Datorren urtean EAEko ekonomia % 1,9 haziko dela aurreikusi du Confebaskek
2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 1,9 haziko dela eta 11.000 lanpostu sortuko direla aurreikusi du Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioak. Horrenbestez, Barne Produktu Gordina (BPG) eta enplegu sorrera igotzen diren "zazpigarren urtea" izango dela nabarmendu du enpresaburuen elkarteak, izan ere, langabezia-tasa % 9ra iritsiko dela uste du.
Aurreikuspen horien berri eman dute ostiral honetan, Bilbon, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek eta zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak. Bide batez, egonkortasun soziopolitikoa, instituzionala eta legegilea ziurtatzeko beharra nabarmendu dute, inbertsioari eta kontsumoari begira "konfiantza sortzeko".
Halaber, EAEko patronalak 2019rako euskal ekonomiaren zenbatespena berrikusi du. Horrela, 2018ko abenduan egindako aurreikuspenen arabera, ekitaldia % 2,5eko hazkundearekin eta 14.000 enplegu berrirekin bukatu behar zen, baina, azkenean, ekitaldia ixtean, ekonomiaren hazkundea % 2,2koa izango da eta 13.200 lanpostu sortuko dira (iazko abenduko aurreikuspena baino 800 lanpostu gutxiago).
Bilakaera horren ondorioz, Confebaskek zenbatetsi du langabezia tasa % 9,5era jaitsiko dela urtea amaitzean Euskadun, datu hori % 7,5ekoa izango zela aurreikusi zuen arren. Dena dela, 2008tik izandako langabezia tasarik baxuena eta 2018 amaitzean erregistratutakoa baino zortzi hamarren txikiagoa izango da.
Euskal patronaleko bi zuzendariek azaldu dutenez, aldaketa hori "ez da enpleguak behera egin duelako gertatu, jarduera-tasak gora egin duelako baizik; izan ere, gero eta pertsona gehiago ari dira enplegua aktiboki bilatzen".
Urte honetarako aurreikusitako dezelerazio arinaren gakoak "barne eskari ahulagoa eta industriaren jarduera txikiagoa dira, eta, hala ere, 2019an bosgarren urtez jarraian haziko da".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.