Confebask
2015/04/22 - 20:49
Jaurlaritzak 'pribatuan aitortzen du' ilegalizazio eskaria egon zela
Halaxe adierazi du Txiki Muñoz ELAren idazkari nagusiak, Confebaskek ELA eta LAB legez kanporatzeko egin omen zuen eskariari erreferentzia eginez.
2015/03/24 - 12:08
Langabeziak % 13,5 egingo du behera aurten EAEn, Confebasken arabera
Eduardo Aretxaga euskal enpresaburuen elkarteko presidentearen ustez, euskal ekonomiak krisiaren txarrena gainditu du jada, "egoera irauli" egin delako "susperraldiaren ikuspuntutik".
2015/03/24 - 11:17
Aretxaga: '2015ean langabezia tasa % 13,5era jaistea espero dugu'
Confebaskeko zuzendari nagusiaren ustez, egoera ekonomikoak nabarmen egin du hobera azken hilabeteetan eta jada 'ez gaude atzeraldian'.
2015/02/26 - 13:04
Confebask: 'Villalabeitiaren soldata txikiagoa ere izan zitekeen'
Miguel Angel Lujua EAEko patronalaren presidentearen aburuz, Fernandez 'eredugarria' izan zen soldata jaitsita.
2015/02/26 - 12:28
Lujua: 'Madrildik datorren akordio ororen kontra daude ELA eta LAB'
Bi sindikatuek negoziazio kolektiboa eragin duten "blokeoa" salatu du Confebaskeko buruak eta, horrela jarraituz gero, "hitzarmenak EAEtik kanpo kontrolatuko" direla ohartarazi du.
2015/02/16 - 17:17
ELAk Mutuen Legea negoziazioaren bidez geldiaraztea eskatu du
Gainera, salatu duenez, “ez da kasualitatea”, Euskadin, Miguel Angel Lujua Confebask patronaleko presidentea Mutualiako zuzendaria ere izatea.
2015/01/23 - 13:38
Confebask: 'EBZk ez du huts egin'
Nolanahi ere, EBZren planaren "benetako eragina" zein den ikusi beharko dela ohartarazi du Miguel Angel Lujuak.
2014/12/29 - 14:07
2015ean 17.000 lanpostu sortuko direla espero du Confebaskek
Gainera, Miguel Angel Lujua buru duen patronalaren arabera, % 1,9ko hazkundea izango da EAEn datorren urtean.
2014/12/29 - 13:55
2015ean 17.000 lanpostu sortuko direla aurreikusi du Confebaskek
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak azaldu duenez, euskal ekonomia % 1,9 igoko da datorren urtean, eta 17.000 lanpostu sortuko dira.
2014/12/05 - 19:53
ELAk eta LABek Confebask 'atzerakoia' elikatzea egotzi diote Urkulluri
Eusko Jaurlaritza elkarrizketa sozialerako mahaian patronalarekin eseri izana gaitzetsi dute, sindikatuak "legez kanporatu" nahi dituelakoan.
2014/12/04 - 12:12
Sindikatuen dokumentuagatik azalpenak eskatuko dizkio CCOOk Confebaski
Unai Sordo CCOO Euskadiko bozeramaileak azalpenak eskatuko dizkio gaur Confebask patronalari ELA eta LAB sindikatuen erroldatik kentzeko ustez egin duen dokumentuaren inguruan.
2014/12/01 - 12:06
Confebaskek 'adierazpen irmo' batekin erantzungo die ELAri eta LABi
Lujuak nabarmendu duenez, patronalak ez du sindikatu abertzaleak legez kanpo uztea eskatzen duen dokumenturik idatzi.
2014/12/01 - 11:59
'Confebaskek ez du sindikatuen aurkako dokumenturik bidali'
Miguel Angel Lujuak iragarri duenez, Confebaskek datorren ostegunean adierazpen argia egingo du sindikatuen aurka ustez bidalitako dokumentua ukatuz.
2014/11/28 - 14:28
Confebask gaitzestea eskatuko du EH Bilduk Legebiltzarrean
ELAk eta LABek aurkeztutako mozioa defendatuko du koalizio abertzaleak. Patronalak bi sindikatu hauek legez kanpo uzteko eskaera egin duela salatu dute sindikatuek eta alderdiak.
2014/11/27 - 13:24
'Confebaskek ELA eta LABen akusazioak irmotasunez argitu behar ditu'
Juan Maria Aburto sailburuak ELA eta LAB legez kanpo uztea proposatzen duen dokumentuarekin zer gertatzen den azaltzeko eskatu dio patronalari, 'larria' eta 'onartezina' delako.
2014/11/26 - 14:35
Muñozek ELA eta LAB desagerrarazten saiatzea egotzi dio Confebaski
ELAk Urkullu lehendakariarekin eta Ortuzar EAJko buruzagiarekin bilera bana egitea eskatu du.
2014/11/21 - 19:23
Confebaskek ELA eta LAB 'legez kanpo' uztea eskatu du, LABen esanetan
“Ez dugu eskatu eta ez genuke sekula egingo”, erantzun du Confebaskek agiri batean. Sindikatuak “legez kanpo” uztea eskatu duenik “guztiz eta irmotasunez” ukatu du patronalak.
2014/11/06 - 11:52
Confebaskek enpresarien eta politikarien irudia garbitzea eskatu du
Miguel Angel Lujuak adierazi duenez, "herrialde batek agintari desegokiak baditu, ez da atzerriko kapitalik sartuko, ekonomia ez da egonkortuko eta nazioartearen konfiantza galera ekarriko du".
2014/11/06 - 11:41
Lujua: 'Gizarteak ezin ditu ustelkeria kasu gehiago onartu'
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak adierazi duenez herrialde baten izen ona funtsezkoa da kanpoko inbertsoa erakartzeko orduan.
2014/10/08 - 01:02
Eduardo Arechaga bizkaitarra, Confebaskeko zuzendari nagusi berria
Nuria Lopez de Guereñuk iragan uztailean dimisioa eman eta gero, erabakia hartu du Confebaskeko zuzendaritzak. Arechaga aho batez izendatu du EAEko patronalaren zuzendaritzak.