Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Petrolioa ateratzeko azpiegitura. Artxiboko argazkia: Europa Press
Brent petrolioaren prezioa, Europan erreferentzia dena, % 0,65 merkatu da goizeko lehen orduan (Euskal Herrian 07:00ak zirenean), upela 108,04 dolarrean kokatzeraino. Bien bitartean, Ekialde Hurbilean tentsioak bere horretan jarraitzen du eta horri gehitu behar zaio petrolio-ontziek ezin direla Ormuzko itsasartean ibili, itxita dagoelako, eta Ekialde-Mendebaldeko oliobidea (Saudi Arabia) ere itxi dutela.
Atzo Brent upela 110 dolarreraino iritsi zen, pasa den maiatzetik izandako preziorik garestiena.
Merkatuen aurreikuspenen arabera, petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko du Ormuzko itsasartearen eta Saudi Arabiako oliobidearen itxieraren ondorioz.
Bestalde, AEBn erreferentzia den West Texas Intermediate (WTI) petrolioaren prezioa % 0,97 igo da, eta upela 104,8 dolarrean dago.