Ciudadanos
2019/11/11 - 15:46
Albert Riverak dimisioa aurkeztu du, ez du akta jasoko eta politika guztiz utziko du
Bizitza publikoa utziko duela jakinarazi du gaur Albert Riverak. Dimisioa aurkeztu du eta orain alderdiak 15 eguneko epea dauka asanblea bat eratu eta etorkizuneko Ciudadanos osatzeko.
2019/11/11 - 13:30
Riverak politika utziko du dimisioa eman ondoren eta ez da Kongresuan izango
Albert Riverak iragarri duenez, Ciudadanoseko presidentetza utziko du, eta Kongresuko eserlekuari ere uko egin dio.
2019/11/11 - 12:46
Albert Riverak dimisioa eman eta politika utzi du
Juan Carlos Girauta bozeramaile ohiak ere utzi du politika.
2019/11/08 - 15:50
Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa errekurritzea aztertzen ari da Sanchez
Jarduneko Gobernua neurri legalak aztertzen ari da Voxek, PPk eta Ciudadanosek Madrilgo Biltzarrean alderdi separatistak ilegalizatzeko onartutako neurriaren kontra.
2019/11/08 - 14:02
Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa errekurritzea aztertzen ari da Sanchez
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak uste du Madrilgo Asanbleak onartutako testua "joera atzerakoi oso arriskutsua" dela eta Konstituzionalera jotzeko aukera mahai gainean dutela.
2019/11/07 - 20:57
PPk, Ciudadanosek eta Voxek alderdi independentistak legez kanpo uztea eskatu dute
Madrilgo Asanbleak onartu du legez besteko proposamena, Voxek proposatuta.
2019/11/06 - 13:46
6 lagun deklaratzera deitu dituzte, Errenteriako protestak direla eta
Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira deitu ditu Fiskaltzak deklaratzera.
2019/11/03 - 15:12
EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak EAEn, 7 ordezkari lortuta
EiTB taldeko hedabideek 14:00etan argitaratuko dute gaur zortziko hauteskunde orokorren inguruko inkesta.
2019/10/31 - 12:13
Hauteskunde kanpaina gauerdian hasiko da, Katalunia ardatz
Ohi baino astebete gutxiago iraungo du. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk Gasteizen ekingo diote; EH Bilduk, Donostian, eta PPk eta Mas Paisek, Bilbon.
2019/10/29 - 12:51
PSOEk irabaziko lituzke bozak, 133-150 eserleku lortuta, CISen arabera
Sozialistek A28ko emaitzak (123 diputatu) hobetuko lituzkete, hortaz. Euskal alderdien hazkundea ere aurreikusi du inkestak: EAJk zazpi ordezkari lortuko lituzke, eta EH Bilduk, bost.
2019/10/07 - 20:20
Ciudadanosek PSCri eskatu dio Torraren aurkako zentsura mozioan alde bozkatzeko
Arratsaldean bozkatuko da Quim Torra presidentearen aurkako zentsura mozioa. Ciudadanosek aurkeztu du, baina ez da aurrera aterako, popularren babesa bakarrik izango dutelako.
2019/10/07 - 13:33
Ciudadanos eta UPYD elkarrekin aurkeztuko dira hauteskunde orokorretan
Cristiano Brown UPYDko buruzagia eta Fernando Savater filosofoa Madrilgo zerrendan 7. eta azken postuan joango dira, hurrenez hurren.
2019/10/06 - 15:58
Esteban: 'A10aren osteko balizko akordio batzuek euskal agendari eragingo liokete'
Jeltzaleek Diputatuen Kongresuan duten bozeramailearen iritziz, agenda hori betetzen dela ziurtatzeko, "beharrezkoa da EAJ tartean sartuta egotea".
2019/10/02 - 22:45
Alderdiek A10eko iragarkiak murrizteko ituna egin dute, EAJk eta EH Bilduk izan ezik
EAJrentzat, proposamena "barregarria" da, gastuaren % 10eko murrizketa ekarriko duelako. EH Bilduk ere ez du bat egin, baina akordioan parte hartzera gonbidatu ere ez dutelako egin.
2019/09/28 - 21:45
Ciudadanosen Arabako Zuzendaritzak dimisioa eman du Gomez kargutik kendu ondoren
"Norabidea erabat galdu duten pertsonak ari dira alderdia zuzentzen", kritikatu dute Arabako Zuzendaritzaren hiru kideek.
2019/09/27 - 17:08
EAEko herritarren % 64k apirilean emandako botoari eutsiko liokete azaroaren 10ean
Hautesleen % 12,8k, aldiz, aurreikusita izango lukete boza aldatzea, eta beste alderdiren bati ematea babesa, EiTB Focus inkestaren bigarren emanaldiaren arabera.
2019/09/26 - 23:07
Tentsio handia Kataluniako Parlamentuan independentisten eta Ciudadanosen artean
ERC eta Junts per Cateko diputatu askok, Torra presidenteak tartean, atxilotuen askatasuna eskatu dute eta Carlos Carrizosa Ciudadanoseko ordezkariak terrorismoa babestea leporatu die.
2019/09/26 - 20:33
Alfonso Alonso: 'Albert Riverak ez du koalizioa baimendu'
EAEko PPren presidenteak baieztatu duenez, Vascos Suman markarekin aurkezteko akordioa lortu zuten Euskadiko Ciudadanosekin, eta ukatu du Gomez 'Cs-ko militanteak PPra sartzen' saiatu izana
2019/09/26 - 16:52
EAJ izango litzateke lehenengo indarra EAEn hauteskunde orokorretan
EiTB Focusen hamabosgarren inkesta azaroaren 10eko hauteskunde orokorren boto-asmoaren gainekoa da, eta hauteskunde horiek deitu eta egun gutxira egindako galdeketa da.
2019/09/26 - 15:25
PSOEk 3,5 puntu galduko lituzke A10ean
Sozialistek hauteskundeak irabaziko lituzkete, botoen % 34,2rekin eta, atzetik, PP (% 17,1). Voxek gorakada txiki bat izango luke.