Albiste izango dira: greba orokorraren biharamuna, hauteskunde kanpainaren hasiera eta etxebizitza-dekretuak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
A11ko greba orokorraren irudia. Argazkia: Europa Press.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Greba orokorraren biharamuna: milaka pertsonak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak hartu dituzte asteazkenean, etxebizitza eskubide unibertsala eta soldata duinak aldarrikatzeko. ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitutako greba orokorraren harira egin dute, eta "oso arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute. Goizean hainbat istilu izan dira Poliziarekin, eta 17 pertsona atxilotu dituzte.
-Hauteskunde-kanpaina hasi egingo da: gaur gauerdian hasiko da ofizialki hauteskunde-kanpaina. Alderdi politikoek egunaren azken orduak aprobetxatuko dituzte irekiera-ekitaldiak egiteko Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Etxebizitza eztabaidagai nagusietako bat izango da kanpainan.
-Etxebizitza-dekretuak: etxebizitza dekretuak behin betiko onartuko ala indargabetuko dituzte gaur Kongresuan. Hauteskundeak aurreratzearen ondorioz Gorteak deseginda daudenez, Diputazio Iraunkorra arduratuko da testuak baliozkotzeaz edo indargabetzeaz. Bigarren dekretuak, maizterrentzako kalte-ordaina aurreikusten duenak, ez du aldeko gehiengorik baliozkotzeko.