CEOE
2020/05/08 - 16:54
Akordioa lan erregulazioak ekainera arte luzatzeko
Lan ministroak akordioa sinatu du CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin lan erregulazioak luzatzeko. Langileak berreskuratzen dituzten enpresek laguntzak jasoko dituzte.
2020/05/08 - 08:54
Aldi baterako lan-erregulazioak ekainera arte luzatzeko akordioa lortu dute
CEOE patronalak, azkenean, babestu egin du akordioa, enplegua matentzeko ezarritako baldintzak begionez ikusten ez baditu ere.
2020/01/10 - 11:30
Garamendi (CEOE): 'Oposizioak irmoa behar du, baina baita leiala ere'
Espainiako patronalaren presidenteak ohartarazi duenez, "enfrentamendu soziala ez da ona". Garamendiren aburuz, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua "legitimoa" da.
2019/08/08 - 23:14
Podemosekin 'lehenbailehen' negoziatzeko eskatu diote sindikatuek Sanchezi
Espainiako jarduneko gobernuburua CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariekin bildu da, ondoren CEOE eta Cepyme patronalekin, eta azkenik autonomoen elkarte nagusiekin.
2019/03/08 - 13:25
Emakumeek gizonezkoek baino % 12,2 gutxiago kobratzen dute Estatuan, CEOEren arabera
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak eta PwCk egindako txosten batek adierazi duenez, soldata-arrakalak % 28 egin du behera 2002tik 2014rako epean.
2018/12/13 - 22:27
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek lan-erreforma aldatzea adostu dute
Hala iragarri du CCOO sindikatuak, baina UGTk eta Espainiako Gobernuak esan dute oraindik negoziatzen ari direla. Nolanahi ere, CEOE patronala haserre agertu da.
2018/11/21 - 12:59
Antonio Garamendi aukeratu dute CEOE patronaleko buru
Hautagai bakarra zen euskal enpresaburua eta, beraz, ez dute bozketarik egin.
2018/01/27 - 18:03
ANk Diaz Ferran espetxetik ateratzea erabaki du, 'portaera ona' izategatik
CEOE patronalaren presidente ohiak ezarritako zigorraren hiru laurdenak bete ditu, eta eskumuturreko telematikoa jarriko diote.
2017/12/26 - 15:08
Gutxieneko soldataren igoera sinatu du Rajoyk sindikatu eta patronalarekin
2018an % 4 igotzea adostu dute. 2020an, berriz, 850 eurokoa izango da. Hala ere, igoera horiek emateko BPGren hazkundea % 2,5ekoa edo handiagoa izan beharko da.
2017/12/19 - 21:52
Gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzea adostu dute
Lanbide arteko gutxieneko soldata 2018an % 4 igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta eragileek, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun.
2016/05/18 - 01:26
Rosell: 'Enplegu finkoa eta segurua XIX. mendeko kontzeptua da'
CEOE patronalaren presidenteak bilakaera digitalari buruzko ekitaldi batean egin du adierazpen polemiko hori.
2016/02/16 - 20:38
Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Diaz Ferrani
Marsans bidai agentziako erabiltzaileen diruaz jabetzeagatik kondenatu dute CEOE patronaleko presidente ohia.
2016/01/07 - 12:58
Diaz Ferranek ukatu egin du Marsansen dirua eraman izana
CEOEren presidente ohiak Nazioarteko Aireko Garraio Elkarteari (IATA) leporatu dio konpainiaren "porrotaren" errua, "gogoa eman ziolako" eten zuelako bidaia-txartelen salmenta.
2015/09/07 - 18:30
5 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Diaz Ferrani
Halaber, Auzitegi Nazionalak 1,2 milioi euroko isuna ezarri dio CEOEko presidente ohiari dirua zuritzea egotzita.
2015/07/02 - 13:27
Bost urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du Diaz Ferranek
Fiskaltzak 15 urteko zigorra eskatua zuen, baina bi aringarri ezartzea onartu du, eta aldeek adostasuna lortu dute.
2015/06/08 - 20:57
Soldaten ituna sinatu dute CEOEk, Cepymek, UGTk eta CCOOk
“Errealitateari itsatsitako” akordioa dela azpimarratu dute sinatzaileek. Gainera, eragile ekonomiko, finantza merkatu eta gizartearentzako konfiantza tresnarik onena dela uste dute.
2015/05/22 - 18:10
ELA: 'Negoziazio Kolektiborako akordioak desmobilizazioa du helburu'
UGT eta CCOO sindikatuekin akordioa lortuta, Espainiako patronalak nahi zuena lortu duela adierazi du ELAko idazkari nagusiak.
2015/05/12 - 14:03
Soldata igoeren inguruko akodioa 'positiboa' da de Guindosentzat
Ekonomia ministroak adierazi duenez, patronala eta sindikatuen arteko preakordioak, Espainiaren lehiakortasuna bermatuko du.
2015/05/12 - 10:47
2015ean soldatak % 1 igotzea adostu dute patronalak eta sindikatuek
Aldeek beste bilera bat egingo dute gaur, astelehenean adostutako ituna ixteko. 2016an soldatak % 1,5 igotzea aurreikusi dute.
2014/12/17 - 15:17
Rosellek CEOEko presidente izaten jarraituko du
Rossellek Kataluniako eta Madrilgo enpresarien babesa zeukan, publikoki adierazita, baina aldea aurrekoa baino askoz txikiagoa izan da.