Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Confebaskek begi onez ikusi du EAJk Estatuko aurrekontuetan parte hartzea

Bestalde, jeltzaleek esan dute bilera gehiago aurreikusi dituztela Rajoyren Gobernuarekin, baina ez dagoela ezer sinatuta ez adostuta.
Roberto Larrañaga Cofebasken presidentea. Argazkia: Efe
Roberto Larrañaga Cofebasken presidentea. Argazkia: Efe

Roberto Larrañaga Cofebasken presidenteak uste du ona izango litzatekeela EAJk Estatuko Aurrekontu Orokorren onarpenean parte hartzea, nahiz eta aitortu "baldintzak" ikusi beharko liratekeela.

EAEko patronalaren burua, Europa Pressen egindako elkarrizketa batean, gustura agertu da EAEko aurrekontuak onartu direlako, nahiz eta "ekonomia suspertzeko partida gehiago”" nahiko lituzkeen.

Espainiako Estatuko Aurrekontuen harira, Larrañagak begi onez jo du jeltzaleek Rajoyren Gobernuaren aurrekontuak aurrera ateratzen laguntzea.

EAJ-Espainiako Gobernua bilera gehiago

Larrañagak esandakoaren aurrean, Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidenteak esan du datozen asteetan bilerak daudela hitzartuta EAJren eta Espainiako Gobernuko ordezkarien artean Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan hitz egiteko, baina azpimarratu du ez dagoela "ezer adostuta eta sinatuta" oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X