Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Confebaskek enpresarien eta politikarien irudia garbitzea eskatu du

Miguel Angel Lujuak adierazi duenez, "herrialde batek agintari desegokiak baditu, ez da atzerriko kapitalik sartuko, ekonomia ez da egonkortuko eta nazioartearen konfiantza galera ekarriko du".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lujua: 'Gizarteak ezin ditu ustelkeria kasu gehiago onartu'

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak "ustelkeria kasuak desagerraraztea" eskatu du, "politikarien eta enpresarien irudia garbitzeko", "politikaren, erakundeen eta gizartearen konfiantza galerak ekonomiari kalte" egiten diolako.

Podemosen proposamenak "ezinezkoak" direla esan du, eta "agintari desegokiekin" atzerriko kapitalik ez dela sartuko ohartarazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "agerikoa da gurea bezalako herrialde batean Gobernua arriskuan dagoenean, politikaren, erakundeen eta gizartearen konfiantza galerak ekonomiari kalte egiten diola".

"Denok ezagutzen dugu Podemos efektua, duela zortzi hilabete existitzen ez zelako eta urtebete barru herrialde honetan alternatiba bihur daitekeelako. Ustelkeria kasuek herrialdearen etorkizunari eta ekonomiari eragiten diote", adierazi du Lujuak.

Horren harira, hau azaldu du: "Herrialde batek agintari desegokiak baditu, ez da atzerriko kapitalik sartuko, ekonomia ez da egonkortuko eta nazioartearen konfiantza galera ekarriko du".

Hori dela eta, "ustelkeria kasu guztiak desagerraraztea" eskatu du, "politikarien irudia garbitzeko, nahiz eta gehien-gehienak jende ona izan; eta baita enpresarien irudia garbitzeko ere, onak izan arren, desagerrarazi behar diren ustelkeria kasuak daudelako enpresarien artean ere". Halaber, etorkizunera begira egindako planteamenduak aldatzeko eskatu die sindikatuei, guztion artean "sinesgarritasuna emateko herri honi, ekonomia bultzatzeko ona baita".

Podemos

Podemosen aldarrikapenen harira, Lujuak esan du "ezinezkoak" direla. "Zor publikoa ez dugula ordainduko esatea burugabekeria da, pentsioak denontzat egongo direla esatea ezinezkoa da, eta jendeak badaki gizarteari helarazten dizkion mezu asko ezin direla gauzatu", Confebasken buruaren esanetan.

"Gobernatzeko joera duten alderdiek boto-emaileak konbentzitu behar dituzte, hazkunde eta gardentasun politikekin aurrera egin daitekeela jakin dezaten", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X