Confebask
2020/11/19 - 12:03
Confebask: "Bilboko Portuko gatazka konpontzeko neurri zorrotzak eskatzen ditugu"
Eduardo Zubiaurrek uste du zamaketarien greban "dozenaka langilek eragin oso handia" sortzen ari direla EAEko ekonomian eta "atzerapenak" konpontzeko nahitaez bete beharreko laudoa proposatu du.
2020/10/23 - 12:15
Ekonomiaren jaitsiera moteldu da EAEn, eta % 7,7 egin du behera udan
Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenen arabera, ekonomiaren hobekuntza erlatibo bat tarteko, urte amaieran Barne Produktu Gordinak % 10,1 egingo du atzera.
2020/10/22 - 12:40
Zubiaurre: "Oreka mantendu behar dugu bizitza eta jarduera ekonomikoa mantentzeko"
Eduardo Zubiaurrek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "lehenengo osasuna da, jakina, baina oreka mantendu behar dugu bizitza eta jarduera mantentzeko"
2020/09/16 - 20:27
Mendiak bere asmoak aurkeztu dizkie Confebaski, UGTri eta CCOOri
Confebaskek lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuari adierazi dio hobe direla soldata jaitsierak; UGT soldatak jaisteko prest dago enpleguari eusteko, eta CCOOk ez du soldata jaitsierarik nahi.
2020/09/16 - 16:25
UGT, Confebask eta CCOOko ordezkariekin bildu da gaur Mendia
Legealdi osorako lankidetza konpromisoa agindu dio Confebaskek Idoia Mendia sailburuari. Lanpostuak mantentzea helburu izanda, soldatak jaisteaz hitz egiteko prest legokeela esan du UGTko buruzagiak.
2020/07/23 - 15:49
Eraldaketa sakon baterako "herrialde mailako itun bat" eskatu du Confebaskek
Euskadiko patronalaren presidentearen aburuz, Euskadin lehentasuna enpresak eta enplegua salbatzera bideratutako gastu publikoaren eta aparteko zorpetzearen politikek izan beharko lukete.
2020/06/20 - 12:53
LAB: "Patronala etekin guztiekin geratzen da eta ez du ezer jartzen ABEEetan"
Jaurlaritzak, CC.OOk, UGTk eta Confebaskek Aldi Baterako Enplegu Erregulazioei buruz egindako akordioa "motz" geratzen dela salatu du Aranburuk baita "soilik diru publikoarekin finantzatuko dela".
2020/06/18 - 19:36
Aldi baterako enplegu-erregulazioko txostenak EAEn: langileek osagarri bat jaso dute
20.000 eurotik beherako oinarri arautzailea duten langileei zuzenduta dago neurria, eta 150 euro ordainduko dizkie Eusko Jaurlaritzak. Neurriak 44.000 pertsonari eragin diezaieke.
2020/06/11 - 20:09
Enplegua bermatzeko akordio bat proposatu die LABek patronalei eta gobernuei
LAB sindikatuak, besteak beste, ondoko neurriak proposatu ditu: 1.200 euroko gutxieneko soldata eta asteko lanaldia gehienez 35 ordukoa eta gutxienez 20koa izatea.
2020/05/22 - 13:31
PPren Gobernuak 2012an onartutako lan-erreformak ekarri zituen aldaketak
Rajoyren Exekutiboak aldebakarreko erreforma aurkeztu zuen, besteak beste, kaleratze merkeenak erraztu eta langileak bidegabe kaleratzea merkatzeko.
2020/05/11 - 16:17
Aberastasunaren gaineko zerga berria eta Sozietate Zerga igotzea eskatu du LABek
Sindikatu abertzaleak errenta altuenei zergak igotzea proposatu du COVID-19ak eragindako krisiari eta "gastu publikoaren injekzio garrantzitsuari" aurre egiteko.
2020/05/10 - 15:15
Confebaski eta Jaurlaritzari batasuna ez bilatzea leporatu die Gorrotxategik
“Eragile politiko eta sozialek elkartu egin behar dugu normaltasun berriari buruz eta etorkizunean etorriko diren erronkei nola aurre egin pentsatzeko” esan du Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak.
2020/05/08 - 16:12
Confebaskek zergak igotzea proposatzen du krisiari aurre egiteko
Euskal enpresariek zergak igo nahi dituzte koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Zerga guztiak gainera, besteak bestte, errenta eta sozietate zergak.
2020/04/20 - 19:49
Jaurlaritza, Confebask, UGT eta CCOO elkarlanean ari dira, krisia gainditzeko asmoz
Enpleguari eusteko eta langileen segurtasun bermatzeko "neurririk onenak" Elkarrizketa Sozialerako Mahaian adostea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa.
2020/04/02 - 21:43
Patronalaren eta sindikatuen erreakzioak langabezia datuen aurrean
Patronalak langabeziak okerrera egingo duela dio eta sindikatuek langileak babestu nahi dituzte.
2020/04/01 - 21:51
Mendiak Espainiako Gobernuari egindako kritikak aurpegiratu dizkio EAJri
"Osasun publikoko profesionalekin oso zainduta eta artatuta" sentitu zela esan du, pneumonia diagnostikatu eta Covid-19an positibo eman ondoren.
2020/04/01 - 19:08
47 positibo atzeman dituzte Gasteizko Mercedesen, eta bost Tubos Reunidosen
Gainera, ELAk salatu duenez, beste enpresa arabar batzuetan ere kasu "andana" dago.
2020/03/30 - 11:44
Eduardo Zubiaurre: "Gobernu zentrala mehatxua eta gaitasunik ezaren adibide da"
Confebaskeko presidenteak gogor egin du Espainiako Gobernuaren eta haren errege lege-dekretuaren aurka. "Kaosean eta ziurgabetasunean murgilduta gaude", esan du.
2020/03/29 - 22:27
Patronalak eta jeltzaleek gaitzetsi egin dute mugikortasuna gehiago murrizteko erabakia
Sindikatu abertzale eta EH Bildurentzat neurria berandu dator baina beharrezkoa dela diote. Patronalak eta jeltzaleek aldiz, gogor gaitzetsi dute, euren ustetan krisia sakonagoa egingo duelako.
2020/03/29 - 11:19
Lan-jarduna eteteko erabakia "oso arduragabea" dela esan du Confebaskek
Euskal enpresarien patronalak gogor kritikatu du Espainiako Gobenuak hartu berri duen erabakia, eta horrek "krisi ekonomikoa areagotu" besterik ez duela egingo esan du.