Madrilgo Kongresuan ordezkaritza duten taldeekin bilera erronda abiatuko du Sarek
Milaka pertsonak Bilbon eta Baionan espetxe politika aldatzea eskatu eta biharamunean, euskal presoen eskubideen aldeko Sare plataformak aurrera begira dituen erronken berri eman du hedabideen aurrean.
Atzoko mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrei, boluntarioei eta eragileei eskerrak eman ondoren, Arantza Aldezabal Sareko eledunak iragarri du Espainiako Gobernu berria eratzen denean, bilera erronda abiatuko dutela Madrilen ordezkaritza duten eta "harrera egiteko prest" dauden talde guztiekin. Horiei euskal presoen egoerari buruzko txostena helaraziko zaie, eta helburua euskal presoen auzia agendaren erdigunean kokatzea dela esan du plataformako bozeramaileak.
"Gure helburua Madrilen ordezkaritza duten alderdiak informatu ahal izatea da, baina baita jarrera pro-aktibo bat eskatzea ere, giza eskubideek, esparru horretan, ahaztutako zerbait izateari utz diezaioten, eta alderdi eta talde parlamentarioen agendetan sar dadin", adierazi du.
Halaber, presoek bizi duten egoera nazioartera helaraztea da Sarek mahai gainean duen beste lan-ildo nagusietako bat. Horretarako, Aldezabalek aurreratu duenez, gatazka egoeratan gertatzen diren giza eskubideen urraketen inguruko nazioarteko kongresu bat antolatzea aztertzen ari dira, beste hainbat erakunderekin elkarlanean.
Rosa Roderok, Joseba Goikoetxea ETAk hildako Ertzaintzako sarjentuaren alargunak, eta Axun Lasak, Joxean Zabala GALeko biktimaren arrebak, Bilboko manifestazioaren amaieran irakurritako manifestuko hitzak ekarri ditu gogora Sareko ordezkariek. Horren hitzetan, giza eskubideen errespetua ezinbesteko urratsa da bizikidetzan sakontzeko, "giza eskubideen bermerik gabe ez baitago elkarbizitza eraikitzerik".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.