Covid pasaportea Euskadin
2021/11/23 - 15:26
Agintariak, oso kritiko Auzitegiaren erabakiarekin
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia ulergaitza egiten zaie erdigoko hiruburuetako alkate eta ahaldun nagusiei. Gauden egoeran egonda, covid agiria leku itxietan exijitzea aproposa izan zitelkeela uste dute.
2021/11/23 - 13:14
Justiziak covid pasaportea babestea espero du Nafarroako Gobernuak eta ez du beste murrizketarik aurreikusten
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiria ezartzeko eskaria atzera bota badu ere, Nafarroako Osasun kontseilariak bestelako erantzuna espero du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik.
2021/11/23 - 12:24
Nafarroako Gobernuak ez du Covid pasaporteaz gain beste neurririk hartuko oraingoz
EAEn gertatutakoa Nafarroan errepikatuko den beldur ote diren galdetuta, Santos Indurain kontseilariak esan du "beste erkidego batzuek; Kataluniak, Balearrek eta Galiziak, kasurako, babes hau jaso dute".
2021/11/23 - 10:37
Andueza "bide judiziala agortzearen alde" agertu da, Jaurlaritzak ez egitea errespetatzen badu ere
Osasun larrialdirik gabe izurriaren kontra aritzeko "neurriak" har daitezkeela defendatu du PSE-EEko idazkari berriak. Etorkizuneko itunez galdetuta honakoa esan du: "Akordio batek ondo funtzionatu badu, logikoena jarraitzea da".
2021/11/23 - 10:29
''Bide judiziala agortzearen'' alde agertu da Andueza, baina Jaurlaritzaren erabakia errespetatzen du
PSE-EEko idazkari nagusi izendatu berriak esan duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid pasaportea ez baimentzeko hartutako erabakiaren aurrean "bide judiziala agortzearen" aldekoa da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak helegitea ez aurkezteko hartutako erabakia errespetatzen duen.
2021/11/22 - 21:35
Jaurlaritzak 'ez du ulertzen' EAEko Auzitegi Nagusiak covid-19 pasaportea ez baimentzeko hartutako erabakia
Jaurlaritzaren ahotan, "Euskadiri mugatu egiten zaio pandemiaren garapena geldiarazteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzeko aukera". Urtaranen hitzetan, erabaki "ulergaitza" da.
2021/11/22 - 20:07
Jaurlaritza "harrituta" azaldu da EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin, baina ez du helegiterik jarriko
Jaurlaritzaren ahotan, "Euskadiri mugatu egiten zaio pandemiaren garapena geldiarazteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzeko aukera". Urtaranen hitzetan, erabaki "ulergaitza" da.
2021/11/22 - 15:08
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu covid-19 ziurtagiria ezartzea
Atzera bota du, beraz, Jaurlaritzaren eskaria: 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, diskoteketan, ikuskizun aretoetan, tabernetan eta karaokeetan ziurtagiria eskatzea.
2021/11/22 - 14:15
Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio covid ziurtagiria ezartzeko bermea Auzitegiari
Chiviteren gobernuaren asmoa da azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra bitarte diskoteka, dantzaleku, lizentzia bereziko establezimendu eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatu ahal izatea.
2021/11/22 - 07:20
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur hartuko du covid-19 ziurtagiriari buruzko erabakia
Fiskaltza neurriaren alde agertu da jada. Ostalaritzarekin eta gaueko aisialdiarekin lotutako lokaletan dokumentua eskatuz galarazi nahi dute koronabirusaren seigarren olatu bat egotea.
2021/11/20 - 13:34
EAEko alderdi denak, Elkarrekin Podemos-IU izan ezik, covid ziurtagiria ezartzearen alde agertu dira
Elkarrekin Podemos-IUk uste du ez dela neurri eraginkorra covid kutsatzeen katea eteteko. Gainerako alderdiek, aldiz, begi onez ikusten dute ziurtagiria eskatzea, betiere, neurri osagarri modura. EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean erabakiko du covid-19 pasaportea eskatzeko baimena eman ala ez.
2021/11/19 - 18:40
Nafarroak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko du datorren astean
Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko dute.
2021/11/19 - 16:12
EAEko Fiskaltza covid-19 ziurtagiria eskatzeko baimena ematearen alde agertu da
Uste du justifikazio "objektiboa eta zentzuzkoa" dagoela establezimendu jakin batzuetara sartzea ahalbidetu ala ez erabakitzeko; ziurtagiria eskatzea "beharrezkoa, egokia eta proportzionatua" izango litzateke fiskalaren ustez.
2021/11/18 - 22:24
Nafarroako Gobernuak covid pasaportea ezarri nahi du jatetxeetan, pubetan eta diskoteketan sartzeko
Ostalariek, berriz, bi baldintza jarri dituzte Gobernuarekin egin duten bileran: neurri hori 50 plazatik gorako jatetxeetan soilik ezartzea eta diskoteketan 24:00etatik aurrera eskatzea. Halaber, ziurtagiria konprobatzeko aplikazio bat sortzea galdegin dute.
2021/11/18 - 17:56
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean erabakiko du covid-19 pasaportea eskatzeko baimena eman ala ez
Eusko Jaurlaritzaren arabera, neurri hori hartzea ezinbestekoa da pandemiaren olatu berri bat ekiditeko eta herritar guztien txertaketa sustatzeko.
2021/11/18 - 11:20
Covid ziurtagiria baimentzeko eskatuko dio gaur Jaurlaritzak Euskadiko Auzitegi Nagusiari
Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan 12 urtetik gorako pertsonei osasun baimena eskatzea aztertzen ari dira.
2021/11/17 - 17:26
Covid pasaportearen deskargak 10 aldiz biderkatu dira EAEn
Orain arte, 1 170 000 osasun pasaporte jaitsi dituzte herritarrek Euskadin.
2021/11/17 - 16:17
Gorenaren epaiak jurisprudentzia ezarri zuen covid ziurtagiria eskatu ahal izateko, Subijanaren arabera
Bestalde, lehendakaria "itxaropentsu" agertu da EAEko Auzitegi Nagusiak osasun ziurtagiria ezartzeko bermea emango diolakoan.
2021/11/17 - 15:35
Covid ziurtagiria datorren astetik aurrera ezar lezakete Nafarroan
Chiviteren exekutiboak ziurtagiriaren ezaugarriak fintzen jarraitzen du ostalari eta kulturgileekin, eta aurki helaraziko die epaileei.
2021/11/17 - 15:27
Covid ziurtagiria ezartzeko legezko oinarria badagoela uste dute legelariek
Jaurlaritzak udalei jende pilaketak saihestu ezin diren azokak, jaiak eta ekitaldiak bertan behera uzteko eskatu izanaz, eta covid ziurtagiriaz justiziari egin dion kontsultaz galdetu diegu legelariei.