Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza dekretua babestu du Kongresuak, alokairuak automatikoki berritzen zituen dekretua baliogabetuta

87 urteko Maricarmen Abascalen etxegabetzearen ondorioz Espainiako Gobernuak proposatutako neurri gehienak aurrera atera dira, 35 aldeko botorekin eta kontrako 34rekin. Hala ere, ez du lortu alokairuak automatikoki berritzeko dekretua baliozkotzea.

MADRID, 12/11/2026.- Minuto de silencio al inicio de la reunión de la Diputación Permanente del Congreso que debate y vota este martes la convalidación de los decretos de vivienda rechazados hace unas semanas por la Cámara Baja. EFE/ J.J.Guillen
Kongresuko Diputazio Iraunkorrak etxebizitza-dekretuak bozkatu ditu. Argazkia: EFE

Kongresuko Diputazio Iraunkorrak baliozkotu egin du ostegun honetan etxebizitza eskuragarriago egiteko eta espekulazioa geldiarazteko Espainiako Gobernuak sustatutako lege-dekretua, baina baztertu egin du alokairu-kontratuak automatikoki berritzeko egin nahi zuen beste dekretua.

Azaroaren 29ko hauteskunde kanpainaren bezperan eta etxebizitzaren aldeko greba orokorra egin eta 24 ordura, Espainiako Gobernuak aurrera atera ditu 87 urteko Maricarmen Abascalen etxegabetzearen ondorioz onartutako neurri gehienak, aldeko 35 botorekin (PSOE, Suma, ERC, Bildu, EAJ eta Podemos) eta kontrako 34rekin (PP, Vox eta Junts).

Hala ere, ezin izan du alokairuak automatikoki berritzeko dekretua baliozkotu, EAJ ezezkoaren blokean kokatu baita eta PPrekin, Voxekin eta Juntsekin aurkako 35 boto eta ezkerraren aldeko 34 boto batu baititu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X