Cristina Gonzalez
2026/10/21 - 11:36
Cristina Gonzalezek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du
Cristina Gonzalez PSE-EEren presidenteak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du gaur, asteazkena. Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan Imanol Pradales lehendakariak erabakiak hartzeko orduan ausart jokatzeko deia egin dio sailburu berriari. Gonzalezek adierazi du "turismo arduratsu, jasangarri, lehiakor eta inklusibo" baten alde egiten jarraituko duela, eta merkataritzari babesa eskaini dio, "jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat emateko" helburuarekin. Orain arte sail horretako titularra izan denak, Javier Hurtadok, kargua utzi du hauteskunde orokorretan Kongresurako hautagaitza sozialistaren buru izateko.
2023/05/06 - 15:52
Arabako PSE-EEk kultur ekitaldiak hobetzeko eta areagotzeko konpromisoa hartu du
Arabako ahaldun nagusigaiak eta hiriburuko alkategaiak kultura alorreko proposamenak azaldu dituzte larunbat honetan Gasteizko Kubik aretoan egindako ekitaldian.
2019/05/31 - 18:44
Gonzalez EAJrekin koalizioa errepikatzearen aldekoa da, 'emaitzak eman dituelako'
Idoia Mendiak esandakoaren ildotik mintzatu da Arabako PSE-EEko idazkari nagusia, eta "akordio globala' eskatu du.
2019/05/16 - 15:55
Enplegua lehentasunezko gaia da PSE-EErentzat
Cristina Gonzalez Arabako ahaldungaiak bertako enplegu politikak eta estatukoak lotuta egotea ezinbestekoa dela adierazi du.
2015/05/03 - 16:57
PSEk Arabako Errioxako ardoarentzat etiketa berezia eskatu du
Cristina Gonzalez Arabako aldundirako hautagaiak esan du PPren politikak ez duela eskualde horren etorkizuna bermatzen.