Ciudadanos
2020/05/07 - 11:40
Kongresuak maiatzaren 24ra arte luzatu du alarma-egoera
EAJren eta Ciudadanosen babesari esker atera dute aurrera ekimena. Horrela, laugarren aldiz luzatu du Pedro Sanchezen Gobernuak alarma-egoera.
2020/05/06 - 14:01
Espainiako Gobernuak EAJren eta Ciudadanosen babesa du alarma-egoera luzatzeko
Sanchezen Gobernuak jeltzaleek jarritako baldintzak onartu dituzte, eta, horrenbestez, EAJren babesa gehitu dio. PPk iragarri du abstenitu egingo dela.
2020/05/05 - 00:12
Alarma-egoeraren laugarren luzapena, kolokan
PPk aurreratu du ez duela horren alde bozkatuko, baina ez dago argi abstenituko den ala kontrako botoa emango duen; azken horrek gako bilakatuko lituzke Ciudadanos eta EAJ. ERCk aurka bozkatuko du.
2020/03/25 - 10:56
Alarma-egoera beste bi astez luzatzea eztabaidatuko du gaur Kongresuak
Osoko bilkura 15:00etan hasiko da, eta alarma-egoera luzatzeko gehiengo osoa behar da. ERC eta JxCat alderdietako ordezkariak abstenitu egingo dira.
2020/03/09 - 12:38
Arrimadas Ciudadanoseko presidente berria % 77ko bozekin
Ines Arrimadas, Ciudadanoseko bozeramailea, Francisco Igea, Gaztela eta Leongo Juntako presidenteordea, garaitu du alderdiko primarietan -azken honek % 22ko bozen babesa jaso du- .
2020/03/03 - 15:21
Vox Eusko Legebiltzarrean sartu daiteke, EiTB Focus inkestaren arabera
EiTB Focusen arabera, EAJk irabaziko lituzke autonomikoak, eta EH Bildu eta PSE-EE izango lirateke bigarren eta hirugarren indarrak. Barne-krisiek kalte egin liezaiekete PPri eta Elkarrekin Podemosi.
2020/03/02 - 19:52
PPk Urquijo berreskuratu du EAEko hauteskundeetarako
Popularrek zazpi postu gorde dizkiete Ciudadanosekoei, baina bik bakarrik lortuko lukete Legebiltzarrera iristea 2016ko emaitzak errepikatuz gero.
2020/02/23 - 14:55
Alfonso Alonsok Euskadiko PPko kideen babes osoa du
Horiek izan dira Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiaren hitzak. Fernandezek dio oraindik denbora dagoela Genovan PPk Ciudadanosekin adostutako hitzarmena Euskadira egokitzeko.
2020/02/22 - 12:09
Euskadiko PPren zuzendaritza astelehenean bilduko da, Cs-ekin adostutakoa aztertzeko
Ana Beltran PPren Antolakuntza idazkariordeak gaur esan duenez, euskal herritar guztien interesak kontuan hartuta adostu dute koalizioa egitea.
2020/02/21 - 21:16
PPk eta Ciudadanosek Madrilen sinatu dute akordioa, Alonsoren ezetza kontuan hartu gabe
PPko Teodoro Garcia Egea idazkari nagusiak eta Ciudadanoseko Carlos Cuadrado idazkariordeak apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetan koalizioan parte hartzeko akordioa sinatu dute.
2020/02/21 - 08:20
Euskadiko PPk onartezintzat jo du Ciudadanosek A5erako proposatutako zerrenda
Ciudadanosek bigarren postua izango luke Arabako eta Bizkaiko zerrendetan. Halaber, Gipuzkoan zer leku izango luketen negoziatzen ari dira Madrilen.
2020/02/18 - 21:48
EAEn koalizioa egiteko aurrera egin dute PPk eta Ciudadanosek
EAEko hauteskundeetarako koalizioak osatzeko epea ostiralean bukatzen da, eta PP eta Ciudadanos eskuineko bloke bat osatzeko ahaleginean dira.
2020/01/16 - 14:19
PSOEk A10eko emaitzak apur bat hobetuko lituzke, PPk eta Csk behera egingo lukete
Unidas Podemosek azken hauteskunde orokorretan jasotako babes bertsua lortuko luke. Voxek hirugarren indar izaten jarraituko luke.
2020/01/12 - 13:15
Madrilgo Kongresuan ordezkaritza duten taldeekin bilera erronda abiatuko du Sarek
Presoen gaia agendaren erdigunean kokatzeko 'jarrera proaktiboa' eskatu die Sarek euskal alderdiei.
2020/01/08 - 11:02
‘Badirudi PPk, Ciudadanosek eta VOXek faltan botatzen dutela ETA’
Maria Jauregi, ETAk eraildako Juan Mari Jauregiren alaba, minduta agertu da eskuineko alderdiek biktimez egindako erabilerarekin. Euskadi Irratiko ‘Faktoria’n hitz egin dugu harekin.
2020/01/05 - 11:23
PPk eta Ciudadanosek EH Bilduko diputatuaren hitzaldia kritikatu dute
Esandakoa zuzentzeko eskatu diote Mertxe Aizpuruari, baina Kongresuko presidenteak esan du "adierazpen-askatasuna bermatuta" dagoela.
2020/01/03 - 21:24
Torraren inhabilitazioak erreakzio politiko oldea ekarri du
PSOEk "zalantza handiak" ditu Batzordeak Torra inhabilitatzeko duen eskumenaren inguruan. Junts per Catalunyak salatu du "aberrazio juridikoa eta demokraziaren aurkako beste eraso bat" dela.
2019/12/30 - 21:19
Estatuko Abokatua ERCen zerbitzura jarri izana leporatu diote Sanchezi
Gobernuari lotsagarria, traidorea eta Konstituzioaren aurkakoa deitu diote PPk, VOXek eta Ciudadanosek. Buruzagi eta militante sozialisteei dei egin diete Pedro Sanchezen aurka egin dezaten.
2019/12/24 - 13:18
Atzera bota dute Torrari Parlamentuko diputatu egiaztagiria kentzeko eskaera
Probintziako Hauteskunde Batzordeak PPri, Ciudadanosi eta Voxi gogorarazi die Torraren urte eta erdiko desgaikuntza agintzen duen ebazpena oraindik ez dela irmoa.
2019/12/16 - 15:34
PSOEk abstentzioa eskatu dio PPri eta baietza CSi, ERCren menpe egotea nahi ez badute
Casadok ez du Sanchezen inbestidura ahalbidetuko ERCren menpe dagoen bitartean. Arrimadasek, berriz, 4 puntuko akordioa eskaini dio Sanchezi Gobernu moderatua osatzeko.