Confebask
2025/03/27 - 22:08
EAEko enpresen % 16k "muga-zergen gerrak" ondorio larriak ekarriko dizkiela uste dute
Hala ere, enpresa gehienek, % 40k, kalte arina edo ondoriorik ez izatea espero dute. Agroindustria, automobilgintza eta produktu metalikoen fabrikazioa dira kalterik handiena izango duten sektoreak.
2025/03/18 - 15:26
PPk eta Confebaskek bat egin dute EAEko egoera ekonomikoari buruzko ''diagnostikoarekin''
Egoera ekonomiko ezegonkorraren aurrean enpresariek dituzten erronka eta zalantzen gainean hausnarketa egin dute. Bileraren ostean, Alderdi Popularrak adierazi du PP eta Confebask bat datozela, bai diagnostikoan, baita erreforma fiskalaren aurkako jarreran ere.
2025/03/17 - 18:17
EH Bilduk eta Confebaskek industria-politikari eta gutxieneko soldatari buruzko iritziak partekatu dituzte
EAErako gutxieneko soldata propioaren eztabaidari dagokionez, koalizioak patronalari eskatu dio sindikatuekin "eseri eta negoziatzeko". Akordiorako aukerak ikusten ditu EH Bilduk gai horretan.
2025/03/17 - 15:24
EH Bilduk Confesbaski eskatu dio lanbide arteko gutxieneko soldata propioa negoziatzeko sindikatuekin
Gainera, EH Bilduk uste du Eusko Jaurlaritzak bitartekari lana egin behar duela gai honetan. Eragile ekonomiko eta sindikatuekin egiten ari den errondaren baitan, gaur Confebaskekin bildu da EH Bildu. Pello Otxandiano koalizioaren Legebiltzarreko eledunak esan du "ondo" joan dela batzarra.
2025/03/17 - 13:29
EH Bildu Confebaskekin bildu da, eragile ekonomiko eta sindikatuekin egindako bilera sortaren barruan
Pello Otxandiano EH Bilduren burua Eusko Legebiltzarrean, Nerea Kortajarena programa idazkaria eta Legebiltzarreko bozeramailea eta Ander Goikoetxea legebiltzarkidea eta industria arduraduna izan dira batzarrean, koalizioaren partetik.
2025/03/13 - 14:55
ELA eta LABek gutxieneko soldata propiorako proposamena adostu dute: 1.500 euro hilean, 14 ordainketatan
Hilean 1.500 euroko soldata gordina (14 ordainketa) proposatu dute ELAk eta LABek ez ezik, baita ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek ere. Orain arte, ELAk 1.795 euro proposatzen zuen, eta LABek, 1.600 euro.
2025/02/24 - 14:55
EAEko sindikatuek beste bilera bat deitu dute gutxieneko soldata propioa patronalarekin negoziatzen saiatzeko
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek beste batzar bat deitu dute martxoaren 20rako Euskadirako gutxieneko soldata propio bat Confebaskekin negoziatzen saiatzeko. Horien aburuz, EAEko gutxieneko soldatari buruz egindako proposamenak berme juridiko guztiak ditu.
2025/02/06 - 14:28
Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia osatzeari
ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.
2025/02/06 - 08:45
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren mahaia, Sidenor - Talgo eskaintza eta Guau plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/06 - 06:00
Gutxieneko soldata baten gaineko akordioa lortzen saiatzeko mahaia gaur eratuko dute EAEn
Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bilduko dira ELA, LAB, CCOO, UGT eta Confebask, 11:00etan hasita.
2024/12/20 - 14:16
"Ziurgabetasuna" aurreikusi du Confebaskek 2025. urterako, EAEko ekonomia % 1,8 haztea espero duen arren
Confebaskeko presidentearen arabera, EAEko ekonomia aurten bezalatsu haziko da datorren urtean ere. Testuinguru horretan, 12.000 lanpostu berri sortu eta langabezia tasa % 6,5ean kokatuko dela aurreikusi du.
2024/11/08 - 14:39
CCOOk, UGTk eta Euskadiko patronalek bilkura egin dute Bilbon, GOIDIren biktimei elkartasuna adierazteko
Sindikatuek 10 minutuko kontzentrazioa egin dute Bilbon, euren egoitzen aurrean, eta Confebask, CEOE eta Cebek patronaletako kideek elkarretaratzea egin dute Euskadi plazan, Iberdrola dorrearen aurrean.
2024/11/07 - 17:14
ConfeBaskek eragileen arteko itun bat eskatu du "absentismoaren arazoari" aurre egiteko
'Euskadiko lan-absentismoa berrikustea eta aztertzea' goiburupean, patronalak mahainguru monografiko bat antolatu du Bibon. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek hartu dute parte.
2024/09/20 - 12:44
Confesbaskek 40 orduko lanaldia murrizteko "tartea" ikusten du, baina ez modu orokorrean
Horregatik, "denborak eta neurriak" bilatzeko deia egin du. Bestalde, esan du euskal enpresariek ez diotela "uko egiten" lau eguneko lanaldiari, baina "orain ez da haien kezka".
2024/09/04 - 21:08
Torresek Confebask eta ELArekin itxi ditu patronala eta sindikatuekin izandako bilera "eraikitzaileak"
Confebaskek "erabateko prestutasuna" agertu du garapenaren, enpleguaren eta ongizatearen alde lan egiteko, eta ELAk fokua patronalean jartzeko eskatu dio Torresi, "oinarrizko hobekuntzak" ukatzen dituelako.
2024/07/30 - 15:42
Irailaren 5erako deitu du Jaurlaritzak osasun ituna adosten hasteko lehen bilera
Pradalesek iragarri du deialdia, Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian. Gernikako Estatutuan jasota dauden eskumenen inguruan, berriz, joan den astean Pedro Sanchezekin izandako bilerak "trasferentzien erritmoa" bizkortzeko balioko duela esan du.
2024/07/24 - 15:40
Tamara Yagüek zergak jaitsiko dituen ''begirada fiskal berria'' eskatu dio Pradalesi
Confebaskeko presidenteak inguruko lurraldeekin baldintzak berdintzea eskatu du. Bere hitzetan, elkarteen gaineko eta ondarearen gaineko zergak jaisteak Ogasunek egingo duten diru-bilketa handiagotuko du.
2024/07/17 - 19:20
Confebaskek zerga-ordainketa jaistea eskatzea "harrigarria" dela uste du Eusko Jaurlaritzak
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Sozietateen gaineko Zerga % 17tik % 15era jaistea aztertuko duela esan du, baina Ondarearen gaineko Zerga kentzea errefusatu du.
2024/07/16 - 15:23
Confebask kezkatuta dago absentismo indize "altuagatik" eta lan-gatazkengatik
Confebaskek udako Kontseilu Orokorra egin du eta, hor, Tamara Yague presidenteak kargua hartu zuenetik igarotako urtearen balantzea egin du.
2024/05/20 - 20:37
Confebasken arabera, EAEk 400.000 behargin baino gehiago beharko ditu lanean datozen hiru hamarkadetan
Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzarekin batera, "gure mugez gaindiko" enplegu kualifikatua erakartzeko proiektu pilotu "garrantzitsu" bat prestatzen ari dira, eta ekainean martxan jartzea espero dute.