Ciudadanos
2018/09/24 - 19:22
PPk eta Cs-ek blokeatu egin dute Aurrekontuak onartzeko Sanchezek erabilitako amarrua
Estatuko Aurrekontuak onar lezakeen zuzenketa atzera bota du Kongresuko Mahaiak.
2018/09/24 - 16:00
PPk eta Ciudadanosek ez dute onartu Sanchezek erabilitako 'bidezidorra'
Gastu mugari Senatuak jarriko dion betoa gainditzeko hartu zuen. PPrenak ez diren aurrekontuak onartu nahi ditu Espainiako Gobernuak eta 6.000 milioi gehiago inbertitu nahi ditu gizarte politiketan.
2018/09/14 - 18:19
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak ukatu egin du Rivera bertan doktoregai denik
Zuzenbide Konstituzionalean doktoretza ikasketak abiatu zituela eta 2002-2003 ikasturtean, sistema zaharrarekin, tesia egiten hasi zela, baina ez zuela bukatu, argitu du aipatu unibertsitateak.
2018/09/04 - 18:50
Juan Carlos I.a ikertzeko batzordea sortzea errefusatu dute PP, PSOE eta Ciudadanosek
Unidos Podemosen eskakizuna atzera bota dute hiru taldeek. Kongresuak Corinna zu Sayn-Wittgensteinen adierazpenak aztertzeko ikerketa batzorde bat sortzeko aukera eztabaidatzea nahi zuen koalizioak.
2018/08/30 - 23:33
Lazo horien tentsioa, ezin baretuta
Ciudadanosek babesa eskatu dio Herriaren Defendatzaileari, sinbolo independentistak espazio publikoa okupatzen ari direla uste dutelako. Elkarretaratzean eraso zioten kamerariak salaketa jarri du.
2018/08/30 - 16:51
Telemadrideko kamerariak Ciudadanosen protestan jasan zuen erasoa salatu du
Asteazken arratsaldean Bartzelonako Ciutadella parkean elkartu ziren pertsona batzuek TV3ko operadore batekin nahastu zuten, eta orduan eraso zioten.
2018/08/29 - 22:02
Kazetari batzuei eraso diete lazo horien aurkako elkarretaratzean
Tentsio uneak bizi izan dira Ciudadanosek deituta Bartzelonan izan den kontzentrazioan. Manifestari batzuek zenbait kazetariren kontra egin dute.
2018/08/24 - 16:32
Alderdi Popularra eta Ciudadanos, Franco hilobitik ateratzearen aurka
Espainiako Gobernuak onartutako dekretuaren ostean, alderdi politikoen erreakzioak iritsi dira. Alderdi Popularra eta Ciudadanos aurka agertu diren arren, gainontzekoek ordua zela esan dute.
2018/08/22 - 22:48
Alderdi Popularra eta Ciudadanos, Franco hobitik ateratzearen kontra
PPk helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean eta Ciudadanos abstenitu egingo da Kongresuko bozketan. Unidos Podemosek, EAJk eta EH Bilduk ekimena babestuko dute.
2018/08/02 - 16:49
PSOE izango litzateke indar bozkatuena, CISen azken inkestaren arabera
Boto-asmoan % 29,9ra igoko lirateke sozialistak, PP eta Ciudadanos atzean utzita. Azken biek behera egingo lukete, antzeko babesa lortuta (botoen % 20,4).
2018/07/31 - 16:16
Ortuzar PP eta Ciudadanosen aurka, hauteskunde-legea aldatu nahi dutelako
Bilbon, EAJren 123. urteurrena ospatu dute jeltzaleek. Bertan salatu du PP eta Ciudadanoseko liderrek "joko arauak aldatzea" nahi dutela, eta "demokrazia batean ikaragarria" dela hori.
2018/06/16 - 18:13
Kongresuan ordezkaritza izateko botoen % 3 lortzea proposatu du Riverak
Neurri hori indarrean egon izan balitz azken hauteskundeetan, soilik PP, PSE, Elkarrekin Podemos eta Ciudadanos izango ziren Diputatuen Kongresuan. Alderdi nazionalistak kanpoan geratuko ziren.
2018/06/13 - 19:07
Ciudadanos Legebiltzarrera helduko litzateke, Euskal Soziometroaren arabera
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta bi eserleku gehiago irabaziko lituzke; Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, eserlekuak galduko lituzkete.
2018/06/07 - 16:28
Herritarren % 87k uste dute Gurtel epaiaren ostean Rajoyk dimisioa eman behar zuela
Aste hasieran egin den EiTB Focus inkestaren arabera, euskal gizarteak oniritzia eman die zentsura-mozioa babestu zuten alderdien portaerari.
2018/06/06 - 11:22
Aznarrek bere burua eskaini du zentro-eskuina berreraikitzen laguntzeko
Halere, politikaren lehen lerrora itzuliko ez dela esan du Espainiako Gobernuko presidente ohiak.
2018/06/01 - 12:09
Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari
Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.
2018/05/30 - 18:07
Boterera iristeko 'bidezidorrak' erabiltzea leporatu dio Rajoyk Sanchezi
Espainiako Gobernuko presidenteak Ciudadanosi eta Kataluniako independentistei Sanchez xantaia egiten ari zaiela ohartarazi die. Oposiziotik dimititu egin behar duela errepikatu diote.
2018/05/30 - 13:15
Jauregui, Redondo eta Solana proposatu zizkion Riverak PSOEri hautagai gisa
Ciudadanosek berretsi du mozio instrumentala nahi duela, hauteskundeak deitzeko. Mozioaren bozketan ezezko botoa emango duela adierazi du berriz Riverak.
2018/05/27 - 21:27
PSOE, zentsura-mozioaz: 'Ez dugu ezer negoziatu nahi'
Ciudadanosi erantzun dio sozialisten Antolakuntza idazkariak, eta "350 diputatu konstituzionalei erantzukizuna" eskatu die.
2018/05/26 - 12:24
PSOE, hauteskundeak deitzeko prest Sanchezek Ciudadanosen babesa lortzen badu
"Hauteskundeak deitzea arrazoizko prozesu bat da, eta ez da oztopoa izango Ciudadanosekin akordio bat lortzeko", esan du PSOEren Antolaketa idazkariak.