Confebask
2020/03/27 - 11:42
Alarma-egoeran kontratuak bertan behera uzten dituzten enpresak salatuko ditu ELAk
Sindikatuaren arabera, legez kanpokoa da alarma-egoerak irauten duen bitartean langileei kontratuak deuseztatzea. Hori dela eta, auzitegietara joko dutela iragarri dute.
2020/03/26 - 22:50
Euskal enpresen jarduera % 50ean dago, koronabirusagatik
Eusko Jaurlaritzak, enpresa-elkarteak, sindikatuak eta ekonomia-arloko beste erakunde batzuk ostegun honetan batzartu dira, COVID-19 gaitzaren aurreko egoera aztergai.
2020/03/26 - 19:56
98.000 langile baino gehiagori ezarri diete lan-erregulazioa EAEn
Bizkaian 46.446 behargini ezarri diete aldi baterako lan-erregulazioa; Gipuzkoan, 30.359ri; eta Araban, 21.487ri.
2020/03/23 - 15:06
Jarduera ekonomikoa eten eta ezinbestekoari eustearen inguruan eztabaida piztu da
Sindikatuak enpresen jarduera etetearen alde agertu dira langileen osasuna bermatzeko. Patronalak dioenez, segurtasuna bermatuta, enpresen jarduera ezinbestekoa da.
2020/03/23 - 13:16
LABek oinarrizkoa ez den jarduera ekonomiko guztia etetea eskatu du
"EAEko eta Nafarroako gobernuak patronalaren zerbitzura" daudela eta "osasuna zaintzeaz arduratzen direnak baztertu" egin dituztela salatu du sindikatuak.
2020/03/18 - 14:54
Jarduera ekonomikoaren itxiera "azken baliabidea" dela adierazi du Confebaskek
Jarduera ekonomikoa eta industriala etetearen ondorioak "aurreikusi ezinak eta oso larriak" izango direla ohartarazi du.
2020/03/16 - 23:41
Confebaskek eskatutako premiazko neurriak
Orohar Confebaskek premiazko neurriak abian jartzeko eskatu du, era askotakoak.
2020/03/11 - 00:41
Jaurlaritza ekonomia suspertzeko neurriak prestatzen ari da koronabirusa dela eta
Patronalekin eta sindikatuekin egindako bileran, enpresetako prebentzio protokoloei eta neurriei buruz ere hitz egin dute. Sindikatuek neurri zehatzen falta kritikatu dute.
2020/03/10 - 23:21
Jaurlaritzak, patronalak eta sindikatuek koronabirusaren eragina aztertu dute
Koronabirusa lan munduan izaten ari den eraginaz hitz egin dute Jaurlaritzak, patronalak, merkataritza ganberek eta sindikatuek.
2020/02/27 - 16:08
Hondakinetarako toki egokia aurkitzea lehenetsi du Confebaskek, ekotasaren aurretik
"Bestela, herrialde honetako enpresa-sarea geldituko da", ohartarazi du Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak.
2020/02/17 - 12:55
Zubiaurre: ''Oraindik goiz da Zaldibarren gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko''
Eduardo Zubiaurre Confebaseko presidenteak adierazi duenez, Zaldibarreko zabortegian gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko "goiz da oraindik".
2020/02/04 - 21:20
Industriaren digitalizazioak ekar ditzakeen ondorioak murrizteko akordioa egin dute
Duela urtebete sortutako bost lantaldeetan egindako itunak onartu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek.
2020/02/04 - 12:12
Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak gaur onartuko ditu lantaldeen proposamenak
Genero berdintasunaren, lan osasunaren, enpleguaren, enpresen lehiakortasunaren eta lanbide heziketaren arloetan taldeek adostutako ekimenei oniritzia emango zaie.
2020/01/30 - 07:13
Abian da pentsio duinak eta eskubide sozialak aldarrikatzeko greba orokorra
'Lana, pentsioak eta bizitza duinak!' lelopean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 101 mobilizazio deitu ditu. Martxa nagusiak Hegoaldeko lau hiriburuetan izango dira, goizez eta arratsaldez.
2020/01/28 - 12:25
Confebask: "Greba ulertezina, bidegabea eta arduragabea da"
Sindikatu abertzaleek eta gizarte erakundeek datorren ostegunerako deitutako lanuztea "ez da beharrezkoa" EAEn bizi diren "baldintza sozioekonomikoak kontuan izanda".
2020/01/19 - 21:24
Confebaskeko presidentea: ''U30eko greba ulergaitza eta arduragabea da''
Ekonomia bultzatzeko politika egokiak eskatu dizkio Eduardo Zubiarrek Espainiako Gobernu berriari.
2020/01/13 - 14:22
Lana duina izateko akordio bat proposatu die patronalei ELAk eta LABek
Bi sindikatuek lau puntuko proposamena eman die Confebaski eta CENi; besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanaldia galdegiten dituzte.
2019/12/27 - 20:29
Datorren urtean EAEko ekonomia % 1,9 haziko dela aurreikusi du Confebaskek
Horrez gain, 11.000 lanpostu sortuko direla uste du EAEko patronalak. Aurten, ordea, hiru hamarren jaitsi du BPGaren hazkundearen aurreikuspena, % 2,2ra arte.
2019/12/27 - 15:21
2020an euskal ekonomia hazi egingo da, Confebasken arabera
Confebasken arabera, %1,9 haziko da euskal ekonomia, Espainiakoaren eta Eurogunekoaren gainetik.
2019/07/18 - 14:50
Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidente berria
Confebaskeko Kontseilu Nagusiak berretsi du Eduardo Zubiaurre presidente kargurako, Roberto Larrañaga ordezkatuz.