Hauteskunde kanpaina gauerdian hasiko da, Katalunia ardatz
Gauerdian hasiko da azaroaren 10eko hauteskunde kanpaina. Azken zazpi hilabeteotan dugun hirugarrena da honakoa, eta 2015etik laugarren boz orokorrak izango ditugu. Hauteskundeen errepikapenak herritarren artean sor dezakeen nekea ez ezik, 'proces' auziko epai gogorrak eragindako lurrikara politikoa ere izango ditu ezaugarri hastear dagoen kanpainak. Hala, boto-emaileak aktibatzea (EiTB Focus inkestaren arabera, herritarren % 22,6 duda-mudan daude) eta Kataluniaren auziaren aurrean jarrera hartzea izango dute helburu alderdiek.
Kanpainak ohi baino astebete gutxiago iraungo du, baina alderdiak aspalditik daude kanpainaurrean murgilduta, batez ere Unidas Podemosen eta PSOEren arteko elkarrizketek kale egin zutenetik. Azaroko hauteskunde hauetan ere zaila izango omen da gobernua osatzeko gehiengo nahikoak lortzea, eta inkesta gehienen arabera, Kongresua oso zatituta egongo da, beste behin.
Gobernua osatzeko ziurgabetasun horri Kataluniako krisia batu zaio, eta ez dirudi, gainera, epe laburrean konponduko denik. Kataluniako auziak, bada, zuzenean eragingo dio kanpainari. Atzo bertan Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak azalpenak eman behar izan zituen, sozialisten programak Espainiaren nazio aniztasuna aitortuko duela argituta, aurrez argitaratutako zirriborro batek horri aipamenik egiten ez ziola eta.
"Lubakiaren" bestaldean, PP, Ciudadanos eta Vox daude, eskuinaren botoak bereganatzeko ahaleginetan. Hirurek Katalunia hartu dute oinarri, bertan izandako istiluak eta jardunean dagoen Espainiako Gobernuaren "epelkeria" kritikatzeko.
Bien bitartean, Unidas Podemos apirilean lortutako ordezkaritza mantentzen ahaleginduko da, PSOErekin koalizio gobernu aurrerakoi bat negoziatu ahal izateko. Pablo Iglesiasek estu hartuko ditu berriro sozialistak, hauteskundeen errepikapenaren erantzule egiten baititu eta PPrekin gobernua osatzeko asmoa dutela uste baitu.
Kataluniako alderdien artean ere ez da giro izango. ERC eta JxCat alderdien arteko borrokak errepublikanoei egingo omen die mesede, inkesten arabera. Izan ere, estrategia ezberdina dute biek, Espainiako Gobernuari presio egitearen taktika partekatzen badute ere. CUP lehen aldiz aurkeztuko da hauteskunde orokorretara, eta horrek beste agente bat erantsiko du.
Euskal Autonomia Erkidegoan, inkestek aurreikusitako emaitza onekin gogotsu abiatuko dira EAJ, EH Bildu eta PSE-EE. EiTB Focusek 6-7 eserleku aurreikusi zizkien jeltzaleei, eta CISen arabera, bosgarren diputatua ere lor lezake koalizio abertzaleak; sozialistek apirileko emaitzei eutsiko liekete, bi inkeston arabera. Elkarrekin Podemosek, bestalde, Mas Pais izango du lehiakide Bizkaian, eta horrek eserleku bat galarazi diezaioke lurralde horretan. EAEko Alderdi Popularra Pablo Casadoren alderdiari inkestek iragarritako igoerari atarramendua ateratzen saiatuko da, A28an Araban galdutako diputatua berreskuratzeko.
Kanpaina hasierako ekitaldiak
Gasteiz hautatu dute EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk kanpainari ekiteko. Jeltzaleak 21:00etan batuko dira Loma jeneralaren plazan; bertan izango dira Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Almudena Otaola eta Maribel Vaquero Senaturako hautagaiak. Koalizio moreak Silken hotelean egin du hitzordua (19:00etan), eta Lander Martinez idazkari nagusiaren eta Kongresurako zerrendaburuen (Pilar Garrido, Roberto Uriarte eta Juantxo Lopez de Uralde) hitzaldiak entzun ahalko dira. Ordu erdi geroago (19:30ean) izango da sozialisten mitina: Idoia Mendiak eta Patxi Lopez (Bizkaia), Isabel Celaa (Araba) eta Odon Elorza (Gipuzkoa) hautagaiek hartuko dute hitza.
EH Bilduk Donostian abiatuko du kanpaina, Tabakalerako Prisma aretoan. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak eta Mertxe Aizpurua Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak hitz egingo dute bertan.
Azkenik, Bilbon izango dira Alderdi Popularraren eta Mas Paisen ekitaldiak. 'Popularrak' Ercilla hotelean bilduko dira (19:00etan), Alfonso Alonso presidentea eta Bea Fanjul, Marimar Blanco eta Iñigo Arcauz zerrendaburuak bertan daudela. Ordubete geroago (20:00etan, Euskadi plazan) gauza bera egingo du Mas Paisek, Txema Urkijo Kongresurako hautagaiaren hitzaldiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.