hauteskundeetan lortutako gehiengo absolutua baliatu dute Boris Johnsonen plana aurrera ateratzeko. 'Brexit'a urtarrilaren 31n gauzatuko dute.
2019/12/20 - 15:21
'Brexit'a lehenbailehen gauzatzeko legea bozkatuko dute gaur Westminsterren
Londreseko Parlamentuan bozketa garrantzitsua dute gaur. Boris Johnsonek Bruselarekin negoziatu zuen 'brexit'a bozkatuko dute, prozesu osoa abian jartzeko.
2019/12/20 - 13:18
Eskoziarrei iruzur egin zieten
Eskoziarrak Europar Batasunetik kanpo geratuko dira euren borondatearen aurka, ingelesek ezarritako 'brexit'a gauzatzen denean.
2019/12/19 - 15:25
Legegintzaldi berriaren hasiera, Erresuma Batuan
Ingalaterrako erreginak eman dio hasiera legaldi berriari eta ohiturari jarraiki, lehen ministroaren egitasmoak azaldu ditu; Boris Johnsonenak kasu honetan.
2019/12/19 - 11:44
Sturgeonek Eskoziaren independentziarako erreferendum berri bat eskatu dio Johnsoni
Abenduaren 12ko hauteskundeetan eskoziar nazionalistek lortutako emaitzek 2020ko bukaeran bigarren plebiszitu bat egiteko aukera ematen diotela esan du Sturgeonek.
2019/12/18 - 12:01
Eskoziak beste erreferendum bat eskatuko dio Londresi, aste honen amaieran
Alabaina, hauteskundeen ostean telefono bidez egindako elkarrizketa batean, Johnsonek Sturgeoni adierazi zion ez duela bigarren erreferendum bat negoziatuko.
2019/12/18 - 10:14
Borisek presa handia du
Johnsonek esan zuen ez duela trantsizio epea, 2020ko abenduaren 31ra arte doana, luzatzeko asmorik.
2019/12/17 - 19:38
Johnsonek legez debekatu nahi du 'brexit'a gehiago atzeratzea
Gobernuak ostiralean aurkeztuko du testua Komunen Ganberan, 'brexit'a egi bilakatu dadin urtarrilaren 31n.