Burgos
2022/10/23 - 20:16
Balmasedako sutea Gaztela eta Leonera iritsi da
Burgoseko pinudi bat erretzen hasi da. Suteak hainbat foku ditu, eta itzaltze lanetan dabiltza Bizkaiko, Arabako eta Gaztela eta Leongo suhiltzaileak.
2022/09/20 - 22:13
Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukera baztertu du
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Gobernuko ministroaren esanetan, Gaztela eta Leongo Gobernuaren proposamena "burutazio ideologikoa" da, "ultraeskuinaren terminologiarako keinua". Adierazi duenez, "ezinezkoa eta bideraezina" da.
2022/09/14 - 19:59
Gaztela eta Leongo Gobernuak Garoñaren gaineko ikerketa eskatuko du, 2030erako lanean egon litekeelakoan
Gaztela eta Leongo Gobernuko presidenteorde Juan Garcia-Gallardok iragarri du, asteazkenean. Hipotesia da Garoña azken belaunaldiko zentral nuklear gisa zabaltzea, bi erreaktore berri jarrita.
2022/08/13 - 17:12
Burgosko Villahoz herriko udatiar gehienak Euskal Herritik joaten dira, euren senideen jaioterria delako
Villahozen 100 bat biztanle dira neguan eta orain abuztuan 1.000 inguru. Duela hamarkada batzuk, euren senitartekoak Euskal Herrira etorri ziren lanera beste erkidego batzuetatik eta hortaz, hilabete hauetan herrira itzultzeko aprobetxatzen dute.
2022/08/07 - 19:05
Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil dira Burgosen izandako auto istripu batean
Atzoko 23:00ak aldera izan zen istripua. Gazteak zihoazen ibilgailua errepidetik irten zen beste auto bat aurreratzen ari zirela.
2022/08/06 - 17:19
Amaitu dira auto-pilaketak Irunen, AP-8an
Trafiko arazoak izan dira Irungo AP-8ko ordainlekuan, Bilborako noranzkoan, eta A-1 autobian, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan.
2022/07/25 - 17:13
Bost herri hustu behar izan dituzte suteengatik Burgosen
Santo Domingo de Siloseko sutearen ondorioz bost herri hustu dituzte Burgosen. Bertan, Silosko monjeak eta 500 lagun inguru euren etxeetatik aterarazi dituzte.
2022/07/21 - 15:05
Lermako autobus geltokian aurkitu dute Bizkaiko zentro batetik ihes egindako adingabe bat
Bizkaiko adingabeen zentro batean zegoen 14 urteko mutikoa, eta duela egun batzuk egin zuen ihes.
2022/07/08 - 21:34
Giza masailezur bat aurkitu dute Atapuercan, "lehen europarraren aurpegiaren” parte izan daitekeena
Adituek zehaztu dutenez, gizaki baten aurpegi partziala da, 1,4 milioi urte inguruko antzinatasuna izan dezakeena.
2022/06/11 - 22:03
Trebiñun zauritutako motor-gidari bat helikopteroz ebakuatu dute Gasteizeraino
Zauritua 69 urteko gizonezko bat da. Motorrarekin ezbeharra izan du CL-127 errepideko 28. kilometroan, Trebiñun.
2021/12/30 - 21:51
AHTren Burgos-Gasteiz linearen azterlana onartu dute, 1.200 milioi eurorengatik
Azterlanak bidaiarien zirkulazio esklusiborako linea berria mahaigaineratzen du, eta 50 orduko kilometroko abiadura maximoa.
2021/12/15 - 16:38
Trebiñuko Konderriak eta Argantzunek ekimen bateratu bat onartu dute Araban integratzea sustatzeko
Bi udalerriek onartzen dute Burgosko eta Arabako aldundien arteko hitzarmenek hobetu egin dutela Trebiñuko zerbitzuen koordinazioa, baina, hori ez da nahikoa. Lan-mahai bat eratuko dute ekimena lantzeko.
2021/10/08 - 17:59
Jaurlaritzak 455.000 joan-etorri aurreikusi ditu zubi honetan, iaz baino % 21,4 gehiago
Desplazamenduen erdiak A-8an, Kantabriarako noranzkoan, espero ditu Trafiko Zuzendaritzak. Bestalde, Iparralderantz 110.000tik gora eta Armiñongo lotunean 125.000tik gora izango direla uste du.
2021/09/29 - 00:18
Bilboko motozale bat hil da Burgosen izandako istripu batean
Ezbeharra Manzanedo udalerrian gertatu da. 52 urteko gizona motorrarekin erori da eta bertan zendu da.
2021/09/03 - 21:44
Gizon bat atxilotu dute Villatuertan, lankide bati sexu-abusuak egitea egotzita
Gainera, bi pertsona atxilotu dituzte Tafallan eta Iruñean, genero indarkeria leporatuta. Halaber, Tuteran beste pertsona bat atxilotu dute, sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu bat egotzita.
2021/08/02 - 15:40
Espetxera bidali dute Zornotzako jipoiagatik Burgosen atxilotutakoa
Guardia Zibilak atxilotu zuen 18 urteko gizona atzo, igandea, Medina de Pomarren, baina Ertzaintzaren esku geratu zen arratsalderako.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/28 - 21:28
Ibarran eta Ordizian laborategiak zituen Espainiako narkotrafiko sare "aktiboena" desegin dute
Operazioan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak zortzi pertsona atxilotu dituzte, horien artean,'Charlines' delakoen gaizkile aliatu "historikoa".
2021/07/13 - 13:57
Nafarroan sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketan aritzen zen talde bat desegin dute
Bi pertsona atxilotu dituzte Kantabrian, eta beste bat Burgosen. Antza denez, sare sozialetako iragarki faltsuen bidez engainatzen zituzten biktimak.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.