Burlata
2017/11/01 - 18:29
Foruzaingoa gizon bat labankadaz hil duen pertsonaren bila dabil
Burua estalita zuen pertsona batek labankada eman dio tabernan zegoen gizonezko bati eta alde egin du. Biktima ospitalean hil da gauerdian.
2017/08/13 - 21:25
Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria leporatuta
Atxilotutako gizonezko batek aurrekari polizialak ditu hainbat deliturengatik. Altsasun eta Burlatan izan dira emakumeen aurkako genero indarkeria delituak.
2017/06/19 - 21:20
Gizon batek emakume bat sastatu du Burlatan
Emakumeak labankada jaso du lepoan, eta ebakuntza egin behar izan diote. Homizidio saiakera leporatuta espetxeratu duten gizonaren aurkako urruntze agindua eskatua zuen emakumeak.
2017/06/16 - 13:27
Bi solairu hustu dituzte Burlatan, etxe bateko teilatua behera etorrita
Udal-arkitektuek ikerketa egin beharko dute, jabeek etxera bueltatzeko aukera izan aurretik.
2017/05/26 - 15:22
Absolbitu egin dute Burlatan hildako gizonaren heriotzagatik auzipetutakoa
2014an izandako borroka batean biktimak ukabilkada bat jaso eta buruaz lurra jo zuen. Epaileak ez du froga nahikorik aurkitu erasoaren egilea dela egiaztatzeko.
2017/05/06 - 16:58
Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, sexu-abusuak egotzita
Horietako bat Lizarrako 70 urteko bizilagun bat da, eta bigarrena, 40 urteko burlatar bat.
2017/04/10 - 18:25
Lau atxilotu Nafarroan, sexu askatasunaren kontrako delituak egotzita
23 eta 41 urte bitarteko lau gizonezko atxilotu dituzte. Erasoak Berriozarren, Iruñean, Burlatan eta Tuteran gertatu dira.
2017/03/25 - 19:17
Bikote bat atxilotu dute Burlatan adingabe bat prostituitzeagatik
Epaileak fidantzarik gabeko espetxealdia ezarri die, horietako baten ahizpa adingabea gizonezkoekin sexu-harremanak izatera behartzeagatik.
2017/03/10 - 12:39
Iruñerrian izandako lurrikara Gipuzkoan eta Lapurdin ere nabaritu da
4,2 graduko lurrikarak Orikainen izan du epizentroa, eta, besteak beste, Hendaian, Irunen, Oiartzunen, Errenterian, Donostian, Astigarragan, Hernanin eta Tolosan sentitu da.
2017/01/20 - 19:36
Blanca Marques ito egin zutela argitu du autopsiak
Burlatan hildako emakumearen gorpua ostegun arratsaldean aurkitu zuten, Arga ibaian, Iruñeko Vergel zubiaren parean.
2017/01/20 - 11:55
Gaur egingo diote autopsia Burlatan eraildako emakumeari
Autopsiak zehaztuko du itota hil zen ala ez, ustezko hiltzaileak Poliziari esan bezala.
2017/01/19 - 17:58
Topatu dute Burlatan hildako emakumearen hilotza Arga ibaian
Blanca Esther Marques Burlatako bizilagunaren hilotza Vergel zubiaren parean aurkitu dute, Iruñean.
2017/01/19 - 13:16
Blanca Marquesen gorpua aurkitzeko lanek aurrera darraite
Nafarroako suhiltzaileen erreskate taldeak Blanca Marquesen gorpua aurkitzeko lanean ari dira, Arre inguruan.
2017/01/19 - 13:14
Burlatan hildako emakumea bilatzeko lanei ekin diete berriro
Litekeena da gaur urpekariak uretan sartu ahal izatea, Maria Jose Beaumont kontseilariak adierazi duenez.
2017/01/18 - 18:34
Burlatako hilketaren auzian pertsonatuko da Nafarroako Gobernua
Herri akusazio gisa aurkeztuko da Foru Gobernua, eta horretarako prozedura abian jarri dutela iragarri du gaur Maria Solana eledunak.
2017/01/18 - 12:21
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeriarekin lotuta
Zizurren, Atarrabian, Lizarran eta Tafallan egin dituzte atxiloketak, azken orduotan.
2017/01/18 - 11:48
Blanca Marquesen gorpua bilatzeko lanei ekin diete berriz
Atzo ez bezala, ontzi bat ibiliko da Ultzama eta Arga ibaietan barrena, baina urpekariak ezingo dira uretan sartu, oso zikin dago eta.
2017/01/17 - 16:59
Kartzelatu egin dute Blanca Marques hil duela aitortu duen gizonezkoa
Epaileak homizidio delitua egotzi dio Burlatako emakumezkoaren senarrari, Javier Nietori (50 urte).
2017/01/17 - 15:14
Blanca Marquesen bila jarraitzen dute Ultzama eta Arga ibaietan
Blanca Marquesek 48 urte zituen eta Nafarroako Gizarte gaien departamentuan lan egiten zuen burlatarrak.
2017/01/17 - 12:15
Ibaiaren emari handiak Burlatan hildako emakumea bilatzea oztopatu du
Helikoptero bat airetik aritu da ingurua miatzen, eta hainbat herritar lurretik ibili dira bazterrak arakatzen.