POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA 'aurreko garai eta ekintzetara' itzuli dela uste du Larrañagak

Confebaskeko buruaren hitzetan, 'inozoa' izatea izan dela bere 'bekatua', ELArekin akordiotara iristeko 'ilusioa' zuelako. 'Begi bistakoa denez, zaila izango da', esan du.
Roberto Larrañaga - Confebask
Roberto Larrañaga, Confebask.

Roberto Larrañaga Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzako idakari nagusiak gogor kritikatu ditu, atzo, Adolfo Muñoz ELAko buruak esandakoak; 11 orduko lanegunak ezartzea eta ordua 5 eurotan ordaintzea leporatu zion Muñozek  patronalaren buruari.  Zentral abertzalearen esanetan, Larrañagaren enpresak (Zikotz) "azpikontrata sare bat" eratu du, eta horren bidez prekarietatea sustatu du.

Larrañagaren aburuz, prekarietateari aurre egiteko, ELAk abiatutako kanpainak "aurreko garai eta ekintzetara" darama sindikatua. Zortzi enpresabururen aurpegiak erakutsiko dituzte, kartelen bidez,  "Zuen mozkinak, gure miseria" lelopean.

Cadena Ser irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Confebaskeko idazkari nagusiak onartu du bere konpainiak, "enpresa gehienek bezala", enpresak azpikontratatzen dituela lanerako. Zehaztu duenez, azpikontratutako enpresa guztiek betetzen dituzte indarrean dauden arauak, eta "inoiz ez du bizi izan lan gatazkarik".

"Harrituta" eta "triste" agertu da Larrañaga, atzo Txiki Muñozek esandakoengatik; "ez bakarrik niri zuzenean egin didaten akusazioagatik, sindikatu nagusiak enpresaburuei pirata deitu dielako ere bai", esan du.

Larrañagaren iritzian, argi geratu da ELAko idazkari nagusiak ez duela "herri honen errealitatea" ezagutzen. "Herri honetan langabeziaren datuak Estatukoarenak baino hobeagoak zergatik diren galdetuko nioke ELAri; eurek azken 15 urteotan erakutsi duten blokeoagatik edota enpresaburuek eusten jakin dutelako?", esan du.

Gainerako sindikatuekin dituzten harremanak "dudarik gabe, hobeagoak" direla esan du.  Confebaskeko buruaren hitzetan, "inozoa" izatea izan dela bere "bekatua", ELArekin akordiotara iristeko "ilusioa" zuelako. "Begi bistakoa denez, zaila izango da", esan du.

o da", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X