TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren mahaia, Sidenor - Talgo eskaintza eta Guau plataformaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lurrindegi bat, artxiboko irudi batean
Lurrindegi bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gutxieneko soldata mahaia: Ostegun honetan eratuko da ELA, LAB, CCOO, UGT eta Confebasken arteko negoziazio-mahaia, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hitzarmenez gutxieneko soldata ezarriko duen lanbide arteko akordio bat ixten saiatzeko. Batzarra 11:00etan hasiko da, Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) Bilbon duen egoitzan.

- Sidenor - Talgo eskaintza: Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak hobetu egin du Talgoren % 29,9 erosteko eskaintza, BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin ostean. Jainagak akzio bakoitzeko 4,15 euroko eskaintza aurkeztu du eta hori 0,65 zentimoko aldagarria gehitu beharko zaio. Horrela, Trilantic funtsak eskatzen zituen 5 euroetara hurbilduko da. Orain arte, 4 eurokoa zen haren eskaintza, akzio bakoitzeko.

- Guau plataformaren aurkezpena: Guau - Gure audioa plataforma berria abian da, EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcasten produkzioak eskainiko dituena. Estreinaldia behar bezala ospatzeko ekitaldi berezia egingo da EITBren Bilboko egoitzan, 19:30etik aurrera. Antton Telleriak gidatutako ekitaldian, musika, umorea eta EITBko podcasten bat zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da. Kolaboratzaile garrantzitsuek ere parte hartuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X