TAXIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako taxiek hiru orduz etengo dute zerbitzua Zinemaldiaren irekieran

VTC lizentzia duten ibilgailuen jardueraren "irregulartasunengatik" protesta egin dute eta aurreratu dute urriaren 7an manifestazio autonomikoa egingo dutela. 

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/08/09/522953/522953_taxi_thumbnail.jpg"/><br/><strong>Taxi Donostia eitb</strong>
Donostiako taxiak. Argazkia: EITB

Donostiako eta Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuetako taxiek zerbitzua emateari utzi diote ostiral honetan, 18:00etatik 21:00etara, Donostiako Zinemaldiaren irekiera baliatuz, ibilgailu gidaridunen (VTC lizentziadunak) jardueraren "irregulartasunak" salatzeko.

Ohar baten bidez, Taxiaren Euskal Federazioak adierazi du 400 taxi baino gehiago geldituko direla. Gipuzkoako hiriburuan zerbitzua ematen duten bi elkarteak (Radio Taxi Donosti eta Vallina) eta Donostialdeko hamaika udalerriak biltzen dituen Erregimen Bereziko Eremuko taxi guztiak atxiki dira protesta ekintza honetara. Horrez gainera, Donostiako aireportuan zerbitzua ematen duten Hondarribiko eta Irungo taxiak ere mobilizatuko dira.

Federazioaren esanetan, azken hilabeteetan egindako ikuskapenek "berretsi dute indarrean dagoen araudia behin eta berriz ez dela bete". Hala ere, bere hitzetan, "administrazioaren erantzuna oraindik ez da nahikoa" benetan betetzen dela bermatzeko. 

Federazioak "ikuskapen-lana eta zigorrak indartzea" eskatzen du, baita plataforma digitalen erantzukizun handiagoa ere, indarrean dagoen araudiaren arabera eskaini ezin diren zerbitzuak eskaintzea eragozteko. 

Federazioak mobilizazio gehiago izango direla iragarri du. Ohartarazi duenez, egutegi hori areagotuz joango da "administrazioek araudia betetzen dela eta sektore osorako lehia-baldintza berdinak bermatzen dituzten neurri eraginkorrak hartzen dituzten arte". Hala, urriaren 7an Donostian "manifestazio autonomikoa" egingo dutel aurreratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X