PSOEk A10eko emaitzak apur bat hobetuko lituzke, PPk eta Csk behera egingo lukete
Hauteskunde orokorrak gaur egingo balira, Alderdi Sozialistak irabaziko lituzke berriro, A10eko bozetan lortutako emaitzak apur bat hobetuta, gainera. Hala ondorioztatu du Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako azken inkestak.
Boto estimazioari buruzko galdeketak honako emaitzak aurreikusi ditu: PSOEk boto-emaileen % 28,3ren babesa izango luke, A10ean baino hiru hamarren gehiago, eta Alderdi Popularrari 8,3 puntuko aldea aterata. PPk botoen % 20 eskuratuko luke, azaroko hauteskunde orokorretan baino zortzi hamarren gutxiago. Ciudadanosek ere (Cs) behera egingo luke: A10ean lortutako botoen % 6,8tik % 5,6ra igarota.
Koalizio gobernuaren bazkideak, Unidas Podemosek, azken bozetan lortutako emaitza bertsuak eskuratuko lituzke, hots, botoen % 12,8.
Bestalde, Voxek hirugarren indar izaten jarraituko luke, botoen % 12,5ekin (antzeko babesa eskuratu zuen azaroan).
Euskal alderdiak, berdintsu
ERC izango litzateke Kongresuko bosgarren alderdia, botoen % 3,6ko estimazioarekin, hots, azaroan lortutako bertsua (% 3,61). JxCatek ere oso antzeko emaitzak lortuko lituzke (botoen % 2,2).
Euskal alderdiari dagokionez, EAJk eta EH Bilduk duela bi hilabete jasotako babesa eskuratuko lukete berriro: % 1,6 eta % 1,1, hurrenez hurren. A10ean, botoen % 1,57 eta % 1,15 jaso zuten. Navarra Suma koalizioak botoen % 0,4 eskuratuko luke.
Taldeka bereizita, ezkerrak (PSOE, Unidas Podemos eta Mas Pais kontuan hartuta) irabaziko lituzke hauteskundeak (botoen % 43,4); eskuinak (PP, Vox, Ciudadanos), aldiz, botoen % 40,8 lortuko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.