Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bulgariarren eta errumaniarren sarrera masiboaren beldur da Europa

Urtarrilaren 1etik aurrera errumaniarrek eta bulgariarrek Europar Batasunean libreki mugitzeko eta lan egiteko aukera izango dute, eta europarren eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Errumaniarren eta bulgariarren sarrera masiboaren beldur da Europa

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera Errumaniako eta Bulgariako herritarrek Europar Batasuneko herrialdeetan barrena libreki mugitzeko eta lan egiteko eskubidea izango dute, eta Europako herrialdeak bulgariarren eta errumaniarren olde baten beldur dira.

Bulgaria eta Errumania 2007an sartu ziren Europar Batasunean eta geroztik bi herrialde horietako herritarrek kide diren herrialdeetan barrena libreki mugitzeko eta bizitzeko aukera dute.

Enplegu arloan, ordea, Europar Batasuneko 19 herrialdek soilik ireki zizkien Errumaniako eta Bulgariako langileei ateak. Beste 8 herrialdek, Belgika, Alemania, Frantzia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Austria, eta Erresuma Batuak kasu, aldi baterako neurriak ezarri zituzten Errumaniako eta Bulgariako langileei sarbidea mugatzeko. Espainiak, berriz, errumaniarrei aldi baterako murrizketak ezarri zizkien.

Urtarrilaren 1etik aurrera, neurri horiek bertan behera geldituko dira bulgariarrek eta errumaniarrek libreki Europar Batasuneko edozein herrialdetan lan egin dezaten. Halaber, gainerako europarren eskubide eta betebehar berdina izango dituzte.

Erresuma Batua eta Alemania bereziki kezkatuta daude, eta neurriak ezartzea aztertzen ari dira.

David Cameron lehen ministro britainiarrak hainbat neurri hartu nahi ditu: Europar Batasunetik datozen etorkinek lehen hiru hilabeteetan jasotzen dituzten laguntza sozialak kentzea, etxebizitzarako laguntzak deuseztea, lanik ez duten etorkinei subsidioa kentzea eta kalean bizi diren Europar Batasuneko herritarrak beren herrialdera deportatzea.

Alemaniak aipaturiko bi herrialdeetako 100.000-180.000 etorkin espero ditu, eta Angela Merkelen alderdiarekin senidetuta dagoen alderdi kristaua neurriak hartzea aztertzen ari da, egunkari alemaniar batek gaur argitaratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X