Brusela
2022/03/24 - 12:00
Ukrainako gerrari buruzko NATOren goi-bilera hasi da
NATOren kide diren 30 estatuburuak Bruselan bildu dira Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindutako erasoaren aurrean batasuna erakusteko. Volodímir Zelenski ukrainarrak ere bideokonferentziaz parte hartuko du bileran.
2022/03/21 - 19:40
Hamarkada honetan EBren gaitasun militarra areagotzeko estrategia onartu dute
'Iparrorratz estrategikoaren' azken zirriborroa adostu dute Atzerri eta Defentsa ministroek Bruselan. Egitura finkorik gabe, estatu kideek 5.000 soldadu arteko indarra osatzeko baliabideak eskaintzea espero da.
2022/02/14 - 19:47
'Askatasunaren Karabanak' hiriko sarbideak blokeatzea eragotzi dute Bruselan
Belgikako hiriburura bidean dozenaka ibilgailu gelditu eta arma zuriak atzeman dituzte poliziek. Hala ere, manifestariek oinez edo garraio publikoan hiriaren erdialdera iristeko aukera izan dute.
2022/02/10 - 13:15
Espainiako BPGaren hazkunde aurreikuspena % 5,6raino igo du Bruselak 2022rako
Gainera, inflazioak ere goranzko joera hartuko du aurten, % 3,6raino, energiaren prezioak igoko direlako. 2023an, baina, moteldu egingo da igoera.
2022/02/03 - 15:19
Bruselak 2023ko ekainera arte luzatu nahi du covid ziurtagiria
Horrez gain, zenbait aldaketa proposatu ditu, hala nola kalitate handiko laborategiko antigenoen probak ziurtagiria eman daitekeen test moten artean sartzea.
2022/01/14 - 11:51
"Elkarrizketen porrotaren ondoren, Errusia eta NATOren arren tentsioa areagotu da"
Ukrainan tentsioa jaisteko Mendebaldea eta Errusiaren artean aste honetan izandako hiru bilerak akordiorik gabe amaitu dira.
2021/12/14 - 11:07
Kantauriko legatz kuota % 8 murriztea adostu dute Bruselan
Lehen proposamenean jasotakoa baino jaitsiera txikiagoa izango da, % 18,5 gutxitzea proposatu baitzuten.
2021/12/05 - 22:19
Istiluak Bruselan, covid neurrien aurka izan den manifestazioa bukatzean
Manifestarien eta poliziaren arteko borrokagune bihurtu da Brusela, osasun neurrien aurka izan den protestaren bukaeran. 8.000 lagun atera dira kalera askatasunaren alde oihu eginez. Zenbait espaziotan sartzeko derrigorrez erakutsi beharreko covid agiria oinarrizko eskubideen kontrakoa dela diote.
2021/12/03 - 20:31
Espainiako Estatuari 10.000 milioi euro ematea onartu du Bruselak
Aurreneko ordainketa jasotzeko eskaera formala egiten EBko lehen estatua izan da Espainia. Dagoeneko Europako Batzordeak 9.000 milioi aurreratu zituen abuztuan, inongo baldintzarik jarri gabe.
2021/11/18 - 00:34
Covid-19ari aurre egiteko neurriak Belgikan: telelana derrigorrezkoa eta hirugarren dosia herritar guztientzat
Pandemiaren hedapena gelditzeko asmoz, Belgikan telelana derrigorrezkoa izango da astean lau egunetan eta herritar guztiei jarriko zaie errefortzurako dosia.
2021/11/12 - 20:36
Bruselak eta Londresek tentsioa baretu dute Ipar Irlandaz negoziatzen jarraitzeko
Datorren astean harreman "etengabeak" izaten jarraitzeko asmoa agertu dute, Bruselan, eta ostiralean Sefcovic eta Frost EBko eta Britainia Handiko ordezkariak elkartuko dira emaitzak aztertzeko.
2021/11/11 - 14:25
Europako Batzordeak % 4,6ra jaitsi du Espainiako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena
Europar Batasunerako aurreikuspen ekonomikoen azken eguneraketaren arabera, 2021ean eurogunearen hazkundea aurreikusitakoa baino handiagoa izango da, baina 2022rako murriztu egingo du hazkunde hori.
2021/11/10 - 22:17
Dirulaguntzak jasotzeko Bruselaren baldintza Espainiari: pentsioa kalkulatzeko kotizazio-epea luzatzea
Pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko dirulaguntzak jaso ahal izateko baldintzak adostu dituzte Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak.
2021/11/09 - 09:58
Bruselak isun gehiago eskatu ditu Bielorrusiarentzat "pertsona migratzaileak erabiltzeagatik"
"Biziak arriskuan jartzeari uzteko" galdegin dio Von der Leyenek Lukashenkoren gobernuari. Milaka lagun bildu dira mugan, Bielorrusiako agintariek bultzatuta, Europara igarotzeko asmoz.
2021/10/19 - 22:40
Poloniak bereari eusten dio, eta Europako Parlamentuak dirulaguntzak kentzea aztertuko du
Mateusz Morawiecki lehen ministro poloniarrak berretsi egin du bere Gobernuak iragarritako erreformak gauzatzeko asmoa eta Bruselari "xantaia ekonomikoa" egitea egotzi dio.
2021/10/14 - 11:53
Britainia Handia eta Ipar Irlanda arteko mugan aduana kontrolak murriztea proposatu du Europako Batzordeak
Britainia Handitik Ipar Irlandara doazen ondasunei ezartzen zaizkien kontrolak % 80 gutxitu nahi ditu Europako Batzordeak. Gobernu britainiarra proposamena aztertzen ari da.
2021/09/28 - 21:36
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak Bruselaraino eraman ditu aldarrikapenak
Gau osoan autobusez bidaiatu ostean, ehun pentsiodun baino gehiago iritsi dira Europako Parlamentura. Bertan, Europako Ezkerreko eta Berdeetako eurodiputatuekin hitz egin dute, eta babesa eskatu diete.
2021/09/27 - 21:33
Puigdemont Bruselara itzuli da
Generalitateko presidente ohia eta Junts per Catalunyako eurodiputatua Sardiniara bueltatuko da urriaren 4an. Egun horretan erabakiko dute Espainiara estraditatzen duten ala ez.
2021/09/27 - 17:58
Pentsio publiko "duinak" defendatuko dituzte astearte honetan, Bruselan
"Europako Parlamentuak funtsen banaketa pentsio publikoak murriztera eta pribatuak bultzatzera baldintzatzen duela ikusita kezkaturik gaude", adierazi du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
2021/09/15 - 20:59
"Europako txip ekosistema" sortzearen aldeko apustua egin du Bruselak
EBk bere "burujabetza teknologikoan" inbertitzearen garrantzia azpimarratu du Von der Leyenek hitzaldian.