Bulgaria
2019/08/01 - 16:46
CAFek seinaleztapen sistemak berritzeko kontratuak lortu ditu, 120 milioi euroan
Hainbat kontratu esleitu dizkiote Mediterraneoko Korridorean ADIFentzat eta Esloveniako eta Bulgariako gobernu mailako erakundeentzat.
2018/10/23 - 22:50
Orain dela 2.400 urte hondoratutako ontzi bat ia osorik aurkitu dute
Itsaso Beltzean izan da, Bulgariako kostatik hurbil. Karbono 14aren arabera, orain dela 2.400 urte hondoratu zen ontzia. 23 metroko Greziako zama-ontzi bat da.
2018/10/08 - 13:14
Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian
30 urteko kazetaria Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen.
2017/04/06 - 14:26
Telebista Internet bidez legez kanpo ematen zuen sare bat desegin dute
Ordainpekoak ziren 1.000 telebista-kanal baino gehiagoren seinalea zabaltzen zuen, Interneteko zerbitzuak ematen zituzten (ISP) bi enpresaren bitartez.
2017/01/10 - 10:19
Errefuxiatuak, hotzaren gatibu
Balkanetako korridorean milaka errefuxiatu daude harrapatuta. Muturreko hotza ari dira jasaten.
2017/01/10 - 08:22
Milaka errefuxiatu harrapatuta kanpalekuetan, zero azpiko tenperaturan
Hainbat pertsona hil dira dagoeneko hipotermiak jota Serbia eta Bulgariako mugetan, Mugarik Gabeko Medikuek salatu dutenez. Zero azpiko 20 gradurainoko tenperaturak neurtu dituzte.
2016/04/11 - 14:10
Transplanteak lortzeko iruzurra atzeman dute Gizarte Segurantzan
Kontratu faltsuak aurkeztuta, dialisi tratamendua jaso zuten Bulgariako 14 herritarrek, eta horietatik seik giltzurrun berri bat lortu zuten.
2015/10/31 - 23:50
129 errefuxiatu atzeman dituzte Bulgarian, kamioi batean zihoazela
Azken 24 orduetan 495 atzerritar atxilotu dituzte Bulgarian, herrialdean legez kontra sartu izana egotzita.
2015/10/26 - 08:16
Grezian eta Balkanetan 100 mila errefuxiatu gehiago hartuko ditu EBk
Europako Batzordeak, hamar estatukideek, Mazedoniak, Serbiak eta Albaniak, bart, Bruselan, hartutako neurrietako bat da. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko 17 neurri adostu dituzte.
2015/10/21 - 13:10
EBk beste bilera bat deitu du errefuxiatuen egoera aztertzeko
“Mendebaldeko Balkanetan izaten ari diren larrialdi egoera ikusita, neurriak berehala hartu behar ditugu”, adierazi du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak.
2015/10/16 - 11:54
Merkel Turkiari 3.000 milioi emateko prest, errefuxiatuak gelditzeko
Ankarari eman beharreko diru-kopuruaz datozen egunetan eztabaidatuko dutela esan du Junckerrek. Bulgariako Poliziak, berriz, errefuxiatu bat hil du Turkiako mugan.
2015/06/06 - 19:20
Lagun bat hil da Bulgariako planta militar batean izandako leherketan
Gainera, beste lau lagun zauritu dira, horietako bi larri.
2014/06/29 - 19:48
Bulgariako presidenteak Parlamentua desegin du
Abuztuaren 6an osatuko dute Gobernu berria, urriaren 5eko hauteskundeak arte herrialdea zuzenduko duena.
2014/06/20 - 12:46
Gutxienez 10 hildako Bulgarian, euri jasa handien ondorioz
Gutxienez hamar pertsona hil ziren ostegunean Bulgariako Varna hirian, egun osoan botatako euri jasa handien ondorioz.
2014/03/26 - 21:58
Alemaniak immigrazioaren aurkako 'neurriak hartzearen' alde egin du
Gobernuak errumaniarren eta bulgariarren immigrazioaren igoerari buruzko txosten bat jarri du mahi gainean, eta Barne ministroak gertakari horren aurrean "neurriak hartu" behar direla nabarmendu du.
2013/12/29 - 19:11
Bulgariarren eta errumaniarren sarrera masiboaren beldur da Europa
Urtarrilaren 1etik aurrera errumaniarrek eta bulgariarrek Europar Batasunean libreki mugitzeko eta lan egiteko aukera izango dute, eta europarren eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
2013/12/29 - 17:06
Errumaniarren eta bulgariarren sarrera masiboaren beldur da Europa
Urteberri egunetik aurrera, Espainiak eta EBko beste zortzi herrialdek Bulgariako eta Errumaniako langileei jarritako oztopoak altzatu behar dizkiete.
2013/10/26 - 10:38
Greziako haurra Bulgariako bikote baten alaba dela baieztatu dute
DNA frogek guraso biologikoen identitatea berretsi dute. Gurasoek diotenez, haurra Greziako familia bati eman zioten.
2013/10/24 - 18:56
Bulgariako poliziak "Maria"ren guraso biologikoak aurkitu ditu
Ustezko guraso biologikoak galdekatzen ari da polizia. Hainbat komunikabidek ezagutzera eman dutenez, gurasoak Grezian bizi izan ziren orain hainbat urte eta han haur bat oparitu zuten.
2013/10/21 - 13:05
Kanpamentu batean aurkitutako umearen guraso faltsuak, epaile aurrean
Neskatoa, ilehoria eta begi argikoa, ijitoen kanpamentu batean aurkitu zuten joan den ostegunean. Beren burua gurasotzat aurkeztu zutenei DNA proba egin, eta gurasoak ez zirela jakin zuten.