Gutxieneko soldataren igoera sinatu du Rajoyk sindikatu eta patronalarekin
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzeko akordioa sinatu du astearte honetan.
Moncloako Jauregian bildu dira Rajoy, Fatima Bañez Enplegu ministroa, Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOEko eta Cepymeko presidenteak akordioa sinatzeko.
Elkarrizketa sozialari esker "etekin onak" ateratzen ari direla esan du Rajoyk. Era berean, "legealdiaren helburu nagusia enplegua sortzen jarraitzea" dela adierazi du.
Bestalde, CEOE eta Cepymeko arduradunen arabera, enpresen emaitzak onak diren bitartean soldatak igoko dira eta, ondorioz, enpresak "zaindu" behar direla esan dute, enpleguaren hazkunde erritmoa mantentzeko.
Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun eta 2018an % 4 igotzea adostu dute, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. 2019an beste zertxobait hasiko da eta 2020an, berriz, 850 eurokoa izango da.
Bestalde, akordioaren arabera, gutxieneko soldataren igoera barne produktu gordinaren hazkundearen menpean izango da; horretarako, "barne produktu gordinaren hazkundea % 2,5ekoa edo handiagoa izan beharko da". Era berean, batez beste Gizarte Segurantzan 450.000 afiliatu baino gehiago izan beharko direla jasotzen du akordioak.
Baldintza horiek emango ez balira, negoziazioa abiatuko luke berriro Espainiako Gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin hurrengo urteko gutxiengo soldataren igoera zehazteko.
Politika ekonomikoaren helburu nagusia "ekonomiaren eta enpleguaren hazkundea" dela jasotzen du akordioak, "langabezia dezente murrizteko eta suspertze ekonomikoa herritar guztiengana heltzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.