Confebask
2017/12/27 - 15:38
Euskadiko ekonomia 2018an % 2,9 haziko dela iragarri du Confebaskek
2018an, euskal ekonomiak berriro ere enplegua sortu eta langabezia murriztuko duela uste du Euskal Enpresarien Konfederakuntzak.
2017/11/07 - 12:26
Larrañagak esan du Kataluniako egoerak ez duela eraginik izan Euskadin
Roberto Larrañagak Kataluniako egoeraz hitz egin du Forum Europan. Katalunian gertatzen ari denak Euskadin ez duela eragin negatiborik izan gaineratu du.
2017/10/20 - 23:20
ETAren aurrean jasan zuten bakardadea gogorarazi dute enpresaburuek
ETAk hildako 49 enpresaburuak, 52 bahituak eta "iraultza-zergaren" xantaia pairatu zuten 10.000 zuzendariak omendu dituzte Bilbon.
2017/10/20 - 22:28
Confebaskek ETAren indarkeria jasan zuten enpresariak omendu ditu
ETAren estortsioa eta indarkeria jasan zuten enpresariak omendu ditu gaur Confebask patronalak Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian.
2017/10/20 - 12:36
Confebaskek ETAren indarkeria jasan zuten enpresariak omenduko ditu gaur
400 lagun baino gehiago gonbidatu dituzte 18:00etan Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldira.
2017/10/18 - 18:10
ELAk, LABek eta Confebaskek ostalaritzako hitzarmen sektoriala babestu dute
UGT eta CCOO ez daude ados itun horrekin, eta auzitegietara eman dute. Estatuko hitzarmena nagusituko balitz, 45.000 langileren soldata erdira jaitsiko litzakeela esan dute ELAk eta LABek.
2017/07/20 - 17:06
Hazkundea aurten % 3koa izango dela esan du Confebaskek
Euskal enpresariek ukatu egin dute lan baldintzak okertu egin direla. Halaber, aurten 75.000 kontratu mugagabe sinatuko direla nabarmendu dute.
2017/07/18 - 22:07
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak aro berria abiatu du ELA eta LAB gabe
Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk "akordioak bilatzeko borondatea berritu" dute, baina ELAk eta LABek uste dute "edukirik gabeko foroa" dela.
2017/07/13 - 13:19
Confesbasken ustez, egoera ekonomikoa "ona da, oro har"
Roberto Larrañaga Confesbaskeko presidentearen arabera, “gaizki pasatzen ari diren enpresak ere badaude”, eta Fagor-CNA, CEL, Xey, General Electric eta La Naval aipatu ditu.
2017/06/24 - 15:36
Prestakuntza duala eskainiko dute EAEko unibertsitateek irailetik aurrera
Eusko Jaurlaritzak, euskal unibertsitateek eta Confebaskek unibertsitatea eta enpresa uztartuko dituen estrategia jarri dute martxan.
2017/05/03 - 22:31
Oposizioak Kupoari buruzko akordioa kritikatu du
EAJk "on"tzat eman du, baina EH Bilduk uste du "herri ikuspegiarekin" negoziatu behar zela; eta Podemos Euskadik, herritarren eskubidearekin "salerosketan" aritu direla.
2017/04/17 - 21:22
ETAk enpresariengan eragindako sufrimendua aitortzea nahi du Confebaskek
Roberto Larrañaga presidenteak esan du enpresariek "asko" sufritu dutela ETAren jardueragatik eta gizarteak sufrimendu hori aitortu egin beharko lukeela.
2017/04/13 - 15:54
Confebaskek begi onez ikusi du EAJk Estatuko aurrekontuetan parte hartzea
Bestalde, jeltzaleek esan dute bilera gehiago aurreikusi dituztela Rajoyren Gobernuarekin, baina ez dagoela ezer sinatuta ez adostuta.
2017/03/27 - 18:23
Lanbide Heziketa Duala 7.000 ikaslerengana zabaldu nahi dute 2020rako
Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak, Mondragon Taldeak eta DanobatGroup, Petronor, UVESCO, Tubacex eta ITP enpresek lanbide heziketa indartzeko hitzarmena sinatu dute.
2017/02/10 - 14:22
Roberto Larrañaga: 'Zerga gehiagok hazkundea oztopa dezakete'
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen aburuz, enpresei ezartzen zaizkien zergak areagotzen badira, hazkunde ekonomikoari kalte egin liezaiokete.
2017/01/17 - 18:17
EAEko hitzarmenak babesteko ituna egin dute sindikatuek eta patronalak
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Confebask patronala akordio batera iritsi dira, EAEko lan-hitzarmenak Estatukoen gainetik lehenesteko.
2017/01/17 - 11:31
Confebask eta sindikatuen arteko bilera, EAEko lan-hitzarmenak hizpide
16:00etan elkartuko dira, EAEko lan-hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenesteko akordioa ixten saiatzeko.
2017/01/13 - 14:54
Unai Sordo ziur dago asteartean akordioa sinatuko dutela Confebaskekin
Horrela bada, Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak proposamen bat egin du: lau sindikatuen arteko batasuna bultzatzea patronalen aurrean hitzarmenak desblokeatzen ahalegintzeko.
2017/01/10 - 12:23
Lan hitzarmenen inguruko bigarren bilera
Negoziazio kolektiboaren inguruan akordioa lortu nahi dute, Euskadiko hitzarmenak estatukoen aurrean blindatu ahal izateko.
2017/01/10 - 10:51
EAEko lan-hitzarmenak lehenesteko akordioa, hurbilago
Patronalak eta sindikatuek onartu dute EAEko lan-hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenesteko akordioa ixtear daudela.