Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emakume bat sastatu du Burlatan

Emakumeak labankada jaso du lepoan, eta ebakuntza egin behar izan diote. Homizidio saiakera leporatuta espetxeratu duten gizonaren aurkako urruntze agindua eskatua zuen emakumeak.

Burlatako 59 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute homizidio saiakera leporatuta, 62 urteko emakume bati, bikotekideari, lepoan labankada bat emateagatik.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atxilotuak aste batzuk zeramatzan biktimarekin bizitzen.

Bart goizaldean gizonak emakumea sastatu du, eta zauriaren ondorioz Nafarroako Ospitalean ebakuntza egin behar izan diote.

Udaltzainak bertaratu dira lehenik erasoa gertatu den lekura, baina Foruzaingoaren esku utzi dute kasua, bai atxiloketa, bai ikerketa.

Biktimak urruntze agindua eskatu zuen gizonaren aurka, eta epailearen aurrean deklaratu ostean, espetxeratu egin dute.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X