Ciudadanos
2018/03/26 - 13:24
Aurrekontuak babesteko akordioa lortu dute PPk eta Ciudadanosek
Ciudadanosek ezarritako 'oinarrizko baldintzak' onartu ditu PPk: gizarte politikan aldaketak, gazteentzako soldata osagarria eta Pilar Barreiro senatariaren agurra.
2018/03/21 - 10:00
Frankismoko krimenak epaitzeko aukerari atea itxi diote PPk, PSOEk eta Ciudadanosek
Amnistiaren Legearen erreforma atzera bota duten alderdien esanetan, frankismoaren krimenen arduradunak epaitzea ezinezkoa litzateke, Konstituzioak ez duelako onartzen legearen atzeraeragina.
2018/03/15 - 15:00
Espainiako Kongresua, kartzela zigor iraunkor berrikusgarriaren kontra
Espainiako Kongresuak atzera bota du PPk eta Ciudadanosek gogortzeko egindako proposamena. Beraz, bertan behera uzteko EAJk aurkeztutako bideak aurrera jarraituko du.
2018/03/15 - 13:26
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria indargabetzeko beste pauso bat eman du Kongresuak
Espainiako Diputatuen Kongresuaren gehiengoak atzera bota ditu PPk eta Ciudadanosek aurkeztutako osoko zuzenketak. Bi alderdi horiek espetxealdi iraunkorraren aldekoak dira.
2018/02/22 - 12:42
Kongresuak PPren LGTBI proposamena ezetsi du, kolektiboarentzat 'iraingarria' delako
Diputatuek Ekai, otsailaren 15ean bere buruaz beste egin zuen nerabe transexuala, izan dute gogoan euren hitzaldietan.
2018/02/15 - 13:37
Ortuzarrek 'taliban' deitu dio Ciudadanosi eta Berlusconirekin alderatu du Rivera
Jeltzaleak 'urduri' daudela esan du Ciudadanosek, EAJko buruzagiari erantzunez, beraiengandik onura edo pribilegiorik jasoko ez dutelako.
2018/02/14 - 17:03
Autodeterminazioari buruzko jarrera aldatu ez dutela esan dio Santamariak Ciudadanosi
EAJk proposatu duen Estatutuaren erreforma babestuko ote duen galdetu dio Girautak Gobernu espainiarrari, "subiranotasun nazionala arriskuan" jartzen duelako.
2018/02/14 - 15:13
EAJ erdian, Ciudadanos eta PPren arteko lehia elektoralean
Girautak esan du Popularrek kuponazoa oparitu dietela jeltzaleei. Berriz ere, kontzertu ekonomikoa bidegabea dela dio Ciudadanosek.
2018/02/13 - 16:12
Funtzionario izateko hizkuntza koofizialak behar ez izatea nahi du C's-ek
Ciudadanosen proposamenak ez du oraingoz, ordea, Kongresuko gainerako taldeen babesik.
2018/02/07 - 15:30
Matxinada eta sedizio delituen indultua debekatzea proposatu du PPk
Ciudadanosek aurreratu du proposamena babestu egingo duela. Popularrek modu horretan arreta ustelkeria delituetatik aldendu nahi dutela uste dute PSOEk eta Podemosek.
2018/02/05 - 16:41
Ciudadanosek gorakadari eutsi dio Estatuan, eta Podemos gainditu du
Urtarrileko CIS inkestaren emaitzen arabera, Albert Riveraren alderdiak hiru puntu egin du gora, eta botoen % 20,7 lortuko lituzke, Podemos eta haren bilguneak gaindituta.
2018/01/28 - 19:34
Konstituzionalaren erabakia onartzea eskatu dute PSCk, Ciudadanosek eta PPk
Kataluniako Parlamentuko oposizioak larunbatean onartutako ebazpena errespetatzea aldaarrikatu die 'erakunde eta alderdiei kataluniarrei'.
2018/01/13 - 23:37
Ciudadanos alderdiak jarrera aldatzea eskatu die Kataluniako komunei
Kataluniako Parlamentuko presidentea independentista izan ez dadin, Ciudadanoseko hautagai baten aldeko bozkatzea eskatu die Albert Riveraren alderdiak.
2018/01/08 - 12:15
Sustapen Ministerioak informazio-txostena zabaldu dio Iberpistas AP-6ko emakidadunari
AP-6an sortutako "kaosaren" azalpenak eskatuko dizkiote Podemosek eta Ciudadanosek De la Serna ministroari. Barne Ministerioak bilera egingo du arratsaldean denboralearen ingurukoak aztertzeko.
2018/01/03 - 12:33
Arrimadas: 'Presazkoena independentistek Mahaian gehiengoa izatea eragoztea da'
Are gehiago, Ciutadanseko buruzagiak ez du baztertzen Parlamentuko Mahaiaren osaketari begira komunekin itun bat egitea.
2017/12/29 - 08:43
Aitatasun baimena luzatzeko ekimena etenda, Aurrekontu Orokorren faltagatik
Luzapena ez dute urteko azken Ministroen Kontseiluan onartuko, eta, beraz, ez da urtarrilaren 1ean indarrean sartuko. Gainera, ez dute ziurtatu 2018an errealitate izatera iritsiko denik.
2017/12/28 - 20:14
Rajoyk eta Riverak Kataluniako egoera aztertu dute Moncloa jauregian
Kataluniako Gobernu berria osatu arte 155. artikulua aplikatzea defendatu dute bi buruzagiek. Generalitateak “elkarbizitza berreskuratzeko” Konstituzioa eta legea errespetatu behar dituela uste dute.
2017/12/28 - 15:13
Ciutadansek Kataluniako Parlamentuaren Mahaiaren presidentetza nahi du
Horretarako, baina, beste alderdi batzuen babesa beharko du, eta ez dago batere argi izango duenik. Ciutadanseko buruzagiak haserre daude hainbat alderdirengandik jasotako presioengatik.
2017/12/24 - 16:52
PPk irabazi du Ciudadanosek atzerriko botoen kontaketan galdutako eserlekua
Horrenbestez, Albert Riverak gidatutako alderdiak 36 eserleku ditu orain; PPk, berriz, lau, atzerriko botoak zenbatu ostean.
2017/12/23 - 16:23
Puigdemont ezingo dutela presidente izendatu dio Ciudadanosek
Puigdemontek aurpegia eman behar duela dio Ciudadanosek, Kataluniara itzuli eta justiziaren aurean agertu beharko lukeela .Ciudadanosek dio Puigdemontek ezin du jokatu ezer gertatu ez balitz bezala