Confebask
2016/12/27 - 21:17
EAEko ekonomia % 2,5 haziko da 2017an, Confebasken arabera
Era berean, patronalak dio 16.000 lanpostu sortuko direla 2017an eta euskal ekonomia laugarren urtez jarraian hazi egingo dela.
2016/12/14 - 17:11
Hego Euskal Herrian lan-istripuak ugaritu egin direla ohartarazi dute
Sindikatuek azaldu dutenez, 53 behargin hil dira aurten; hildako langileen herenak azpikontrata batentzat egiten zuten lan; eta egunero 288 lan-istripu izan dira.
2016/11/30 - 15:39
Confebask eta sindikatuak, mahai berean batzartuta
Bileran, Euskadiko lan hitzarmenak estatu mailakoen aurrean lehenesteko lehen pausoa eman nahi izan dute. Baikor amaitu dute bilera.
2016/11/30 - 10:45
Confebaskek eta sindikatuek euskal hitzarmenei buruz hitz egingo dute
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak urtarrilaren 10ean beste bilera bat egingo dute.
2016/11/10 - 17:47
Confebask, CCOO eta UGTren arteko ituna 'bukatzea' eskatu dute LABek
Gerora Eusko Jaurlaritza ere batu zen akordiora, eta, LABek dioenez, ez du Gobernuarekin harreman normalizaturik izango itun hori indarrean dagoen artean.
2016/10/24 - 13:02
Confebasken ustez, Biurrunek zuhurtziarik gabe jokatu du
Roberto Larrañagaren ustez, Biurrunek 'zuhurtziaz eta zintzotasunez' jokatu beharko luke, aldi baterako langileak kalte-ordainak eskatzera animatu zituenean.
2016/09/12 - 16:11
ELAk eta LABek ordezkari sindikalen manifestazioa egingo dute
Uztailaren 22an Gizarte Elkarrizketaren Mahaia delakoan Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboaren inguruan adostutako ituna salatuko dute.
2016/07/27 - 23:23
Confebask-CCOO-UGT ituna 'hipokresia' dela salatu dute ELAk eta LABek
Akordio horren helburua "gutxiengo sindikalarekin sinatutako akordioei lehentasuna ematea" dela salatu dute zentral abertzaleek.
2016/07/27 - 13:06
Arechaga: 'Hemendik aurrera, hitzarmenak ez dira izango guztientzat'
Confebaskeko zuzendari orokorrak, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, azaldu du zein ondorio dituen ezartzeak mugatutako eragineko hitzarmenak (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2016/07/22 - 17:13
Jaurlaritzak bat egin du Confebasken, UGTren eta CCOOren itunarekin
Toñak azaldu duenez, "bertan egon nahi izan dutenen arteko adostasunaren ondorio" da gaur sinatutako akordioa, ELA eta LABi erreferentzia eginez.
2016/07/22 - 16:42
Eusko Jaurlaritzak, CONFEBASKek, UGTek eta CCOOek sinatu dute akordioa
Elkarrizketa sozialaren mahaia izenekoan dauden partaideek sinatu dute hitzarmen kolektiboak desblokeatzeko akordioa. Beste asmo bat du sinatutako txostenak Euskadin negoziatzen dena bermatzea.
2016/07/22 - 12:17
Urkullu, Toña eta Tapia, Confebasken Batzorde Exekutiboan
Iñigo Urkullu lehendakariak, eta Arantxa Tapia, Cristina Uriarte eta Angel Toña sailburuak Confebasken Batzorde Exekutiboan parte hartu dute, Lehendakaritzan.
2016/07/22 - 09:08
Confebaskek, CCOOk eta UGTk akordioa sinatuko dute gaur
Akordioa sinatzeko, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia 12:00etarako deitu du Eusko Jaurlaritzak Gasteizen. Itunak ez du gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuen babesik izango.
2016/07/20 - 18:36
Confebaskek enpresa itunak eskatu ditu, orokorrak sinatzea lortu ezean
Bestalde, EAEko patronalak mantendu egin du aurtengo hazkunde aurreikuspena: % 2,6.
2016/04/18 - 17:03
Lan-harremanetarako eredu berriak aplikatu dituzte zenbait enpresak
Confebaskek "Lan-harremanetarako etorkizuneko eredua" aurkeztu aurretik, badira eredu berritzaileen alde egin duten enpresak. Bridgestone, Ramondin eta Egile XXI dira horren adibide.
2016/04/18 - 14:38
'Konfiantzan' oinarritutako lan harremanak defendatu ditu Confebaskek
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen hitzetan, enpresako lan harremanak garai berrietara egokitu behar dira, edo “ez ditugu erronkak gaindituko”.
2016/03/21 - 13:19
2016an 10.600 lanpostu berri sortuko dituzte EAEko enpresaburuek
Ikasketadun langileak beharko dituzte batez ere. Enpresaburuen % 44ren arabera, formazio falta da kontratazioak egiteko oztopo nagusia.
2016/02/29 - 12:07
EAEn lanean hildakoen kopurua egonkor mantendu da 2015ean
Osalanek emandako datuen arabera, hildakoen kopuruak ez du gora egin jarduera ekonomikoa nabarmen igo bada ere.
2016/02/04 - 09:59
35 orduko lanaldira bueltatzea 'kontraesankorra' da, Confebasken ustez
Lan-astea berriro ezarri du Jaurlaritzak, baina, bien bitartean, "enpresa pribatuari inbertitzeko eta enplegua sortzeko eskatu dio", kritikatu du patronalak.
2016/01/12 - 12:54
Espainian gobernu 'egonkorra' eratzea eskatu du Confebaskek
EAEko patronalaren presidenteak nabarmendu duenez, "ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak" enpleguari eta inbertsioari eragiten diete.