417 konpainia gehiago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpresen sorrerari dagokionez, 2010az geroztik urririk onena Euskadin

Bestalde, autonomoen kopuruak ere gora (789) egin zuen iragan urrian. Gainera, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen kopuruak % 21,3 behera egin zuen.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Enpresen sorrerari dagokionez, 2010az geroztik Euskadik izan duen urririk onena izan da azkena; izan ere, Gizarte Segurantzan 417 konpainiek izena eman zuten, Confebaskek gaur jakitera eman duenez.

Urtebetean 775 enpresa sortu dira, 2014ko urrian baino % 1,3 gehiago. Guztira, 58.622 konpainia berri. 2015eko lehen hamar hileetan 560 enpresa sortu dira. 2014ko lehen hamar hilabeteetan 405 konpainia sortu ziren.

Gorakada Bizkaian eta Gipuzkoan eman dela goraipatu du enpresaburuen elkarteak. Araban, aldiz, beherakada txiki bat izan da.

Autonomo gehiago

Bestalde, 789 autonomo gehiagok izena eman zuen urrian, EAEn, 2014ko urriarekin alderatuta 260 gehiago (% 0,2). Guztira, 173.807 autonomo dira.

Kasu honetan ere urririk onena izan da, 2014koaren ondoren. Hala ere, krisia hasi zenetik 15.989 autonomo (- % 8,4) galdu direla zehaztu du patronalak.

Enpresa gutxiago hartzekodunen konkurtsoan

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresak % 21,3 murriztu ziren irailera arte, 2014ko aurreneko bederatzi hilabeteekin alderatuta. 269 konpainia daude konkurtsoan. 2014ko urtarriletik irailera bitartean, ostera, 342 enpresa egon ziren egoera berdinean.

Sektoreka, industrian konkurtsoen beherakadarik handiena gertatu da (- % 57,3). Eraikuntzan (- % 12,1) eta zerbitzuetan (- % 8,3) beherakada txikiagoak izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X