Confebask
2015/12/23 - 14:30
2016an 18.000 lanpostu sortuko direla aurreikusi du Confebaskek
Patronalaren arabera, ekonomiak 'hirugarren urtez errekuperazioaren bideari eutsiko dio'. Langabezia tasa % 13ra jaitsiko dela aurreikusi du enpresarioen elkarteak.
2015/11/24 - 13:42
LABek 'hormak' eraikiko ditu patronalaren proposamenari aurre egiteko
Ainhoa Etxaideren esanetan, Confebaskek lan-harremanetarako eredu berriaren inguruan aurkeztutako dokumentua 'neurriz gainekoa' da.
2015/11/24 - 13:11
Enpresen sorrerari dagokionez, 2010az geroztik urririk onena Euskadin
Bestalde, autonomoen kopuruak ere gora (789) egin zuen iragan urrian. Gainera, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen kopuruak % 21,3 behera egin zuen.
2015/11/18 - 14:53
Confebasken proposamena 'iraintzat' jo du ELAk
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak gogor kritikatu du Confebasken lan harremanetarako proposamena. LABentzat, 'basakeria' da dokumentua.
2015/11/17 - 10:46
Soldatak produkzioaren araberakoak izatea proposatu du Confebaskek
Halaber, zenbait lanbidetan lan-urteak pixkanaka luzatzea eskatu du patronalak azken proposamenean, baina sindikatuek irrealtzat jo dute proposamena.
2015/11/11 - 12:43
ELA 'aurreko garai eta ekintzetara' itzuli dela uste du Larrañagak
Confebaskeko buruaren hitzetan, 'inozoa' izatea izan dela bere 'bekatua', ELArekin akordiotara iristeko 'ilusioa' zuelako. 'Begi bistakoa denez, zaila izango da', esan du.
2015/11/10 - 22:40
11 orduko lanegunak ezartzea egotzi dio ELAk Confebaskeko buruari
Sindikatu abertzaleak salatu duenez, prekarietatea "lan publikoak kontratatzen dituzten leku guztietara hedatzen da".
2015/11/10 - 21:36
Confebaskeko buruak bere enpresan 11 orduko lanaldia ezarri duela dio ELAk
ELA sindikatuak salatu duenez, Confebaskeko Roberto Larrañagak azpikontraten katea sortu du bere enpresa batean, eta langileei 11 orduko lanaldia ezarri die, orduko bost euro ordainduta.
2015/09/29 - 12:17
Confebaskek kezkatuta ikusiko luke Kataluniako egoera Euskadin
Roberto Larrañaga presidentearen ustez, eztabaida independentistak "kezka eragiten du ezegonkortasuna sortzen badu"; izan ere, Katalunian "gizartea zatitu" duela uste du.
2015/09/29 - 11:46
'Eztabaida independentistak ezegonkortasuna badakar, kezkatzen gaitu'
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak adierazi duenez, Katalunian gertatu denak gizartearen haustura eragin du eta ez du nahi horrelakorik EAEn gertatzerik.
2015/09/08 - 14:14
Lehendakariak Confebaskeko presidente berria hartu du
Lehendakariak Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente berria hartu du. Bileran, Miguel Ángel Lujua, erakunde horren aurreko presidentea ere izan da.
2015/07/28 - 13:42
Cebekek Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente gisa aintzatesten du
Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, adierazi du Larrañagaren hautaketan abstenitu izana lau urtetan zehar SEAk egindako leialtasun ezen ondorioa dela.
2015/07/21 - 12:59
Toña: 'Cebeken eta SEAren arteko harremana ez da ona'
Bizkaiko patronala Confebaskeko presidentea aukeratzeko bozketan abstenitu izana ez dela garrantzitsua uste du Enplegu sailburuak.
2015/07/20 - 17:08
Roberto Larrañaga euskal enpresarien buru izendatu dute
Polemikarekin hartu du Miguel Angel Lujuaren oinordetza. Aukeraketan, Bizkaiko patronalak argi utzi du bere desadostasuna eta abstenitu egin da.
2015/07/20 - 15:20
Roberto Larrañaga izango da Confebaskeko presidente berria
Euskadiko patronalaren aurreko burua, Miguel Angel Lujua, ordezkatuko du.
2015/07/20 - 10:48
Confebaskek gaur aukeratuko du presidentea
Roberto Larrañaga hautagaia aurkeztu du SEAk, baina oraindik ez dago argi zer egingo duen Cebek bizkaitarrak.
2015/07/17 - 12:36
Lan harremanak biziberritzen asmatu ez izana deitoratu du Lujuak
Confebaskeko presidente izateari utziko dion honetan, indarkeriaren amaiera eta susperraldi ekonomikoa aipatu ditu Miguel Angel Lujuak agurreko mezuan.
2015/07/10 - 12:55
Negoziazio kolektiboak 'porrot' egin duela aitortu du Confebaskek
Bere agintaldiko "puntu beltza" negoziazio kolektiboa "guztiz blokeatuta" egotea dela aitortu du Miguel Angel Lujua presidenteak.
2015/07/10 - 11:57
Sindikatuekin akordio falta deitoratu du Lujuak
Miguel Angel Lujua Confebaskeo presidentea, bukatzear den agintaldian sindikatuekin akordiorik ez lortu ez izanak penatzen du. Adostasunaren porrota 'denon porrota' dela adierazi du.
2015/07/02 - 22:46
LAB 'pozik' agertu da Confebaskek bilera bertan behera utzi ondoren
“Prekarietatea inolako mugarik gabe zabaltzen ari den patronal bati errespeturik” zor ez diotela adierazi du Etxaidek. Bestalde, sindikatu abertzalearen jarrera kritikatu dute UGTk eta CCOOk.