Carlos Iturgaiz
2022/06/06 - 15:52
Legebiltzarrean akordietara batzeko proposatu dio Eneko Anduezak Carlos Iturgaizi
Akordio transbertsalak eta zabalak eskaini dizkie Anduezak popularrei, baina abenturarik gabe, gobernu akordioak ukitu gabe. PPk erantzun die EH Bildu zuritzen ari direla eta hor ez direla eurak izango.
2022/06/04 - 15:36
"ETA erakunde terroristako presoak defendatzeko" EH Bildurekin "bat egitea" leporatu dio Iturgaizek EAJri
ETAk duela 22 urte hildako Jesus Maria Pedrosa Durangoko PPko zinegotzia omendu du gaur goizean Bizkaiako alderdi popularrak. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Iturgaiz, Raquel Gonzalez eta Bea Fanjul.
2022/06/03 - 14:04
Eskuinaren "katastrofismoaren" aurrean, EAE krisi ekonomikotik ateratzen ari dela azpimarratu du Urkulluk
Lehendakariaren ustez, EAE "lidergoan" dago gai ekonomikoei dagokienez; PP+Cs-en arabera, berriz, Eusko Jaurlaritzak enpresariak eta autonomoak "jomugan" jartzen ditu, eta Voxek Euskadik "eragina galdu" duela kritikatu du.
2022/05/21 - 15:15
Ayuso "erreferente nazionaltzat" jo du Iturgaizek, eta Euskadin bere politika ekonomikoak jarraitzera deitu
Euskadiko PPko burua PPren Ezohiko Batzar Autonomikoan izan da larunbat honetan, eta Madrilgo popularren presidentearen politika ekonomikoak zein "askatasunaren defentsa" laudatu ditu.
2022/05/20 - 13:24
Lehendakariak ziurtatu du ez duela oraindik dirurik jaso Next Funtsen hiru proiektu estrategikoetarako
Lehendakariak gogorarazi du, Europako Funtsen kudeaketa atzeratu den arren, Euskadik aukera duela suspertze hori baliabide propioekin sustatzeko, eta zehaztu du funtsak iristen direnean, "iristen badira", inbertsioak azkartuko direla.
2022/05/07 - 15:55
Euskadi "infernu fiskal" bihurtzea leporatu dio Iturgaitzek Urkulluri
EAJren eredu nazionalistaren alternatiba gisa proposatu du bere alderdia EAEko PPko presidenteak, "jeltzaleenak ez baitu funtzionatzen", eta zerga-beherapenak eskatu ditu.
2022/04/24 - 20:03
Iturgaizek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "familia eta enpresariei pultsurik ez egiteko" eta zergak jaisteko
Euskadiko PPko liderrak salatu du "derrigorrezko nazionalismoa sektoreak sunsitzera eta konponbiderik ez bilatzera" eramaten ari dela.
2022/04/04 - 22:32
Zergak jaistea eta soberakinekin egitasmo bat martxan jartzea eskatu dio Iturgaizek Urkullu lehendakariari
Lehendakariak Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko legebiltzarkidea hartu du astelehen honetan.
2022/04/04 - 22:23
PPk lehendakariari zergak jaistea eta soberakinekin egitasmo bat martxan jartzea eskatu dio
Besteak beste, foru aldundiek PFEZ jaistea planteatu dio PP+Cs koalizioak Eusko Jaurlaritzari, "inflazioaren igoera ikaragarria" zuzentzeko.
2022/04/04 - 13:21
Carlos Iturgaiz: ''EAJk EH Bildu baino abertzaleagoa izan nahi du''
Carlos Iturgaizek uste du EAJk "erradikaltasunaren aldeko apustua" egiten duela, "haiek jatorrizko abertzalea direla eta EH Bildu fotokopia dela" esaten dutenean. Jarrera honen aurrean, EAEko PPren presidenteak moderazioaren aldeko apostua egin du.
2022/04/04 - 12:05
Iturgaiz, Feijoo hautatua izan ostean: "PPn oso ondo itxi dugu hemorragia"
EAEko PPren presidentearen hitzetan, bere alderdiari loteria egokitu zaio Alberto Nuñez Feijoo presidente berriarekin. "Kudeatzaile ibilbide handia dakar", esan du. EAEn ere kongresua egingo dute, beste autonomia erkidegoekin batera.
2022/04/04 - 08:44
Urkulluk PP+Cs koalizioarekin hasiko du gaur Ukrainako gerrak eragindako krisia aztertzeko bilera erronda
Asteartean, Elkarrekin Podemos-IUko, EH Bilduko, PSE-EEko eta EAJko ordezkariekin bilduko da, eta ostiralean, apirilak 8, gai honi buruzko osoko monografikoa egingo da Eusko Legebiltzarrean.
2022/04/02 - 01:15
Feijook Galiziako PPko nukleo gogorra sartu du bere Batzorde Betearazlean
Aznarrek, "itxaropentsu, erreparorik gabeko" babesa adierazi dio Feijoori. Hala ere, "ezin dugu huts egin", ohartarazi du. Rajoyk gogorarazi duenez, bere alderdiak "batasunari eutsi behar" dio. Rajoyren hitzetan, batasun hori mantentzea "guztien erantzukizuna da".
2022/03/13 - 23:48
Alfonso Alonso: "Noizbait izango da PPren kongresu bat Euskadin, eta gustatuko litzaidake parte hartzea"
Euskadiko PPko presidente ohiak nabarmendu duenez, ez du politika publikora itzultzeko asmorik, baina bigarren mailatik arituko dela dio, "Feijook non behar nauen, hantxe".
2022/03/05 - 18:23
Iturgaizen esanetan, Feijoorekin PPk "dena du alde Sanchezi irabazteko"
PPren EAEko buruzagiak gogoeta egin omendu du "PPren barruan azken egunotan bizi denaren inguruan", eta uste du agerian geratu dela "politikan garrantzitsuena siglak" direla.
2022/03/01 - 12:18
Iturgaiz: ''Nuñez Feijoorekin ilusioa, itxaropena eta batasuna itzuliko dira PPra''
Carlos Iturgaiz PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalean da gaur goizean. 400 kargudunek baino gehiagok osatzen dute organo hori, eta apirilaren 2ko eta 3ko ezohiko kongresura arteko ibilbide-orria onartuko dute.
2022/02/24 - 11:01
Feijoorekin PPn aldi "itxaropentsu eta indartsu" bat hasiko dela espero du Iturgaizek
EAEko PPren buruzagiaren arabera, orain "Feijooren teilatuan dago pilota", eta presidentea izatea onartzen badu, "ilusio hori iritsiko da PPko boto-emaileengana eta irabazi ahal izango ditugu datozen hauteskundeak".
2022/02/23 - 22:48
Baroiek babesa agertu diote Feijoori, PPko hurrengo presidentea izan dadin
Apirilaren 2an eta 3an ezohiko kongresua egiteko asmoa dute PPn. Hala ere, alderdi barruan kongresu hori gehiago atzeratzea espero dute beste batzuek, Alberto Nuñez Feijook Galizian bere ondorengotza hobeto antolatu ahal izateko.
2022/02/22 - 13:09
Pablo Casadoren taldeko hainbat kidek dimisioa eman dute azken orduetan
Jose Luis Martinez-Almeida eta Belen Hoyo PPko Hauteskunde Batzordeko presidentearen dimisioari Ana Vazquez Alderdi Popularreko Emigrazio idazkari nazionalaren dimisioa gehitu behar zaio.
2022/02/22 - 11:48
Iturgaizek uste du premiazkoa dela PPren ezohiko kongresua berehala deitzea "hautagaitza bakarrarekin"
PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalak astelehenean egingo duen bileraren harira, Iturgaitzek Twitterren adierazi du "premiazkoa" dela "ezohiko kongresu bat berehala deitzea".