Confebask
2021/10/19 - 13:57
Eduardo Zubiaurre: "Energiaren lege dekretuak efektu katastrofikoa izan du industrian"
Confebaskeko presidenteak adierazi du euskal ekonomia moteltzen ari dela, besteak beste, energiaren prezioarengatik eta osagarri faltagatik.
2021/10/19 - 13:48
Eduardo Zubiaurre: ''10 urteren ondoren gutxieneko balorazio hau egitea deigarria da''
Urriaren 18ko adierazpenaren inguruan galdetuta, Confebaskeko presidenteak uste du "deigarria" dela "hamar urteren ostean gutxieneko balorazio hau egitea".
2021/10/13 - 19:01
EAEko patronalek Espainiako Gobernuari eskatu diote energiaren prezioaren dekretua birpentsatu dezala
Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea lurraldeetako elkarteek, lege-dekretu horrek industrian "ondorio oso negatiboak" izango dituela ohartarazi dute.
2021/09/14 - 16:40
Aldi baterako lan-erregulazioko txostenak luzatzeko akordioa sinatu du Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak
Eusko Jaurlaritzak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako bost akordioetako bat da; izan ere, digitalizazioak edo 4.0 industriarako trantsizioak eragindako pertsonen birkualifikazioa eta birkokapena sustatzeko konpromisoa ere sinatu dute.
2021/09/14 - 16:17
Jaurlaritzak, Confebaskek eta UGT eta CCOO sindikatuek enplegua sustatzeko akordioak sinatu dituzte
Bost akordio sinatu dituzte alde guztiek. Tartean, lan erregulazioan dauden langileei laguntzeko konpromisoa.
2021/09/10 - 21:28
Mendiak "kohesio sozialean" oinarritutako eraldaketa aldarrikatu du, gizarte-eragileekin bildu ostean
Zehazki, Confebask patronaleko eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute bileretan. Enpleguaren gaur egungo egoera aztertu dute, baita azken hilabeteetako joera ere.
2021/07/21 - 21:40
Confebaskek premiazkotzat jo du Euskadiren etorkizuna "mehatxatzen" duen erronka demografikoari aurre egitea
Eduardo Zubiaurre patronaleko presidenteak adierazi duenez, ikuspuntu ekonomikotik Euskadik "itxaropentsu" egingo dio aurre urteko bigarren seihilekoari.
2021/05/04 - 13:05
Zubiaurre: ''Malgutasunarekin, kaleratze batzuk saihestu zitezkeen''
Zubiaurrek Tubacexen egoera jarri du adibidetzat: "Luzaroan egon da soldatak doitzeko proposamen bat, munduko leku guztietan onartua, baina hemen ezin izan da".
2021/05/04 - 13:01
Eduardo Zubiaurre: "Argi dago Euskadin kaleratze batzuk ekidin zitezkeela"
Izenik eman nahi izan gabe, Confebaskeko presidenteak Radio Euskadin esan du Euskadin aplikatutako lan-erregulazioko espedienteetako batzuk malgutasun neurriekin saihestu zitezkeela.
2021/03/03 - 12:22
Zubiaurre: "Gure jarduera guztiz berreskuratzeko txertoa premiazkoa da"
Confebaskeko presidenteak adierazi duenez, enpresariak kezkatuta daude "txertaketa uste baino motelako doalako".
2021/01/27 - 12:51
ABEEak osatzeko laguntzak luzatu ditu Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak
Gainera, krisian dauden sektoreetan lan egiten dutenen prestakuntza eguneratzeko eta birkokatzeak egin ahal izateko programa ere onartu du.
2020/12/28 - 13:28
EAEko ekonomia % 9,2 jaitsi da aurten eta 2022ra arte ez da lehengoratuko
Confebask patronalaren kalkuluen arabera, EAEko barne produktu gordina % 7,2 haziko da 2021ean. Gainera, 5.000 afiliatu berri eta aurreikusi ditu. Langabezia tasa, ostera, antzekoa izatea espero du.
2020/11/23 - 20:43
Confebaskek ez etsitzeko deia egin du Korta Sarien banaketan
Guibelaldek (IMAT), Jose Maria Vergarechek (Diario Vasco), Antton Suquiak (Sukia), eta Jose Luis Larrañagak (Sarralle Taldea) jaso dituzte aurtengo sariak.
2020/11/19 - 12:03
Confebask: "Bilboko Portuko gatazka konpontzeko neurri zorrotzak eskatzen ditugu"
Eduardo Zubiaurrek uste du zamaketarien greban "dozenaka langilek eragin oso handia" sortzen ari direla EAEko ekonomian eta "atzerapenak" konpontzeko nahitaez bete beharreko laudoa proposatu du.
2020/10/23 - 12:15
Ekonomiaren jaitsiera moteldu da EAEn, eta % 7,7 egin du behera udan
Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenen arabera, ekonomiaren hobekuntza erlatibo bat tarteko, urte amaieran Barne Produktu Gordinak % 10,1 egingo du atzera.
2020/10/22 - 12:40
Zubiaurre: "Oreka mantendu behar dugu bizitza eta jarduera ekonomikoa mantentzeko"
Eduardo Zubiaurrek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "lehenengo osasuna da, jakina, baina oreka mantendu behar dugu bizitza eta jarduera mantentzeko"
2020/09/16 - 20:27
Mendiak bere asmoak aurkeztu dizkie Confebaski, UGTri eta CCOOri
Confebaskek lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuari adierazi dio hobe direla soldata jaitsierak; UGT soldatak jaisteko prest dago enpleguari eusteko, eta CCOOk ez du soldata jaitsierarik nahi.
2020/09/16 - 16:25
UGT, Confebask eta CCOOko ordezkariekin bildu da gaur Mendia
Legealdi osorako lankidetza konpromisoa agindu dio Confebaskek Idoia Mendia sailburuari. Lanpostuak mantentzea helburu izanda, soldatak jaisteaz hitz egiteko prest legokeela esan du UGTko buruzagiak.
2020/07/23 - 15:49
Eraldaketa sakon baterako "herrialde mailako itun bat" eskatu du Confebaskek
Euskadiko patronalaren presidentearen aburuz, Euskadin lehentasuna enpresak eta enplegua salbatzera bideratutako gastu publikoaren eta aparteko zorpetzearen politikek izan beharko lukete.
2020/06/20 - 12:53
LAB: "Patronala etekin guztiekin geratzen da eta ez du ezer jartzen ABEEetan"
Jaurlaritzak, CC.OOk, UGTk eta Confebaskek Aldi Baterako Enplegu Erregulazioei buruz egindako akordioa "motz" geratzen dela salatu du Aranburuk baita "soilik diru publikoarekin finantzatuko dela".