Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inguru bideratuko ditu Basque Zirkular Metals proiektuaren bidez, altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzeko. Diruaren % 70 kapital pribatua izango da.
Proiektuak 11 industria-enpresa, bost kluster eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak bilduko ditu. Siderurgian, automobilgintzan, mugikortasun jasangarrian, energia eolikoan, fabrikazio aurreratuan eta eraikuntzan eragingo du.
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak asteazken honetan aurkeztu du ekimena Barakaldon. Besteak beste, ArcelorMittal Sestao, Sidenor, Tubacex, CAF, Gestamp eta Haizea Wind Group enpresek parte hartuko dute.
Materialen trazabilitatea
Proiektuaren lehen urratsetako bat Produktuaren Pasaporte Digitala 2026an abian jartzea izango da. Europar Batasunaren eskakizunari erantzuten dio tresnak, eta altzairuaren, aluminioaren eta beste metal batzuen trazabilitate digitala hobetzea du helburu.
Gainera, kalitatezko bigarren mailako lehengaien eskuragarritasuna hobetzea, materialen berrerabilera eta sailkapena sustatzea eta teknologiak garatzea aurreikusten du proiektuak. Helburuen artean daude, halaber, lehengaien kanpo-mendekotasuna murriztea eta karbono-isuri txikiagoa duten produktuak bultzatzea.
Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordeak azaldu duenez, altzairuak eta metalek industriaren balio erantsi gordinaren % 49 eta 110.000 lanpostu baino gehiago hartzen dituzte Euskadin. Urtero 10 milioi tona metal inguru kontsumitzen dira, eta industria-materialen karbono-aztarnaren % 63 dagokie.
Allenderen arabera, helburua ez da Euskadin lehengai gehiago ekoiztea, baizik eta materialak hobeto aprobetxatzea, haien trazabilitatea hobetzea eta bigarren mailako lehengaien erabilera handitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.